Erdaldunak Nola Euskaldundu (4)


1969ko abuztuaren 03an
Juan Antonio Letamendia idazleari elkarrizketa

Erdaldunak Nola Euskaldundu (4)
Juan Antonio Letamendia euskaldun berria da. Benetakoa. Erdalduna zalarik euskaldun egin da.
Egokiena berari galdetzea zan ea zer egin behar ote litzaken Euskalerrian erruz dugun erdaldun jende hori integratzeko osoki.
Letamendia idazle trebea dugu, gainera. Sari bat baino gehiago irabazi du. Letamendiaren erantzunak esperientziaren pixua dute.

Ikusi nizunez , lehengoaren eta oraingo egoeraren proporzioa egina duzu: zenbat erdaldun, zenbat euskaldun.
–Patxi Nobliak esaten duenez duela ehun urte (1870) 700.000 lagunetatik 650.000 euskaldunak ziren, gehienak beraz. 1960-garrenean, aldiz, 2.000.000 izaki 550.000 bakarrik euskaldun. Lumeroa berez, berdintsu izanagaitik ere proporzioa arras ezberdina dugu... Integrazioaz mintzatu ohi gera. Hizkuntzaz zeinek zein behar du integratu?
–Martxa hontan nora goazela uste duzu?
–Joan inora ez goaz. Eraman egiten gaitu uholdearen indar itsuak. Haatik, nik sinetsi egiten dut gizonen mirarietan. Nahi izanez gero obratuko dugu gure pizkundea, eta hortan ez gera lehenak izango. Hauzia nahi izatea da. Bainan nahi eraginkor eta efikaz batekin.
–Martxa honi frenu eta erremedio bat jartzeko zer egin behar litzake?
–Herriari gagozkiola bi alderdi ditugu hemen. Lehenik herria nola gosetu ikusi behar dugu, eta bigarren nola jaten eman. Lehenbizikoak propaganda ta dibulgazio lana eskatzen du. Konsumo ta konpetenziaren gizarte hontan beste biderik ez baidago. Herriak akulu baten beharra dauka, zati handi batez proletario izanik ere bere egarrietan aburgesatuta baidago. Bere izatea deskubritu arazi behar zaio. Hortarako talde bat konprometitu behar da itzartze lan hortan. Gaiak eta planteamenduak honelakoak litezke: «Herritasuna ta hizkuntza», "Langile kultura zer den", "Gizon euskalduna historiaren hildoan", "Hizkuntza dialektika indarra bezala", eta beste... Propaganda ekintza hontan artistek, kantariek eta pintoreek, zeregin handia lukete. Bigarren ponduan, nola euskaldundu alegia, ahal ditezkeen bide guziak agortu behar dira. Legetik azken tantaraino xurgatu behar da, eta ageriko bilinguismo baten bila joan. Bitartean eguraldi onari besoak tolestaturik itxoitea heriotza bailitzake, herri-elkarteak hortara polarizatu behar dira: ikastolak, alfabetatze kanpaina, erdaldun eta inmigranteen arteko lan berexia... Hasiak dauden bideak azkartu egin behar dira, sakondu, zuzendu eta berritu.
–Zergatik dala uste duzu "euskotar" asko eta euskaldun gutxi izatea?
–Catalunyan inmigranteek katalanera ikasten dute. Hizkuntzaz ere katalan egiten dira. Erraza baida! Euskera ez da hainbeste. Euskera ikasteak gaurko egunez sakrifizio batzuek eskatzen ditu. Inkonformismu handia behar da.
Ez, ordea, mihinazko inkorformismua, burukoa eta bihotzekoa baizik. Euskaldun berrien artean inkesta bat egin ahal bageneza pondu hau biziki nabarmen agertuko litzake. Euskalzaletasunaren termometro zehatza euskalduntzeko ahalegina da. Hizkuntza absoluto bat ez dela ba dakit (eta Sarita Montiel eta Einsteinen relatibitatea gauza bera ez direla ere bai!!). Bainan hortan gogor entseatzen ez diran "euskotarren" euskalzaletasunean fitsik ez dut sinesten. Gezurra ta konplimendu besterik ez da! Egina du bakotxak bere balioen jerarkia!
–Prentsa, irrati eta telebistarik ez dugula ikusirik ez ote gera esperantza ustel batean bizi, minori baten artifizalkerian?
–Zer da artifizial eta zer jatorra? Hondoan instituzio problema da. Ofizialtasuna izan edo ez izan. Funtsean politika hauzia. Ez dago besterik.
–Ondo dago alfabetatzea, baina hau?
–Egia esan alfabetatzearen lehengo planak ez nau erabat betetzen. Oraingoa ez dakit zertan gelditu den. Nik-neuk lehen mailan beste euskalkien zatiak kendu egingo nituzke. Bide luzeegia derizkiot alfabetatzeko. Lehen maila batean euskera batua sartuko nuke soilsoilik. Hondoraino irents erazi Arantzazu ondorengo materiala. Eta batez ere ortografia eta hiztegi bateratua. Bizkaian behar bada bertako euskalkia eman diteke aurretik... Hau lortuz gero nahiko alfabetatze litzake. ­Hortarako gaurko idazle onenen zatiak argitaratu behar lirake ahalik eta leisterren. Aita Altunak lan hortantxe diarduela uste dut. Autore zaharrak ezagutzea ere beharrezkoa dugu, bainan hau bigarren maila batean, agian, eta hauen ortografia pitin bat orraztuta eta oharrekin. Alfabetatzearen zuzendari-gaientzat etsamina zorrotz bat eskatuko nuke! Esan gabe doa material guzi hau inprentaz behar dela.
–Eta erdaldunak euskalduntzeko?
–Lehenik sikolojia lana behar dugu. Ondo sartu buruan ikastearen premia, eta bigarren hortara jarriz gero beste edozein hizkuntza bezala ikasten ahal dela. Pedagogiaz hasieran inportantzia gutxi emango nioke lexikuari. Herri arruntak derabilena eta kito. Nik-neuk behintzat garai batean denbora ederra galdu nuen hitz bitxiak ikasten. Gero sekula erabili ez ditudan hitzak! Horren konplexuz eta iziduraz, eta subordinada xoil bat uztartzen ez jakiteagatik euskaldun asko eta asko ez da hizketan ausartzen. Aditza dela-eta beste horrenbeste esango nuke. Dezagun lehendabizi hizkuntzaren hezurra eta ondoren melenak eta patilak. Ikasiak diren erdaldunentzat gramatika bat da onena, erraza bainan gramatika. Beste metoduak biziki politak dira bainan arras luze egiten dute bidea.
JOAN MARI TORREALDAY
Alfabetatze-saioak asi ziranean auxe zan bear-bearrezkoena: maixu talde bat gertutzea. Ortarako ikasaldi batzuek egin ziran eta emen ditugu ikasaldi oietan parte artu zutenak.
14

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLETAMENDIA1
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzProzesua
PertsonaiazLETAMENDIA1
EgileezTORREALDAI1Hizkuntza

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude