DEBAN EZ DA GIRO


1974ko abuztuaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Debsko Zentral nuklearraren inguruko iritziak
DEBAN EZ DA GIRO
Martin Idiakez eta Pako Salegi Lekuko
Askotan mintzatu gara Z. Argian arazo honetaz. Jaso ditugu jakintsuen iritziak. Arantzadi izan da gure artean gehienbat arduratu dena. Idazlan asko bidali dizkigu argitara ditzagun.
Baina guk herriko giroa jaso nahi genuen. Herriak nola erantzun duen, zer egin eta zer pentsatzen duen jakin nahi genuen. Ekintzaren bidez hezitzen da herria. Herriak berak hartu behar ditu bere erabakiak. Ez da aski norbaitek herriaren izenean eta onerako hitzegitea eta erabakiak hartzea.
Lo ote dago Debako herria? Udako eguzkiak eta itsasoko haizeak lo har araziko ote dio Debako jendeari? Jabetzen ote da etorkizunaz?
Eta Deba aipatzerakoan beste edozein herri esan dezakegu: Zumaia, Getaria, Elgoibar, Zarautz Motriku, Ondarru, Lekeitio... Euskal Herriko edozein herri alegia.
-Nuklear etxeaz kezkaturik dagoen taldekoak zarete zuek. Nola sortu zen taldea?
-Haseran inork ez zekien ezer garbirik. Begi asko zegoen leku horri begira. Batzuek aideportua egiteko nahi zuten, bestek etxebizitzatarako. Industriarako eta eskoletarako ere nahi zutenak baziren. Gaur badakigu, ziur, leku hori iberduerok erosi duela nuklear etxe bat eraikitzeko asmoz. Motrikuko udaletxeak, Eskuderok eta Arantzadi elkarteak salatu zuten erbia. 1973garrengo iraila zen kexu-paperak sartzeko hila, baina ohartzerako iragan zitzaigun epe hori. Baina jakin bezain agudo hasi ginen kezkatzen eta biltzen.
-Denentzat ez da feria txarrik izaten. Bestela salduko ez zituzten baserriak saldu dituzte agian, modu onean, hemengo nekazariek. Hauek behintzat pozik egongo dira.
-Ez dugu uste. Ezta hurremanik ere. Gauza askotarako balio zukeen lekua zen. Bestela ere izango zutekeen saltzeko egokiera. Erosleek ez dute garbi jokatu. Badira gero merkeago saldu bebarrean aurkituko zirela eta saltzea erabakitakoak. Bortxaturik saldua du norbaitek. Familia haundiko baserriak dira gainera batzuk. Ez da, beraz, poz gehiegirik baserritarren artean.
-Haseran jendea oso lasai ibili zela dirudi.
-Herriak ez zekien ezertxo ere aldizkariak horretaz mintzatzen hasi arte. Nola nahi duzu, bada, ezagutzen ez duen arazo batez kezkatzea? Kontra egiteko zegoen hilabeteko epe hartan Debako Udaletxeak berak ere ez zuen ezer egin. Kontrako arrazoi sendoak aurkitzeko gutxiegi da hilabeteko epea. Ez zuen hanka sartzerik egin nahi izan. Debako lurretan eraikitzeko asmoz denez gero Iberduerok obretarako baimena eskatu behar dio herri honetako udaletxeari. "Dirección General de Energia Nuclear" deritzanak ere oniritzia Debako udaletxeari eskatu behar zion. Garai horretan zuen ezezkoa emateko asmoa. Halere, une hori iritxi baino lehen, jendearen egonezina somaturik herriaren kezkarekin bat egiten zutela adierazi zuten beren batzarre batean herriko agintariek.
-Zer lani ekin zion nuklear gorabeherak aztertzeko bildu zen taldeak?
-1.500 firma bildu genituen herrian. Taldean hamabiren bat ginen. Batzorde bat osatu zen 1.500 lagunek izenpetutako eskutitza Udaletxeari eramateko. Bostpatsei lagunek jendearen kezka agertu genien herriko agintariei, geure laguntza eskaini eta jokabide garbi bat har zezatela eskatu genien.
-Nolako harrera izan zenuen Herriko Etxean?
-Hotza. Alkate jaunari ez zion bat ere graziarik egin firma biltzeak. Giro beroko elkarrizketa izan zen. Baina ez ginen atzeratu. Bilduz jarraitu genuen, informazioa eskuratuz. Azterketa sozio-ekonomiko baten beharra zegoela ikusi genuen. Berriro Udaletxera jo genuen. Alkate eta konzejal, izan zen bilera. Alkatea ez da jendeartean aztarrika ibiltzeko aldekoa. Erabakiak hartzen diren lekura jo nahi izaten du. Gora. Madrilla. Besteari denbora galtzea deritza. Halere Azterketara horretarako LAN KIDE AURREZKIArekin harremanetan jartzea erabaki zen. Erantzunik gabe geratu ginen AURREZKIAren aldetik.
-Zuen taldeaz kanpo beste inor kezkatzen al zen gai honetaz?
-Gazteen Elkartea zebilen gai honi buruz hitzaldiak eratu nahirik. Arantzadirekin harremanetan jarria zegoen. Baina Arantzadik bere azterketa amaitu nahi zuen lehenik eta gero hitzaldiak eman, han eta hemen. Oinarri sendoa eduki nahi zuen hitzaldietarako. Hori ezinezkoa zenez gero alkate jaunarengana jo zuen Gazteen Elkarteak. Prest zegoen alkatea gazteen biltokira joan eta elkarrizketa bat edukitzeko. Baina elkarrizketa-gaietan ez zen nuklear-etxea sartu. Industrileku berria, eskolak eta heziketa zeuden izendaturik elkarrizketarako.
-Ustekabeko zulotik atera zitzaion Elkarteari erbia.
-Ez. Batzarre osoa eta elkarrizketa guztia nuklear arazoaz izan zen. Jendea beroegi zegoen gai hau bazterturik besteetaz mintzatzeko. Bederatzietatik gaueko hamabiak arte luzatu zen elkarrizketa. Alkateak egin zituen lanen berri eman zuen. Erantzun gogor samarrak ere entzun behar izan zituen. Baina urrats on bat eman zen. Oinarri batzuk jarri ziren: 1) Udaletxeak gaitzes zezala nuklear etxea, 2) onar zezala hitzez ez ezik idatziz ere Arantzadiren azterketa, 3) Lege aldekiko bideak eta arrazoiak ikus daitezela, 4) herriak eta udaletxeak aukeratutako batzorde bat sor zedila arazo honetarako.
-Hitzak ederrak bezain errazak dira.
-Ez gara hitz hutsetan geratu. Berehalaxe egin zen beste batzarre bat batzordea aukeratzeko. Udaletxetik 4 eta gure aldetik beste 8 izan ziren hautatuak. Zortzi hoietatik bost lehengo batzorde zaharretik hartu ziren. Lanari ekin genion berriro. Hasteko lan-taldeak eratu genituen batzordearen barruan. Batzuk erabakiak hartzen diren lekuetan salatuko dira, besteak diru-biltzen, lege alderdiak aztertzen, nuklear arazoaz informazioa biltzen eta abar.
-Zer gehiago egin duzue jendea esnatzeko?
-Aurrena Arantzadi ekarri genuen Ekainaren 11ean. Gaueko 9etatik hamabiak arte jardun ginen hizketan bero. Eibar, Elgoibar, Lekeitio, Donostia, Orio, Motriku eta abarretatik bildu zen jendea. Ikuskarria izan zen. Han eman zuen Arantzadik Eibarra, Lekeitiora eta beste edozein bailaratara joateko hitza. Baina Arantzadi ezin iritxi herri guztietara eta gu batzordekook geratu gara beste herriei laguntzekotan. Geuk bildu behar dugu Arantzadiri bere azterketa-lana ordaintzeko dirua ere. Berrogoi mila duro behar genituen bi hilabete barru. Urtearen bukaerarako milloi erdia beharko dugu.
-Nork lagundu dizue lan honetan giroa sortzen?
-Arantzadik asko. Zeruko Argiak. Donostiako Herri Irratiak. Zenbait erdal aldizkarik. Hemengo erdal egunkariak mutu egon dira aldi batean. Orain batzuk hasi dira zerbait esaten.
-Zerbait iritxi duzuen usterik?
-Asko. Jendea esnatu eta kezkatu dugu. Udaletxari eragin diogu. Iberduerori bideak egitea debekatu dio, ur-gezarentzat presak eraikitzea.
-Ezeren itxaropenik?
-Bai. Ez dela egingo uste dugu nuklear etxe hau. Debako Udaletxeak eman behar dio Iberduerori obrak egiteko baimena. Ez dugu uste inork alda dezakeenik honetan Udaletxearen erabakirik.
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEnergia nukentral nukDeba
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude