Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Barandiarango Joxemielekin Elkarrizketan
Ataungo herria omenaldi bat egitekotan da On Joxe Migel Barandiarani. Hori dala-ta, Ataun aldera jo dugu, maiatzeko arratsalde sargori eta beroan. Gu irxtean, Madrilera biali beharreko azterketa lan batzuk gertutzen ari da Joxe Migel. Elkar agurtu ondoren, bere mahai aundiaren inguruan bildurik, elkarri izketari ekin diogu zuzenean...
Nundik sortu zitzaizun, on Joxe Migel, etnolojia eta antropolojia gaietarako irriki hori?
1912garrengo urtea zan, hain zuzen. Gasteizko Seminarioan ari nintzen ikasten. Banituen, ordea, kezka, duda eta korapilo batzuk. Erlijioari buruzko buru hausteak ziren. Eta apaiz egin aurretik askatu nahi nituen arazo haiek. Nik, bestalde, denetik irakurtzen nuen, denetik idazten baitzen; hortarako askatasun haundia zegoen orduan. Gaiñera erlijio arazoa zen gehien bat eztabaidatzen zen arazoa. Pentsaera aldetik burruka haundia zegoen, baina alderdi onik bazuen egoera harek.
Zer egin zenduan duda eta korapillo hoiek askatzeko?
Alemaniara joan nintzen: Leipzig-ra. 23 urte nituen Wundt zegoen irakasle hango unibersidadean.Wundt, Engels-en jarraitzaile sutsua zen, materialista. Erlijhioaren sorrera eta eboluzioa explikatzen zituen. Hiru hilabete igaro nituen ikasketa hauetan.
"Experimental Fisiolojiaren" aita deitu izan zaio. Zer moduzkoa zan irakasle bezela, Wundt?
Egia esan, idea aldetik oso itxia zan. Bere iritzi eta arrazoiek ez ninduten batere betetzen. Erlijioari buruzkoek batikpat. Orduantxe sortu zitzaidan apaiz izateko benetako gogoa eta apaiz izatea ere han erabaki nuen...
Harrigarria benetan, ateo baten klaseetan apaiz izateko gogoa sortzea! Eta gero zer egin zenduan?
Sikolojiazko ikasketa hauek egin ondoren, fisikako irakasle egin ninduten Seminarioan. Gasteizen. Ez nintzen apaizen artean...
Eta zuek ba al zenduen fisikarako afiziorik?
Lehenago fisika eta kimika ikasiak nituen. Experimentu batzuk egiñak ere bai... Alemaniako aldizkari bat harzten nuen: "Annalen der Physyck".
Eta fisikako experimentu hoien artean, radio bat ere jarri zenduan Ataunen. Ez da hala?
Bueno -Joxe Migel irriparreari eutsi ezinik- lehen aipatu dizudan aldizkari hortan, radio-galena baten planoa agertzen zen. Galenarekin, hertz hondak detektatzen zirela banekien. Nik, galenarik ez ordea. Azufre hautsa ekarri nuen eta plomo barra batzuk erosi. Bata eta bestea eltze batean jarri nituen egosten, eta aleazioa ondo atera zan. Kondensadorerik ere ez eta , kuaderno baten horri artean, txokolate papera sartu eta kondensadorea egina zegoen. Jostorratz bat, alambre batzuk, eta ezkenik, etxetik kanpora, zuhaitz batera, antena... Hori zen guztia.
Gora beherarik izan ahal zendun radio horrekin?
1914ean, gerra piztu zan Europan. Gerrako parteak zein ordutan eskeintzen ziren ere jakin nuen. Frantsesek Eiffel-ko dorretik bialtzen zituzten berriak; Nordeney-tik alemanek eta Carnarvon-dik inglesek. Hemen telegrafoak moztuak zeuden,eta gerrako partea morsen ematen zuten. Nik lehenik morsen idazten nituen eta gero inglesera edo frantsesera edo alemanera bihurtzen. Berehala zabaldu zen espionajea egiten nuelako zurru-murrua. Honela igande arratsalde batez, Donostiako Telegrafoetako gizon bat etorri zitzaidan: "Hemos sabido que usted tiene un receptor de radio telegrafía"... "Vaya usted a ver, y verá cómo ese aparato no puede funcionar" erantzun nion. Orduan, arratsaldeko bostak ziren, eta inglesek partea ematen zuten. Radioa martxan jarri nion eta harri eta zur gelditu zen gure gizona. Isilean gordeko zuela guztia aginduaz, han joan zan berriro Donostiara.
Gero pakean utzi al zintuzten?
Bai zera! Gero gobernadorearen eskutitza etorri zitzaidan espionajea egiten nuela esanaz. Etortzen ziren guztiak ez zuten pentsatu ere tresna txiki hartarik ezer entzuterik zegoenik. Beste bateean berriz, guardia zibillak, Lazkao parean; ea ezagutzen al nuen Barandiaran. Neu nintzela. "Tenemos orden de retirar su aparatioo de radio", haiek. Nere etxera joateko eta erretiratzeko. Baina ez ziren ausartu. Ez zekiten noski radio bat nolakoa izan zitekean ere. Azkenean, hainbeste gora-beheren ondoren neuk, kendu nion antena...eta kitto!
Ataungo jendeak zer zioen zure radio horri buruz?
Etxetako konbersazioak entzuten nituela pentsatzen zuten zenbait ataundarrek. Hala zioten Ataunen: Radioa euki nuen bitartean, askoz haserre eta eztabaida gutxiago izan omen zirala Ataungo etxetan.
Hasierako gaiari berriro helduaz, gehiagotan atera ahal zinen atzerriko Unibersidadeetara?
1922 berriro Alemaniara joan nintzen. Otsailletik udazkenera arte. Lehenbizi Koloniara jo nuen. Kolonian Grâbner-ek "Etnolojiako Metodoa" irakasten zuen. Handik Munichera: Frobenius eta Splenger zeuden Munich-en. Gero Leipzig-ra, museoak ikustera. Museoan ikasten ari nintzela jende guztia niri begira egoten zen. Zergatik, ote? Laster konturatu nintzen, nere jazkeragatik zela. Sotana kendu eta hango apaizen gisan jantzi. Gero Berlin, Kolonia, Akisgran, Amberes...e.a.
Zu batetik zientzia gizona zaitugu, apaiza bestetik. Zer diozu hontaz?
Gu Seminarioan geundela, integrismoa zen nagusi apaizen artean. Ni, neu, "La Constancia, "Pelayo" eta "Siglo Futuro"ren harpidedun nintzen. 1914ean apaiz egin nintzen. Eta gotzaiak, hala esan zigun: apaizak plitikan sartzen denean aski kalte egiten du. Autoridadea galtzen du. "Nik denentzat bialtzen zaituet apaiz..." Hoiek horrela, baja eman nuen aldizkari guztietatik. Botoa ematera ere ez nintzen joaten . Baina nere lagun geheienak ez zuten jokatzen berdin, gauza hauetan zoritxarrez. Gero azterketak egiten hasi nintzenean, marmarra ugari izan ohi zen neregatik. Dinamarka edo >Noruegan hasi izan banintz lan hoiek egiten, iñork ez zukeen hitz erdirik ere aterako, baiña Euskal Herrian hasi nintzen... eta hori zan nere pekatua.
Eragozpen asko izan duzu orduan zure lanetarako.
Batzutan bai, bestetan ez. Adibidez Madrid-ko "Real Sociedad de Ciencias Naturales"ko billeretara batzarretara agertzeko, sekulako trabak eta eragozpenak jartzen zizkidaten.
Beste galdera bat On Joxe Migel. Teilhard de Chardin-ekin hartu-emanik izan al zenduen?
Abbé Breuil-ekin izan nuen adiskidetasun haundia. Berak bultzatu ninduen Euskal Herriko prehistoria aztertzera. Teilhard de Chardin-ekin behin egon nintzen, Prisen nengoela. Paleontolojiako Institutoan hitzaldi bat eman zuen Teilhard de Chardin-ek. Breuil-ek aurkeztu zidan eta han agurtu nuen aurrenengo eta azkenengo, aldiz.
Bruil-ez gaiñera beste maixu haundiran baten adiskide izan ahal zaitugu, On Joxe Migel?
Bai, Aita Schmidt-ena. Asko lagundu zidan: Euskal Herriko etnoolojia azterketa aegitera bultzatu ninduen. Viena-tik etnolojjiako kuestionarioak bialtzen zizkidan. Honela, eta gotzaiak eman zidan baimenarekin eta beste apaizgai, batzukin ekin nion etnolojia lanari. Gero gerra etorri zen.
Nun egon ziñan hemengo gerra denboran eta gerra ostean?
Baionan urte bete egin nuen, hiru Biarritzen eta Saran hamahiru urte luzetan egon nintzen. 1953-an Ataunera bihurtu nintzen berriro.
Zer moduz moldatu ziñen Europako bigarren gerratean?
Ipar Euskal Herrira irixten, berehala hasi nintzen lanean. Baina, alemanek, gerra sortu zan bezain laster, Ipar Euskal Herria ere hartu zuten. Baina, Alemaniako "Institut für Kultür Morphologie"-tik idatzi zidaten. Han denak mobilizatuak zeudela eta ia "Paideima" aldizkarirako lan batzuk bialiko ote nizkien. Nik, badaezpada ere Frantziako Museoen zuzendariari idatzi nion Parisa, lehenbizi frantsesekin hasi bait nintzen lanean. Lana lasai egiteko, erantzun zidan harek; gai eta lan hoiek gudaz zer ikusirik ez zutela eta. Gero alemanek, salbokondukto bat eman zidaten.
Gerraz zer ikusirik ez duen galdera bat: Izan ahal zenuen hartu-emanik Baroja eta Unamunorekin?
Barojarekin eskutitzen bitartez izan nuen hartu-eman. Erlijioen kondaira sakondu nnahi zuela esaten zidan. Bestaldetik, berriz, ni Berara joatea nahi zuen. "Itzea", bere etxea etnolojiako eta prehistoriako lanak egiteko ikastetxe bezala eskeintzen zidan. Ni, apaiz bat, garai hartan ez nintzan ondo konponduko Pio Barolarekin eta ezezkoa eman nion. Azkenengo eskutitzean, bere illoba Julio Caro Barojaz hitzegin zidan.
Unamunorekin behin bakarrik hitzegin nuen aurrez-aurre. Diktadura garaia zen eta Unamuno Hendaian zegoen. "Euskal Zaleen Biltzarra" ospatu zen Saran eta Eusko Ikaskuntzako ordezkari bezala joan nintzen Julio Urkijorekin. Han zen Unamuno ere.Bere lengusu Telesforo Aranzadiz geldegin zidan. Ez ziran ondo etortzen.
Bukatzeko, On Joxe Migel, etorkizunari buruz, zer diozu?
Zientzia mailan, sekula baiño hobeto ari gera. Lehen baino lankide gehiago gera. "ETNIKER", euskal etniari buruz ikerketa lana egiten duen elkartea sortua daukagu. Nafarroan, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan zabalduta daude "Etniker"ko lankideak: Ipar aldean ere hastekotan gera Etnografi azterketak sistematikoki egin beharra dago. Gauza bakoitza sistema oso baten zati da. Horrela, sistema oso hartan agertzen diren gure kulturaren agerpen guztiak estudiatzen ditugu: familia, lana, jolasa, hizkuntza...
Hiru ordu luze ari gera On Joxe Migelekin. Eguzkia ere San Gregorioko mendien atzean itzalia da. Gauaren iluna gainean dugu. Euskal Herriaren gau ilunean krisailu gerta dakigula D. Joxe Migel.
Benantxio Otaegi
16
GaiezKulturaKulturgintz
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazBARANDIARA1
EgileezOTAEGI3Kultura