Kanpaldien lehen garaipenak iristen hasi dira Israelekiko boikot akordioekin

  • Besteak beste, Bartzelonako Unibertsitateko klaustroak Israelekin harreman instituzionalak etetearen alde bozkatu du. Dublingo Trinity College ikasle mobilizatuekin akordio batera heldu da Israelekin “harremana hausteko norabidean lan egiteko”. Ikasle Abertzaleakek EHU eta NUPeko errektoreei exijitu die estatu sionistarekin harremana eteteko.

Bartzelonako ikasleak presio handia egiten ari dira unibertsitatean.

2024ko maiatzaren 09an - 10:12
Azken eguneraketa: 17:31
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mundu osoko ikasleek Palestinaren alde abiatutako mobilizazio uholdeak fruituak ematen jarraitzen du hainbat lekutan. Iturri ugarik baieztatu dute asteazkenean Bartzelonako Unibertsitatearen (UB) klaustroak Israelekin harremana apurtzea onartu duela. Ezohiko mozioaren alde bozkatu dute 59 kidek, 23k aurka eta 37 abstentzio izan dira. Ikasleek Palestinaren aldeko kanpaldia abiatu ondotik etorri da erabakia, baina ez da behin-betikoa, unibertsitatearen zuzendaritzak erabaki behar duelako orain klaustroaren bozketari buruz. Neurriak Israelgo ikastetxe, ikerketa gune, enpresa eta bestelako erakundeei eragingo lieke. Benjamin Netanyahuren aurkako presio mekanismo gisa onartu du klaustroak, “genozidioa gelditu eta apartheid eta kolonizazio sistema ezabatu” arte.

Irlandan, Dublingo Trinity Collegeko ikasleek ere “garaipen partzial” bat lortu dute, astebeteko kanpaldia egin eta gero. Unibertsitateak adierazi du prozesu bat abiatu duela loturak hausteko Palestinako Lurralde Okupatuetan jarduerak dituzten eta NBEren “zerrenda beltzean” agertzen diren enpresekin, BBCk jakinarazi duenez. Ikasleek protestekin jarraituko dutela esan dute beren eskakizun guztiak bete arte. Unibertsitateak lantalde bat jarri du martxan, ikasleen ordezkaritza ere izango duena, erabakitzeko zer harreman izango duten “giza eskubideak urratzen dituzten herrialdeekin”.

Dublingo Trinity College-k onartu du "Israelekin “harremana hausteko norabidean lan egiteko”

Hego Euskal Herrian ere kanpaldiak

Maiatzaren 6an abiatu zituzten kanpaldiak Hego Euskal Herriko hiriburuetako unibertsitate publikoetako campusetan, Ikasle Abertzaleak-ek deituta, eta beste antolakunde batzuen babesarekin, eta besteren artean, Ernaik edo Astinduk bat egin dute deialdiarekin. Ikasle Abertzaleak antolakundeak EHU eta NUPeko errektoreei exijitu die Israelekin duten harreman oro eten dezatela. NUPeko errektoretzari Israel publikoki kondenatu dezala ere exijitu diote. Astelehenetik kanpaldiak izan dira Hego Euskal Herriko unibertsitateetan, eta ehunka ikaslek bat egin dute protestekin. Datozen egunetarako egitarauak antolatu dituzte mobilizatutako ikasleek.

Kanpaldia Ibaetako EHUren kanpusean.

Ikasle Abertzaleek salatu dutenez, EHUk esan bazuen ere Israelgo unibertstitate sionistekin harremanak hautsiko zituela, “errealitatea guztiz bestelakoa” da. Israelen konplize diren enpresekin ere hausteko eskatu dute. HP, AXA eta CAF enpresak aipatu ditu IAk sionismoaren kolaboratzaile gisa. Ohartarazi dute HP enpresak Israelek Palestinan ezarritako checkpoint-etan erabiltzen den teknologia militarra garatzen duela, AXA inbertitzailea dela armamentu enpresetan eta kolonizazioan parte hartzen duten bankuetan eta CAF euskal enpresa Palestinako legez kanpoko kolonietatik igarotzen den trenbide azpiegitura eraikitzen ari dela.

Lanuzteak euskal ikastetxeetan

Ikama ikasle antolakundeak lanuzteak deitu ditu maiatzaren 13rako, Ikasleok Palestinarekin, genozidioa gelditu lelopean. Hego Euskal Herriko campusetan antolatu diren kanpaldiekin bat egin zuen Ikamak, baina “pauso bat gehiago” emateko beharra ikusi dute, eta dei egin diote euskal hezkuntza komunitateari astelehenean lanuzteak egitera eta 12:00etan hiriburuetan antolatu dituzten mobilizazioekin bat egitera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


Sidenorrek Israeli altzairua saltzeari utziko diola iragarri du, Palestinaren aldeko eragileen presioaren erdian

Astearte eguerdian jakinarazi du Sidenorrek Israelekin harreman komertzialak etengo dituela. Ordu batzuk lehenago ELA, LAB eta ESK sindikatuek, BDZ mugimenduarekin batera, euskal enpresari eskatu diote gaur bertan Bartzelonako portutik Israelera irten den bidalketa bertan behera... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Eguneraketa berriak daude