10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den azaltzeaz gain, halako proiektu bat sortzeko gakoak ematen dituena.Beste liburuxkak eduki teoriko sakonagoa du eta ekonomiaz jarduten da mamitik.
Ekonomia eraldatzailea(k) izenburua daraman lana prestatu du Oscar García Talaios kooperatibako kideak. Lurralde ekonomian doktoratua eta Andaluziako kooperatibagintzan aritutakoa, Garcíaren berri jakin nahi duenak ARGIAren 2.594 zenbakian egin genion elkarrizketa irakur dezake. Ekonomia eraldatzailean ahotik ahora erabiltzen diren baina sarritan ulertzea zail egiten den kontzeptuen marko teoriko bat proposatzen du ekonomialariak Ekonomia eraldatzailea(k) liburuan, eta horren xehetasun batzuk aurreratuko ditugu segidan.
Kapitalismoa > Lehen atalean ekonomia-nozio oinarrizkoenak definitzen ditu egileak, kapitalismotik hasita. Ekonomia mota horretan "natura, ia gauza guztiak bezala, norbaiten jabetza pribatu eta esklusiboko merkantzia bihurtzen da. Horrela, ekonomia kapitalistak lortu du bere agente hegemonikoak, kapitalak, existitzeko gaitasuna izatea".
Izeberga > Baina, existentzia hori beste oinarri batzuen gainean dago eraikia. Hain justu, ekofeminismoak ikuspegi "argigarri" bat eman du horren inguruan, bere esanetan "bizitzari eusten dioten katebegi" batzuek osatzen baitute ekonomia: azpialdean daude natura, zaintza eta komunitatea, eta horiei esker ez dira hondoratzen Estatua eta merkatu kapitalistaren espazioak. "Izebergaren ekonomia" deitzen zaio horri.
Irabaziak vs. bizitza > Helburuak ere oso desberdinak dituzte batzuek eta besteek. "Ekonomia kapitalistan funtsezko helburua irabazia edo irabazien/kapitalaren metaketa da. Aldiz, ekonomia eraldatzaileen helburua bizitza mantentzea eta aberastea da".
Lana > Sistema kapitalistak "lana" kontzeptua "enplegura" edo besteren konturako soldatapeko lanera murriztu du. Baina hori ez zuen berehala eta modu baketsuan egin: "Jendeak ez zuen arazorik gabe onartu eskulan bihurtzean ekarri zien diziplina, kontrola eta menpekotasuna. Milaka pertsona eraili zituzten Europako herrialdeetan eta kolonietan, eta emakume asko bortxatu eta erail zituzten 'sorgin-ehizan' menpeko lanaren diziplina ezartzeko", dio Garciak, Silvia Federiciren ikerketak aipatuta. 2020an pandemiarekin oso agerian geratu zen bizitzarako funtsezkoak diren lanak "subalternitate baldintzetan" egindakoak direla, preseski.
"Jendeak ez zuen arazorik gabe onartu eskulan bihurtzean ekarri zien diziplina, kontrola eta menpekotasuna. Milaka pertsona eraili zituzten Europako herrialdeetan eta kolonietan, eta emakume asko bortxatu eta erail zituzten 'sorgin-ehizan' menpeko lanaren diziplina ezartzeko"
Komuna eta pribatua > Lurraren pribatizazioa da egungo sistemaren jatorrian dagoena, edo beste modu batera esanda, "naturaren erabilera kolektiboaren abolizioa". Itxiturekin edo Ingalaterran enclosure hitzarekin sinbolizatu zen ideiari aurre egiten "komuna" dago. Hasiera batean lur, baso eta larre kolektiboei zeritzaien, baina gaur egun kapitalismoaren pribatizazio, merkantilizazio eta "bestelako harrapaketen jomuga bihur daitekeen guztia hartzen du barnean".
Adjektiborik gabe > Liburuaren bigarren atalak aztergai ditu ekonomia sozial edo gizarte-ekonomia mota desberdinak. Zenbat ekonomia, hainbeste adjektibo: gizarte ekonomia kapitalista, ekonomia kolaboratiboa, ekonomia komunitarioak, herri-ekonomia, ekonomia solidarioa, ekonomia eraldatzailea... Baina diferentziak handiak dira paradigmaren arabera: batzuek pertsonen premiak asetzea dute helburu, besteek gizartea eraldatzea. Eta hemen, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen definizio bat botatzen ausartzen da García: "Bizitza mantentzea eta hobetzea helburu bakarra izango duen sistema sozioekonomiko alternatibo baterantz jo nahi duten ekimenen multzoa; horrek eta ez bestek izan beharko luke-eta ekonomiaren (adjektiborik gabe) jomuga".
Burujabetza > Lurralde garapenaren gaia jorratzen du egileak hirugarren eta azken atalean; burujabetzari buruzko ideia batzuk dakartza, tokiko demokraziari lotuak. Bere esanetan, burujabetza ekonomiko orokorrera iristeko, beharrezkoa da "lurralde jakin batean modu kolektiboan lorturiko burujabetza, edo 'lurralde burujabetza ekonomikoa' izatea". Hala, "burujabetzarik gabe, behetik ezinezkoa izango da kapitalak goitik ezarritako esparruari eta politikei aurre egitea".
Kontzeptu eta kontzeptu artean, esperientzia praktikoak eta historikoak ere gogorarazten ditu Garcíak bere lanean, printzipio kooperatibo gisa baliagarriak izan daitezkeelakoan. Esaterako, Pirinioetako Zuzenbidea forma juridikoa, batzarreak, auzolanak eta herri-lurrak oinarri zituena; edo Andaluziako jornalari klasearen balioak, lan onaren aurrean konplitzea, eta desjabetuen batasuna eta lurren banaketa barnebiltzen dituztenak.
[*Artikulu hau, Olatukoop: hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde erreportajearen batera argitaratu da]
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]
Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.