Bersolaritza erri-izpirituaren arnas berria da


1972ko apirilaren 23an
Joan Mari Lekuonari elkarrizketa
Joan Mari Lekuona.
Bersolaritza erri-izpirituaren arnas berria da
Apirillaren 30ean beste bertsolari saio ederra izango degu Donostian. Ori dala-ta, bertsolari-zale porrokatua dan Joan Mari Lekuonarengana jo degu eta zuzenean arian sartu:
–Zerk sortzen du bertsolaritza erri batean?
-Itz bitan erantzun aal izateko zabalegia derizkiot galdera oni. Ala ere, gaiaren argibiderako, zenbait zeatztasun emango dizkitzut.
Oinarrian,arte-gauza danez, bertsolaritzan au datza: poesi-senaren egiari, onari eta ederrari espresiobidea eman beharra.
Baiñan oiñarriko sena onek garai jakin batean erroak botatzen ditu; gizarte, kultura ta teknika jakin batzuetan; aro jakin bateko olerkilege berezietan.
Orregatik, bertsolaritzaren sorrera argituko bada, bearrezkoa zaigu bere giza-kontestua aipatzea: batetik, gaurko industria ta teknika-aurreto zibilizazioa; ta bestetik aoliteraturaren mailla.
Axaletik bederen kultur-aro orren zenbait osakuntza aipatuko dizkitzut; bertsolaritzak dituan formeri bide ematen dioten giza-indarrak: leenik erria ao-literatura berak sortu ta berak gorde oi duta; gero sikolojia jakin bat, mentalidade ta lojita bat; gero teknika bat, naiz bertsuak gogoratzeko, nai auen zabalkunderako gero estetika bat, poesigintza itzez, mosikaz ta dantzaz (au leenago) egitea onirizten duana; gero tradizio bat, erri-poesiaren legedi ta batez ere mami aberats egiten dana... Eta abar.
Beraz gizarte, kultura ta teknika jakin batzuek dituzu bertsolaritzari sorrera ematen diotenak.
–Euskalerrian bakarrik gertatzen al da fenomeno au?
–Bixtan da ezetz kultura-formen olatuek alderdi bateko erri geienak astintzen dituzte ta anota ondoren beratsuak ekar arazten. Orregatik, batez ere artzaintza-aroko kultura-ondarea duten erri guziek, gutxi edo geiago, bertsolaritzaren aztarrena berekin dute.
Erri-poesiaren funtsean bertsolaritzak duan zabaltasuna aitatu ondoren, fenomeno au gurean zer nolako bereizkuntzekin nabarmentzen dan gogoratu nai dizut. Batetik, oraindik bizirik dago bat-bateko jarduna, inprobisazioa. Ta bestetik, bat-bateko jardur auk, emen egiten diran bezela, egin kontu Europatik kanpo ta oso leku jakiñetan egiten dirala.
–Gaur beste iñon gertatzen al-da?
–Bat-bateko erri-poesia, Europan zear, batez ere keltiarrak diran errietan eman oi da: Galizian, Bre tañan, Pais de Gales'en. Ameriketan ere oso zabaldurik dande orrelako jardunaldisk. Baiñan ez gurean bertsolaritzak duan zabaltasun eta sakontasu narekin. Saio laburrak egiten dituzte; beti klitxe beratsuekineta une jakin-jakinetan.
Euskalerriko bertsolariak egiten dituzten bezeilako bertso-saioak aurkitzeko, beste kultura-lurraldeetara joan bearra daukagu: Afganistan, Arabia, basamortuko "Tuareg" eta abarrera. Auek bakarrak dira gu bezeitako bat-bateko jardanak dituztenak saio luzeak gaia ez-jakiñean, klitxe ugariekin, gertaera guzietan, ziñezkoak edo asmaturikoak dirala Ontan ere setati eusten dio gure errisk forma za arreri
–Bertsolaritzaren zentzuak noiztik asten dira gure errian?
–Itz bitan erantzun-eziñezkoa dezu galdera au ere. Dana dala, gaia oni gain-begiratu bat eman de zaiogun, zantzu ori iru maillatan ikusiko degu.
Bat sustraizko zanitzua dezu. Eta au, leen aitatu degunez, artzaintza aroko kultura-giroan errotua da goela ganza jakiña da. Beraz, orain dala lau milla urte edo indarturiko fenomenoa dala jo dezagun.
Bigarren, guk ezaguna degun erri-poesia Erdi Arokoa degu. Bertsolaritzarekin zer-ikusi aundia duan erri-poesia: kopla zaarrak eta erromantzeak batez ere. Arrasto ederra benetan orduko bat-bateko jardunen zenbait osakuntza ezagu dezagun.
Iragarren, bertsolaritzaren kondaira. Ta au emeretzigarren gizalditik datorkigu: bertso-saioak, bertsolarien izenak eta nortasuna, bertsolarien izenak eta nortasuna, bertso giroa ta beste milla zeaztasun.
-Erriaren industriatzeak lagundu egingo al dio edo galerazi?
-Gaurko gizarte ta kultura aldaketak ikasita, eman dezagun orain arte ezagutu degun bertsolaritzari kalte egingo diola. Orrek ez dio esan nahi ordea euskaraz egiten dan arte ao-literaturaren mailan,gure izkuntzak bere poesigintza errikoia izango ez duenik; eta agian bat-bateko jardunak ere izango ditu, urteetan beintzat.
Zergatik urteetan beintzat? Azkeneko 150 urte auetan bertsolaritza bera ere, garaien legera, aldatzen dijoalako. Eh dira berdin Izuelako Artzaia edo Baserri; Xenpelar edo Lopategi. Ez eta orduko entzulegoa ta gaurkoa ere. Ez eta orduko kultura-iritziak eta gaurkoak ere, bertsoitaritzari buruz.
Orregatik, besteak beste, au litzake gure egitekoa: industria-giroan euskerak bere poesidutza errikoia eduki dezala ao-literatura maillan. Eta ao-literatura maillako poesigintza au, gaur bat-bateko jardunez egiten danari ondo loturikoa izan dedilla. Eginkizun au utzi-eziñezkoa dugu, naiz eta gaurko bertsolaritza beste erri-poesi-formetara aldatuko ba-da ere.
–Ba al-du gaur eginkirunik eta etorkizunik bertsolaritzak?
-Galdera oni erantzun dezaiokedanaren aria nolabait or dezu aurreko galderari erantzun diodan orretan.
–Askotan bertsolarieri protesta utsa egiteko esketzen diegu. Ala bear al-du izan?
–Ez det uste ba-danik iñor aia izan bear duala esango duanik, kultura-arrastoan zertxobait sarturik ba-dago beinizat.
Orain, gertatu leikeana da, garai batean protesta-giroa minbera egotea; gaur gertatzen dan bezela. Orduan, erriaren egiak au dionez, bertsolariak, beste arteitariek bezelatsu, aaztu-eziñezkoa du eskakizun au. Bertsolaritzaren dinamikak ori eskatzen duala aitortu dezagun.
Baiñan kontuan eduki bearra daukagu beti kaltegarri dala sensibilizatze baten monopolioa; errespetagarri dirala bertsolari bakoitzaren jabetasana ta joera edatia (batez ere bere historia jakiñean); eta kontuan artu bearrezkoak entzunleen barne-legeak, galeri buruz luze ta zabal ta sakon mintzatzeko dituzten eskakizunak
–Zerk du garrantzia: doiñuak, neurriak, itzak, gelak?
–Oni derizkiot garrantzitsuena: gala sakon eta bizi erabilli; naiz sentimentuzko gaiak diraita, naiz -umorezko edo maitasunezkoak onek bere giro ta gauzetan azaldu; esanhaia, ideia, argi ta garbi ta -indarrez erabilli.
Ori orrela ba-da, ez degu aaztu bear itzek duten garrantzia edozein poesigintzan, eta erri-maillakoan ere bai. Ta "itzak" altatzean mamiarekin bat egindako azalarekin ari nauzu. Esaera danak izan dezatela literatura-mailla bat; eta batez ere bukaerak izan ditezeita edo erri-esaerekin egiñak edo ta, bertsolariak une artan sortu ba-ditu, izan ditezela erri-esaera biur ditezkeanak, erri-izpirituaren arnas berria
ERRIALDE.

Jose Mari Lekuona
1

GaiezKulturaBertsolaritBertso saio
PertsonaiazLEKUONA5
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude