Euskal Erriko Kultura-Egoera Pobrea Da


1971ko urriaren 24an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Julio Caro Barojari elkarrizketa
Gizon Jakintsuak, Pentsalariak, Behar Ditugu
Euskal Erriko Kultura-Egoera Pobrea Da
Kondaira zaharrez betea, pentsamentu ausarta askoren kutxa; kultura zerion eta darion etxea, Alzateko jaunaren etxea.
Antxe egin dugu Julio Caro Baroja jaunarekin solasaldi eder bat Jardun aldi luzea izan zanez, idei; interesgarrien laburpen bat besterik ez dugu egingo. Ez dugu uste orrengatik bere pentsamentua aldatuko dugunik.
–Zer deritzazu gure kulturaren egoerari?
–Gure kulturaren egoera oso zailla edo konplikatua ikusten dut Lehendik onera diferentzi andia dago. Kulturarenganako gogoa askoz sutsuago da. Nere itzaldietara adibidez gazte jendea etortzen da gehien bat. Baina gogo ori ez dut behar bezala zabaldurik ikusten. Gai batzuez bakarrik dago jende kezkaturik, edo itsuturik.
–Zehatz, itsumen ori nun ikusten duzu?
–Euskerari buruz eta batez ere ortografiari buruz sortu dan demari, gehiegikeria dela deritzat. Orrenbeste aserre, borroka, elkar ezin ikusi eta gorroto oso ulergaitz zait. Zinez, inpresio triste eta pobrez egiten dit.
–Egoera gaxo onetatik irteteko zer egin behar da?
–Gure eskema txiki auek puskatu. Gure buruzk jakinduriz jantzi. Europan eta munduan zehar gertatzen dana ikusi eta aztertu. Begira, gure erri txiki onen ekonomia, politika, teknika, jendetza eta beste arazoak oso latzak dira. Auei erantzuteko zabaltasun andia ala dala ezin uka ditekean gauz; behar da. Gauzak oztasun eta patxaran ikusi behar dira. Orretarako gizon jakintsuak, pentsalariak behar ditugu. Auetarik, egia esan oso gutxi dugu. Kultura-kezka ba dago jendearengan, baina pentsalaririk ez dugu.
–Gertaera onen esplikabide batzuk bederen azaldu al zenitzake?
–Karrera duen jendeak, ots, mediku, abokadu, injeniero eta abarrek kultura maillan ez dute ezer andirik edo ezar egiten. Lokartuta daudela dirudi. Auetarik askok izan ere karrera bukatzean, gatilurrera igo dala pentsatzen du eta lasai bizitzeko eskubidea duala. Au geroari buruz barkatu eziñezkoa da. Gizadiaren dinamikeren aurka dijoa.
–Ez al zaizu iruditzen pentsamentu alderdiko gauzak guze giroan gutxietsirik daudela?
Ortan zalantzarik ere ez dago. Bizitzari buruz ikuspegi utilitario bat dago. Eta au gaiñera lehendik datorren gaua da. "Letras" deritzaten ikasketak gogorik ez dago ikasketa mota au bigarren maillako ikasketa bezala dago ikusia, emakumeentzat eta apaizgai izan dakoentzat bakarrik izango balitz bezala. Orrela erri batek bere problemei ezin lazaieke soluzio egokirik eman.
–Apaiz direnen eta apaizgai izandakoen eragiña ez al da nabarmen ageri gure kulturan?
–Ez gara asiko ori zargatik ala izan dan esaten, baina ala izan dela eta oraindik ere neurri andi batean da. Ori or dago.
–Orain historiako alorrari gagozkiola, zer deritzazu gure artean dagoen historia egiteko moduari?
–Orain arte gehienetan historia, zarbait zaintzeko edo zenbait interpretaziori erasatzeko egin da. Abogaduak auzi batetan jarduten duten gisara egin da historia. Historia egiterakoan beti zerbait demostratzeko egin da. Ori gauza garbia da. Baina abogadu gisara ez da egin behar. Modu ori gaindua dago. Bestela legalismo batetan eta eten gabeko eztabaida batetan eroriko giñake.
–Adibide batzuk legalismo or ikusteko. ..
–Zer ajola zaigu, gaur egun, eztabaidatzea Gipuzkoa bere gogoz elkartu zan ala ez Castillarekin, zar ajola zaigu gaurko kontzientzirako fueroak erregek emanak ala Euskal Erriarenak zirala jakitea? Gaurko erri kontzientzia garai batetako fueroetan oiñarritu nahi izateak ez du sentidurik. Fueroak ez zeuden gaurko mentalidadeaz egiñak. Egin behar dana historia sozial bat da, pentsamentu edo joera bat nola sortu eta aldatzen dan, aldaketak errian nola sortzen diran ikusiaz. Au da garrantzitsuena.
–Historiadorarik ba al da gure artean?
–Bai, gai batzuetarako ba da jenderik. Lege edo juridiko alderditik gauzak aztertzeko ba da jende. Sai au asko landutakoa da bai Ekonomia alderditik historia aztertzen ari diranak, gutxiago izan arren ere, banaka batzuk badira. Gero, erriko historiak-eta egiteko ere ba da jenderik. Batzuk besteak baino obeak izango dira baina denak dato asko eskeintzen digute. Historia soziala, alegia ideien eboluzioaren historia egingo duanik oso jende gutxi arkitzen da, zoritxarrez ordea.
–Dirudienez, jende au bere gisara ari da lanean, ez al dago elkartzerik eta talde tinko bat osatzerik? Zer deritzazu?
–Egin ditekeala eta egin behar dela uste dut. Baina gauza eldu bat egin nahi bada prolema gogor bat sortzen da, alegia, metodo prolema. Batzuek metodo bat dute, besteek bestea, batzuk marxistak dira besteak berriz ez, batzuek metodo kuantitatiboa nahi dute basteek ez ordea, zailla da beraz talde eldu bat egitea. Ala eta guziz ahalegiña egin beharra dago.
–Lehendik pentsaturik nuen galdera bat egin nahi nizuke: Euskal Erriko probintzietako uri-buruen kulturaren egoera nola ikusten duzu?
–Egoera zinez txepela eta aula da. Arriturik nago nola uri txikietan dinamika amilagoa dagoen iri andietan baino. Donostiako eta Bilbaoko egoera oso tristea da. Neurri andi batetan esan diteke Iruiñean dinamika askoz andiagoa dagoela. Instituzio aldetik askoz gehiago egiten ari da. Bilbaon eta Donostian jende jakintsurik ez dagoenik ez dut esaten, bakar bakarrik dinamikarik edo mugimendurik ez dagoela, eta aldiz, egon behar lukoala.
–Berriro historiara bihurturik, gaurko egoerari eta geroari buruz zer erakusten digu historiak?
–Begira. Nere iritziz, gizaldien zehar Euskal Erria tensio andi batetan bizi izan da, zalantzarik gabe inguruetako erriak baino tensio andiago batetan. Batzuetan arrazoi batengatik eta basteetan beste batengatik Euskal Erria bati borroka gogor batetan bizi izan da. Au bizitza baten eta dinamika baten adierazle da. Orain arte onela izan da eta gerora ere, nik uste, ala izango dala. Euskal Errian une onetan bertan ere prolema beldurgarriak daude. Prolema auek historian zehar izan diran prolemei loturik daude. Au esatea ez da gauzak illun ikustea, gure biziera larria eta kementsua ikustea baizik.
–Orregatik, beraz, gauzak zentzuz eta buruz egin behar dira...
–Bai, une onetan zarbait berririk ari da sortzen, zerbait berriren asieran gaude. Oraindik ez dakigu gure kulturan zer gertatuko dan baina zarbait interesgarririk ari dala gertatzen ordea, zalantzarik ez dago. Eta nere iritziz zarbait berri ori ona izango da. Guk, bakarrik jardun dugu. Gizartearen albotik bezala egin dugu lan. Ni garai batetan jaio nintzan eta orrengatik berarrengatik aukera batzuk egitera eta lana modu batera egitera beharturik nengoen. Orain belaunaldi berria dator eta ez dugu ezkor egon behar...
ERRIALDE
12

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazCARO BAROJ1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude