"OSKARBI" TALDEAREKIN HIZKETAN


1969ko uztailaren 06an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
PASAI ANTZIO
"OSKARBI" TALDEAREKIN HIZKETAN
Pasaia'ko Oskarbi taldea, euskal kanta berri eta herritarraren esponenterik bizienetakoa.
Arratsaldeko zazpi t'erditan gelditu ginan. Ez ziran danak oso puntualak izan, bainan beren begi ona eskertu nien.
Hiru neskatx eta lau mutilek, gazte gazteak denak, osatzen dute Euskal Herrian oso sonatua dan kantari talde hau.
Nabarmena zen bere alkar hizketak honitzen zitun adixkidetasun demokrata berezi bat. Bainan gehien nabarmentzen zena, esku batean magnetofoi beltz bat eta bestean kolore igualeko karpeta zeraman gizon eldu, luze eta asko ikusta zirudin bat zen.
–"Luis, gure direktorea", esan zidaten presentatzeko. Eta hantxe hasi zen interbiu deitu genezakeguna.
–Iziar, Maite, Mari Jose, Kepa, Karmelo eta Jose Luis: Euskal Herriko kantarien artean goiko maila bat iritxi duzute; beste gauzen artean esan ohi da, indar berezi bat ipintzen duzutela kantatzen duzutenean. Zer diozute egiten eta egin nahi duzutenatzat?
Batak besteari begiratu ondoren, direktoreak hartu zuen hitza.
–Ditugun medioak bezela eta batez ere gure limitazio batzuk ezagutuaz, gure musika-mogimentua apala da, bainan herri kreatzaileari zuzendua dago; kreatzailea diot, berak egin duen musika harrigarriagatik, jakinaz gainera guk musika horren parte bakarrik ezagutzen dugula inbestigazioa XIX gr. gizaldian hasi zalako.
–Eta zuen kantetan nabaitzen dan indar hori?
–Ritmikaren konzeptua da. Gure Folk Song musikaren kritikalariak ez dira ados gelditzen kanta berezi batek konpas hau edo beste bat behar duen. Gure ritmika konzeptu hau, bigundu egin diren kantetatik jaio zen eta herriaren herreminta nabaiturik, gure lagunei ere kolpaketa hau eskatzen diegu. Gogoan izan bildutako kanta zahar asko, larogei urtetik gorako atso-agureen bitartez egin zirala.
–Ikusten danez oso hatsegin da zuentzat kantatzea. Zer da zuentzat kantatzea ?
–Malte'k: «rutinatik iges egitea».
Mari Jose'k: «nere bizitza finkatzen duen maila».
Itziar'ek: «lan egitea justifiktzen duen lana».
Kepa'k: «herri bat sentitu».
Jose Luis'ek: «egia eta zuzentasunagan espero».
Karmelo'k: «usigarri bat».
Iñaki'k: «kantatu, kantatu».
–Bainan zuek ez dituzute kanta zaharrak bakarrik abesten, kanta berriak ere bai. Esan zidaten ez :dezutela kanpoko kantarik abesten, oso modan egon arren eta euskeratu ondoren.
–Gu ez gaude kanta horien kontra onhartzen ez ditugulako. Gu nortasun berezi bat duen herri bat gera eta arrisku haundi batekin bada ere, berari zor gera bainan antzinako haizeak laguntzen ba digute, kanpotik datozten kanta menperatzaileei erantzuna emango diegu.
–Zer diozute euskal kanta berriataz ?
-Euskal kanta berriari, bere izakera eta bere oitura aldatuak galdu nahi ez ditun herri baten pentsamentu, apika gogor, apika errebeldeen abots izateko oportunitate haundi bat du.
–Hain garrantzizkoa ahal da zuentzat euskeraz kantatzea minori baten hizkuntza dala jakin arren?
–Kantari izatea gauz serio eta ardurazkoa da, eta euskaldun batentzat oraindik gehiago. Euskalduna hitz urria da, bainan bere gibel asmo guziak kantatzerakoan esan egiten ditu. Artetxe'k esaten du, euskaldun kanataria, kantarietan lotsagabeenetakoa dala. Eta kantaria, benetakoa baldin bada, ez da inoiz utilitarioa izango; hobeen mintzatzen dan, gehien borobiltzen dan, gehien betetzen dan hizkuntzan kantatzen du.
-Zuek EZ DOK HAMAIRU'kin kantatzen duzute. Zer esan nahi du zuentzat Euskal erriko talde sonatu honek?
-Esan nahi haundia du, bainan baliteke bere merezi haundiena aurreko hune larrietan egotea. Berak kitatu zituzten gure kanta asko. Kantariak bere egintza errepresentatzeko markoa eta zenbaitek iturri kantari eta poetikoa agertzeko bidea lortu ere bai.
-Oskarbik ez du oraindik diskarik. Zer dela ta?
-Izugarrizko ikara eta begirunea izan diogulako kosta zaigu hainbeste erabakia hartzea. Orain ari gera preparatzen grabatzeko. Ondo grabatzen bada, poza; gaizki ateratzen bada, damu haundi bat.
Bukatu dugu oraindik hizketarako gogo haundia izan arren. Jorge Oteiza'ren poema bat kantatzen didate:
Karraxika gitarrekin
karraxika ari gera
ikusten gaituzte
karraxika hemen.
Neskatx politen eta mutil argien agur alaiarekin eta direktorearen agur beroarekin amaitzen ditut lerro hauek.
L. LEKUONA
10

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakOSKARBI
EgileezLEKUONA4Kultura

Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude