Euskal Esku-Langintzaz Eta Inauteriaz Jakintsu Esku-Langintzak GaldukoDira, Inauteriak Biziko


1973ko martxoaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Juan Garmendia Larrañagarekin Tolosako Iñauterietaz
Euskal Esku-Langintzaz Eta Inauteriaz Jakintsu Esku-Langintzak Galduko Dira, Inauteriak Biziko
Gizon atsegina da benetan Juan Garmendia. Erraz igarotzen dira orduak onen ondoan. Irekia eta zabala dela ikusteko INAUTERIA liburua irakurri besterik ez dago. Ain setatsu zatituak gauden idazkera arazoa aztertu besterik ez dago. Ez Satrustegik izan du itzaurrea egiteko gupidarik. Ez egileak izan du bildurrik beste idazkera bateko idazleari sarrera eskatzeko. Inoiz baino bearrezkoagoak ditu une biurri ontan Euskal Erriak onelako gizonak. Patxada eta zentzua galdurik bait gabiltza.
Dena den tolosar idazle jator onengana jo dugu Tolosako iauteriak direla eta. Dendan ari da lanean. Baina ez dirudi beti dendan jarduten duenik. Noizbait ateratzen du irakurtzeko eta idazteko baita ere. Oso jantzia dago etnografiaz. Euskal esku-langintzari buruz egin du lanik geiena. Ezagunak dira gai oni buruz Diario Vasco-n idazten dituen lanak. Baita AUÑAMENDIk atera dizkion EUSKAL ESKU-LANGINTZA izeneko lau liburuak ere. Badu an eta emen argitaratutako beste zenbait lan ere. Ez dezakegu aaztu Federiko Zabalarekin batera egindako Tolosako Erriaren kondaira, besteak bere.
Iztun egokia da Juan Garmendia. Utz dizaiogun bada izketan.

–Egia bat aitortu bearrean nauzu, Joan, asiera asieratik. Iauteriak oso txarrak zirela ikasi nuen ikastetxean eta orko pekatuen barkamenerako otoitz egiten jarduna naiz txikitan. Ez dut gainera bein ere iñauteririk ikusteko zoririk izan nere biztzan. Beraz ume txiki bati bezala dena agertu bearko didazu.
–Bai, bai. Ni dakidan guztia esateko prest nago. Ez naiz bat ere arritzen. Nere andreari ere beste orrenbeste gertatu zitzaion. Tolosarra izan arren ez du garai aietako iñauteririk ezagutzen. Kolejioan sartuta egon bear izaten zuen. Neroni ere gaiztotzat jua izan nintzen gaztetan, iñauterietan parte artu nuelako. Badakizu, beste garai batzuk ziren. Jendea oso estua zen. Elizgizonak areago. Zuk esan didazan auxe bera esan zidan andreak Satrustegiri itzaurrera eskatu bear niola adierazi nionean. "Apaiz bati eskatu bear al diozu? Ez al da naiko gai biurria?". Baina oso pozik artu zuen lan au. Orduan ere ez ziren denak oso estuak. Bazen gizen zabalik. Tolosako erretore, euskaldun ospetsu, eta Euskal-esnaleak elkarteko buruordeko zen Patrizio Orkaiztegi. Garizuma santuan jendea plazan dantza ari zela eta ura debekatzeko eskatuz joan zitzaion talde bat. "Jarrai dezala ez du gaitzik" erantzun zion. Geroztik asko aldatu dira gauzak.
–Zuk idatzi berria duzun liburua dela eta itzaldi bat eratua izan da asteartez, Otsallaren 27an. Zer moduz joan zen?
~Joxe Mari Satrustegi eta Jabier Bello Portu izan ziren izlariak. Oso egoki jardun zuten. Jendea arriturik utzi du Satrustegiren euskerak. Jende asko zen. Aretoa lepazurreraino betea. Oso jende ezaguna ere ikusi nuen: Federiko Zabala, Antonio Labaien, Uxola, Antonio Zabala, Joxeba Intxausti, Jon Oñatibia, Juan San Martin, Pelay Orozko, Iñaki Linazasoro, L. P. Peña Santiago, Sebastian Intxausti Orain aaztu zaizkit baina jende ezagun asko ikusi nuen. Arnarren bat elizgiron ere ikusi nituen.
–Biotza geienik zerk unkitu zizun?
–Dena entzun nuen oso pozik baina aparteko grazia Jabier Bello Portuk esan zuenak egin zidan. "Emen gaude iñauteriaz itzegiten elizarekin lotutako iru gizon. Bat apaiza: Satrustegi jauna. Juan Garmendia: elizarako kandelak egiten jarduten zeunaren semea. Eta ni elizendean bizi eta korutik atera gabe ibili naizen gizona, apaiz batek baino elizkizun geiago egin dituen gizona".
–Aitortu dizut ume ezjakin bat naizela. Esaidazu zertxobait INAUTERIAZ.
–Ez da itza bera berdin erabiltzen leku guztietan: Iñauteri, Aratuzte, Karnabalak. Ikusi besterik ez dago Aita Larramendiren erdal-euskal-latinezko Iztegia. Antruejo, iñoteria, aratuztea, zanpantzartak agertzen dira gauza bera adierazteko. Neguan, udaberrira arte egin oi ziren jaiak ditugu. Ez ziren eta ez dira errí denetan egun berean egiten. Tolosa eta Lantze dira egun berean ospatzen dituztenak. Jakina, alde aundia lukete gaurkoak eta orain dela 600 urtekoak.
–Ez dira noski berdinak izango erri txikitako eta uri aunditako iñauteriak?
–Erri aundi, baserri girorik gabekoetan, Karnabalak, argi ugarix, gurdi apaiñez eta mazorro-taldez ongi ornituak izaten dira noski baiña, agian, itxura aundi eta guzti, kaleko Iñauteri auek ez dute menditarrenak ainako jatortasonik Uriko inauteriek, borruka bizian iraun bear izan dute urteak zear baina oraindik ez dituzte galduerazi, sarritan geuk ezagutu izan dugun elizako erasoak, ezta Agintariek leuntxeago-zorrozxeago emandako debekuak. Leengo biziera gaurko bizimoldeari egokitzen ez jakiteak izkutarazi ditu, uritar Karnabalak. Berez galdu dira ba da Euskal Errian ordea, badugu bat oraindik ere, gerta alak gerta bizirik dirauena: Tolosakoa, alegia, Quinquagesima Igandez –Zaldulnitaz- ta Astelenita, Astearti taz aundikiro ospatzen dena.
–Noiz eta nola asiak direla uste duzu Tolosako iñauteriak?
–Tolosako Karnabalak erri txikitakoekin badu inondik ere zerikusirik. Antzinatean gaur baino baserri geiago izanik, beti eta nonai gerta oi denez, garaiari zor zaizkion aldaketa batzuk gora beera gainerakoan, urteko jaikizunak, alde guztitan berdintsu samar ospatuko zirela ziur asko. Badakigu Euskal Errian eske batzea zenbait unetaz oituraz egin oi zela, Karnabalez ezik, baita Gabon-egun ta Santagedatan ere antxin-antxinatik. Lekuona jaunak desaigunez legearekin kunpli dezagun orrek adierazten digu garbi asko erri oitura onen leengotasuna. Geroago, erria azten ari zenez, ordurarteko baserri kutsua galduz joango zen dudarik gabe. Ala adierazten digu 1788an Tolosaz irakurtzen dugunak: alegia, ingurutako auzoek osatu zutela pixkabanaka erri-kaxkoa. Auzotxikia, Monteskue, San Blas, San Esteban, Santa Luzia, Urkizu eta Usabalko Iñauteriak, geldiro geldiro kaleratuaz joango ziren. Eta emengo biziera berriak, oitura berriak sortuko ziren.
- Beste non dira sonatuak iñauteriak?
-Leku guztietan ospatu dira arrakasta haundiz. Baino leen esan dizudan bezala ia denak galdurik dira. Lantze, Ituren eta Zubietakoek diraute oraindik indartsu. Sona aundia artu dute eta jende asko joaten da kanpotik gun oietan iñauterietara. Urtetako bizia daukate jai oiek oraindik erri oietan.
-Ederki, joan. Baino iñauteriak utziaz zuk asko lagundu duzun alderdi ortara jo nai nuke. Zuek euskal esku-langintzaz asko dakizu eta asko idatzi duzu. Nondik duzu olako gogoa?
-Giro ortan jaioa nauzu- Esku-langileak ziren nire etxean. Kandelak, atxoiak eta txokolatea egiten ziren nire etxean. Langintza ortatik bizi izan ginan. Gogozko lana dut beraz ori guztia ikustea, ikastea, arakatzea.
-Ia erabat izkutaturik egongo dira noski esku-langintza auek?
-Bai. Orregatik nabil zearo galdu baino leenago gauza auek denak jasotzen. Jakin dezatela ondorengoek gure esku-langintzaren berri. Lau liburu idatzi ditut ortaz. Ez noa an bilatuko duzuna esatera. Orain Arabakoa egiten ari nauzu. Arriturik nago zearo, galdua dago langintza au, uztargile bat bakarra aurkitu dut: Uribarri-Aranan ain zuzen ere. Baina apaindurirako eta dotorezirako bakarrik egiten ditu uztarriak: Toki menditsu auetan oriandik iraungo du uztarriak. Toki menditsu auetan oraindik iraungo du uztarriak. Baino dagoenekoz galdu da Arabako ordeketan. Santa Cruz de Canpezon ere onelako atarna asko aurkitu dut: txibak, eiotailu, eta zaagi zuloak konpontzeko zurezko adabakiak egiten ziren etxeak. Zoketak egiten zituzten zoketeroak, kutxareroak eta abar...

Pozik jarraituko nuke zurekin kontu kontari baina zuri ere deika ari zaizkizu dendara eta nik ere beste lan asko dut gaurkorako eta joan egin bearko dut. Ondo igaro ditzazuela tolosarrok aurtengo Iñauteriak. Eta au jakin bezate irakurleek, neri leengo urtean gertatua gerta ez dakien. Nik leengo urtean Tolosako sarrerako zubian ordu bete geldirik egon bear izan nuela jendea kalean salto eta brinko zebilelako. Egun oietan Tolosara, iñauterietara joan bear da, eta ez autoaz kaleko jendea naastera.
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaOspakizunak
PertsonaiazGARMENDIA8
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude