Euskal - Literaturi Buruz


1970ko azaroaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal - Literaturi Buruz
IRITZI JAKINGARRIAK
Leengo egunean EUSKAL-LITERATURARI BURUZ izketalditxo bat izan nuan, antziñako euskal idazle on batekin. Ona emen, nere galderei erantzunaz berak azaldu zizkidan iritzi jakingarriak:
–Lagun zaar: nola ikusten dezu EUSKERAREN gaurko egoera?
–Nai bezin ongi... ez; baiña ain gaizki ere...
–Ukakor baiño, baikor, geiago zaude, noski?
–Ala esan dezaket. Argi dagoan gauza bait-da, EUSKERA gero eta geiago erabiltzen dala gure etxeetan, gaur egun, eta zer esanik ez kaleetan, euskal-ikastoletan dabiltzan umeen artean batipat, sarritan kanpotarrekin aitu bearrak gaztelaniaz mintzatzera beartzen bagaitu ere.
–Beraz, EUSKERAK iraungo digu oraindik?
–Bai, gizona, bai! Ez daiogun jaramonik egin orain 179 urte, 1.801-garren urtean, aleman ebeslari ospetsu Gulilermo Humbolt-ek: EUSKERAREN BIZIAZ esan zuan astakeriari, euskera beste 25 urte barru ilko zala adieraziaz. Geroztik, orra zenbat urte igaro dan, eta EUSKERA, BIZI DA ORAINDIK!
–Eta zer diozu oraingo euskal literaturari buruz?
–Zenbaiten belarrietarako mingotsa izan baliteke ere, ortaz, nere iritzia, auxe dezu: langille asko buru-argikoak, naizta eskola gutxikoa izan, GATZ eta BIZKORTASUN geiagoz idazten dituzte beren esanaiak, zenbait idazlari jakintsuk baiño.
–Geigitxo esatea ezpada ori...?
–Ara, "Zeleta": gure literaturak ez du sekula bere nortasuna gallorreraiño iritxiko, eta ez da ere mundu-zabal-arrotzean irakurmiñik sortuko, goldearen gisa erreten-zulo bakarretik dijoan bitartean. Ez goldearen ildo bakarra, ez trenaren nundik-norako burni-bikote ezaguna ez du bear, baizik txoriaren nora-naiko egara zabala. Ori bear duala derizkiot, gure alertiak: mugarik eta esirik gabeko askatasun eta egurats-bidea. Eta ori, bee beeko sasi-artean katiaturik dauden begibakaren arrikadei jaramonik egiteke.
–Gizona!
–Bai, Zeleta bai: Arranoaren egatze goi-goikoa; ori bear degu baldin norgeretasunaz jabetuko bagera. "GURE EUSKERA GAIXOA, BETI OPERAZIO NAIAN ZEUKEGU'' esateari beingoz utzi daiogun, negartiak izateari baikortasuna ezarririk.
–Ortarako, edo giro ori lortzeko, euskaltzale guztion egintza gogotsua bear, ordea, eta batez ere euskal-idazleon IDAZKERA-BATASUNA...
- Jakiña!. Ez orain dezala: esan liteke idazlari bakoitzak ba dituela OGEI MIXIOLARI eztena ta sardea eskuan. Ez alda ala?
–Arrazoi dezu ortan.
–Arrazoi izango ez det, bada? Are geiago: iñoiz euskeraz idaztera ausartzeko filologiaren eta gaiñetiko izkuntza-jakinduria guzien lege danak bat-banaka aurretik ikasi ta beti gordetzera beartua izan bear ote degu ba?
-Ba i baiña gramatika...
-Jakiña,, gramatika pixka baten bearra daukagula, ongi idazteko; baiña baita berezko degun elerti yayotasuna, bizitasuna, txairotasuna, nor bere egituaren gatza ta... emanaren ugaria ere bearrezko du, idazle onak.
ZELETA
7

GaiezKulturaLiteraturaBesteak
EgileezELETA1Kultura

Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude