INDUSTRI LEKU BERRI BAT: DOIKI KOPERATIBA


1974ko abuztuaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Doiki kooperatibako jerentea den Alberto Zuazuari elkarrizketa.

INDUSTRI LEKU BERRI BAT: DOIKI KOPERATIBA
Gure herrian poligono berri bat sortu zaigu, Ermuatik Markinara doan bide ertzean, Anbre tabernaren inguruan. Poligono honen izena GOITONDO da; izena ondo ipinia dagoela esan dezakegu, Goitondo baita hauzune horretako baserri baten izena.
Garrantzi haundia izanen duela honek gure herri eta herritar guztientzat uste dugu; Lan postu berriak sortuko dira hainbat herritarrentzat eta, horrela, alboko herrietara joan beharrik ez dute izango; gainera, industria ugaltzeak ekartzen dituen ondorioak herriarentzat aberasgarriak dirateke, baldin gauzak ondo egiten badira, noski, eta ez arrapastadan.
Hau dela eta jo dugu DOIKI koperatibara; hau da izan ere lehen sortu dena. Lanean hasiak dira, bertan izan gara, eta bertako jerentea den Alberto Zuazuakin mintzatu ordu erditto batez.
-Zelan etorri zineten Mallabiara?
-Lehenengo baten toki billa ibili ginen Eibar, Elgeta, Bergara, eta Markina aldean, Oiñatin ere, Caja Laboralak eskaini zizkigun lur zati batzuk, baina urruti xamar iruditu zitzaigun eta, ondoren, hona etorri ginen.
-Erraza izan ahal da hemen sartzea?
-Zona industrial hau geratuta zegoen; bertan, kolektor jeneral bat falta zen. Honek Ermuak urak hartzen dituen baino beherago irten behar zuen; gero ur beltzek kutsadurarik gabe joan behar dute, eta ur industrialek (azidoak, baseak eta abar) neutralizatuta. Ura falta zen.
Kolektorea eta urak ekartzeko zona industrialeko ugazaba guztiok elkartu ginen; ondoren, gure poligonoaren (Anbretik Goitondoraino) urbanizazio parzialak egiteko elkartu ginen; Ferrailleria Arrate, Tornilleria Usa, Manufaturas Almat, Orue Kontratista Fermin, Pagaldai eta besteren bat.
Lankide Aurrezkiko injinadoreen departamenduak proiektoa egin ondoren aprobatu eta egin zen urbanizazioa.
-Hortaz orain poligonoa ondo geratu da?
-EZ, oraindik ura falta, baina Mallabiko Udaletxeak Diputazioaren bitartez proiektoa eginda dauka, onartua ere zaigu izan da, eta ustea dugu laster izanen dugula ura behar beharrezkoa dugunez gero.
Beste arazo bat Tfno eza dugu. Baita transportearen arazoa ere: langileak joan etorria egiteko autobusik ez dugu, Ermua eta Eibar aldekoak baitira orain langile gehienak.
-Koperatiba hau sortzeko asmoa nola hartu zenuten? Inoren laguntzarik izan ahal duzue?
-Guk, langille bezala, koperatibismoaren estruktura ondo ikusten genuen eta beste aldetik inbersio haundia egin beharra zegoenez gero, Lankide Aurrezkiaren laguntza eskatu genuen asmoa aurrera eraman ahal izateko.
Lankide Aurrezkiaren laguntza zein da?
Honek, lehenengo ikusten du, zelako taldea den laguntza eske doana, eta heuren trebetasuna aurrera gauzak eraman aurretik estatutoak egitea, proiektoa, urbanizazioa, estudio de factibilidad deritzana eta abar eskatzen ditu.
-Guzti hau teknika aldetik, baina inbertsio aldetik zer?
-Gu guztiok langile garenez, diru askorik inork ez du, eta bakoitzaren aportazioa txikia da, beste guztia kreditoen bitartez lortu behar izan dugu.
Gure kasuan 3.000.000 pezetaren inbertsioa izan da lanpostu bakoitzarentzat, eta guk ipini dugun dirua 100.000tik 500.000 arte izan da. Bakoitzak, 2.500.000 pezeta baino gehiago, kreditoen bitartez betetzekoak ditugu; 300.000 pezetako kreditoa eman digu Fondo Nacional de Protección al Trabajo delakoak: langile bakoitzeko, guztiz, 18.000.000 izan dira.
Baina oraindik 2.000.000 baino gehiago geratzen da langileko ipini gabe, eta guzti hori Lankide Aurrezkiak eman digu, zeren eta Aurrezki Kutxak eta Bankoak ez diote eman nahi izan ezer, entidade bezala, DOIKIRI.
-Nolakoa da lantokia? ZER da aipagarriena?
-Egiten den produktoa dela aipagarriena, esango nuke, zeren honek, teknologia aurreratua eskatzen digu; honen ondorio bat sozio bakoitzarengandik inbertsio haundia egin beharra da. Beste alde batetik langileen artean lanerako trebetasun baten beharra dago, eta organizazio aldetik ahalmen haundia behar da teknika aurrerakoietara aldatzeko.
-Zenbat zarete? Zer proiekto duzue?
-Oraindik 23 lagun gara lanean eta gure nahia asentatzea da, inbertsioei rentabilitate haundia ateratzea autofinantziazioa lortzeko, zeren, orain gure lantegitik kanpoko diruari lotuta aurkitzen gara.
Beste inbertsiorik ez dugu egin nahi hori lortu arte. Ondorengo gauza izango da gure etorkizuneko produktoa erabakitzea, teknologiaren maila eta abar, batez ere gure gizartearen desarroiloari begiratuta, lanaren masifikazioari beti ihes eginaz, buru lanetan eta lan kreatzaile batean oinarrituaz.
-Mallabiari zer ondorio dakarkioke, zure ustetan, koperatiba honen sortzeak?
-Bertan finkatuta dagoenez gero herriari zabaltzen dizkio bero ateak, Mallabiako jendeari noski, Euskal herrian finkatuta dagoen koperatiba aurrerakoi baten ardura eta arazo guztiekin responsabilizatu nahi duten guztiei, lantegi honen protagonista izan nahi duten guztiei. Kronketoki lanpostu kalifikatuak sortzen ditu, eta hain kalifikatuak ez direnak ere bai (baina gutxiago), eta alkartasuneko giro baten bizi ahal izateko aukera, gure gizarteko gauzez arduratuaz.
-Beste zerbait esan nahi ahal duzu?
-Bai, gaur egunean Euskal Herria kinka larrian dago, gure gizartea industria primitibo eta masifikatuan geratu da. Nazio aurreratuoi begira jarri behar dugu, industriaren maila aurreratuetara pasatu behar dugu nazio aurreratu guziak bezala. Horretarako, enpresa berriak sortu beharra dago, gure eskuetan izanen diren enpresak noski, gure gizartearen beharrei lotuta aurkituko direnak. Gure gizarteaz arduratzea, bai S.A. eta bai koperatibetan egin daitekeen lana da, eta, koperatibek behintzat, erantzun berezi bat ematen diote gure gizarteko arazoei hau da, Euskal Herriko langileari eskubidea bere kreatibititearen ahalmena bere eskuetan geratzea, eta, hau, esplotazioari aurka egiteko bide bat dela iruditzen zaigu.
Eskerrik asko zure azalpen argiagatik. Beste bat arte esanaz utzi dugu Alberto Zuazua eta berehala DOIKI s.c.i.ko langileria heuren arazo eta problema guztiekin, eta baita asmo ederrekin ere.
Honelako ekintzak ugal bekizkigu gurea bezelako herri bazterretan beharrezkoak ditugu eta.
TXURRUKA
13

GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatiba
PertsonaiazUAZUA1
EgileezTXURRUKA1Ekonomia

Azkenak
Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaituko dute lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Eguneraketa berriak daude