Jexux Arza'rekin Txalapartari Buruz


1969ko uztailaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jexux Arza'rekin Txalapartari Buruz
Garagarrillak 23, arratsaldeko zortzirak izanen dira oker handirik gabe, eguraldi txarra ezezik, otz... zerua goibel, kolkoa otza, euria... nork esan udaran sartu gerala. Usurbil'ko kaletan nabil zer egin handirik gabe geldiune batzuk egiñaz eta usurbiltarren bizitz paketsua txastatu. Bainan halako bizitasun bat nabari dut gaur nire inguruan, jai bezpera dirudi, jai-egunaren erresuman gaudela esango nuke.
Kale-nagusitik goruntz «Goiko plazaraiño» iritxi naiz eta pilotan dabiltzan ume batzueri begira nago. Huntan ume sail bat dator kalian gora gurdi zahar bati bultzaka, zakarrez betetako gurdi bat gaiñera... orain ulertzen dut bihar San Juan izaki eta San Juan bezpera gaur.
Adurrak halanhita nere ume-garaiko San Juan egunetaz oroitu nahiz nere burua berriro ume arkituaz... Egun hauek dakarzkidaten pentsamentutan murgildu naiz... Lozorroan nago, bainan denbora gutxiko. Ezkil-dorreko bederatzi kanpaiak "esnatu" naute eta berak izan dira nire ume munduko pentsamentutatik gaurko gazte-mundura ekarri nautenak. Gabeko bederatziak dira.
Hauen zai egondu naiz gaurko egunak eskeiñi diten eginbehar bat betetzeko. Bai, Usurbil'ko gazte batekin hizketatzeko gelditua nintzan eta bereganat jo dut zuzenkiro. Jexux Arza txalaparta jotzen duten anaietako bat da, gazteena hain xuxen. Jexux Joxeanton'en anaia dugu, gaztetasunez jantzitako gaztea, ixilla agian bainan mutilla hitz hunen esanahi zabalean eta esan beharrik ez euskaldun mutilla.
Jexux'ek irripar kezkati batekin hartu nau, bainan hori bai, patxarako mutilla dugu, plaza-gizona. Oraindik bere lanak bukatzeko zeduzkan eta horiek egin bitartean hor jardun gera kontu-kontari, «eskuk berotzen» esango genduke. Eskuk berotu ondoren goiko gelara igo gera eta partiduari hastera eman diogu sakea niregain zegoelarik.
Zertarako gauden jakin ezkero– hasi natzaio esaten–ez nuke hasi nahi txalaparta zer dan galdezka... azken urte hauetan zerbait entzuten ari gera txalapartari buruz, esaten diren gauz asko arinkeri batzuk badira ere. Bainan ni beste galdera batzukin natorkizu ta hasi gaitean.
–Zure hastapenak txalaparta jole bezela ?
–Hara, galdera hau ez dago neri bakarrik egiterik, bi anaiontzat baida galdera hau. Gure hastera orain dala bi urte ikusi genduan «Pelotari» dokumentaletik dator. Han ikusi genituan lehenbizikoz Zuaznabar anaiak txalaparta jotzen eta dizudan bezela handikan dator gure txalaparta jotzeko irrika nori, ta gure herriko instrumentu ritmiku bat izanik eta gure euskal-izaeraren zantzu bat, indarberritzen alegindu gera.
–Indarberritzen diozu. auldua ahal zegon edo galzorian?
–Txalapartak nire ustez oso aberatsa izan behar zuen antziñean. Bere iturburuetara jo ezkero agian erlijio-sustraietatik elikatzen dan instrumentu bat dela esan beharrean arkituko giñake. Gero mezu ta deiak adierazteko bitarteko bat izanen zen seguru aski, alkarrekiko har-emanetan jartzeko dei bat. Beste instrumentu bat, Adarra, dator esan dutan hau zihurtzera: ba dakigu txalaparta jo aurretik adarra jotzen zela lehenbizi txalapartaren esan nahia hartu behar zutenak erne egon zitezen esan nahi hori jasotzeko. Gure baserritan izandu duan azken betebeharra sagardo-jotzerako dei bat izatea izan da, eta oraindik oraintsu azkeneko ogeitamar urte hauetan batzarretarako dei bat izan da. Horregatik esaten nuen txalaparta oso aberatsa izanen zela eta guk ezagutu edo jakin ez genitzazken funtzioak beteko zituela. Gainera esan behar eta txalapartaren gal-zoria adieraztera dator, guk Euskal-Herrian bi txalaparta joleekin arkitu gerala: Ergobia'ko Goikoetxeatarrak eta Lasarte'ko Zuaznabar anaiak. Hauek izan dira gure aintzindariak eta haueri zor diegu txalapar ta egun arte irauna.
–Egungo ta aintzineko txalaparta jotzeak bai ahal dute bereiztasunik?
–Dakizunez txalaparta bi lagunen artean jotzen da. Jotzaille batek ritmo bat markatzen du beti, binakua edo ttakun izenarekin ezagutzen duguna eta besteak errena egiten dio kolpe bat edo birekin; errena bakoitzaren esku dago. Eta bereiztasunari bagagozkio esango nuke lehengo txalaparta oso ots bateko edo monotonoa zela, beti bizitasun edo intensidade berdiñarekin, eta gaur berriz txandatuaz ibiltzen gera binakua ta errena egitean edo batak besteari errena egiñaz.
–Beste galdera eginen dizut: txalaparta bat-bateko jarduna ahal da, inprobisazioa ahal da?
–Txalaparta beti da inprobisazioa, guk ez dugu pieza jakiñik jotzen eta horregatik esan liteke txalaparta barrengo sentipenen agerkunderako tresna bat dela poesia poetarentzat dan lez. Era huntan pauso bat eman dugu eta gure joaldiak hunela izaten dira: lehenbizi poesi bat esan eta poesi horrek neri adierazten ditena, nere barrenean sortzen dituen gogoetak txalaparta bidez adierazi; orduan poesi hori tema bat izango da ta nik tema horren gaiñean mintzatuko naiz txalapartaren bidez. Beraz txalaparta inprobisazio huts eta jatorra da. Eta hori horrela izanik, txalaparta izan diteke adibidez protesta-bide edo gaurko abeslariak erabiltzen dituzten beste gai horiek adierazteko bide. Jakiña, ikusiko duzun bezela hunek entzulea txalapartaren esan-nahia jasotzeko gai izatea eskatzen du eta hau ez da lortzen behin edo bitan entzunaz: izkutuko lokarri batek batu bahar ditu txalaparta jotzaillearen eta entzulearen gogo-bihotzak. Beraz, nirekin ados egongo zera txalaparta jotzea erti bat dela eta ertia danez, erti hori txastatu nahi bada erti begirada batekin ikusi beharko dela esatean, museoko kuadro batekin gertatzen dan bezela.
–Txalaparta edonork jo ahal dezake, erreza ahal da jotzea?
–Txalaparta jotzen ikastea oso erreza da esentziz; bikakua ta errenaren arteko lokera hartu eta ikastea orduerdiko lana duzu baiñan esentziari eksistentzia erantsi behar diozu eta hor dago txalaparta jotzaillearen habilidade ta aberastasuna.
–Jardunaldi edo aktuazio asko ahal dauzkazute garai huntan?
–Galdera aldrebesa egin didazu ta erantzungo dizut esanaz itxura danez txalaparta jotzeko egur bat eta makil bi baiño gehiagoko zerbait behar dela egun Hego-Euskal-Herrian, gure esku ez dagon zerbait. Nahikoa esanen nuen noski.
–Azkeneko galdera eginen dizut: gaur egun nola arkitzen da txalaparta? Bere etorkizunari buruz hitz bi?
–Nik uste egun txaltpartak gorakada handia egin duela eta indartu dela. Txalapartajole asko sortu dira Euskal-Herrian: Errenderi'n, Donosti'n, Ernani'n, Lasarte'n, Ondarru'n t.a. eta gaur sortu diren txalapartajotzailleeri eskez galbide ta heriotzatik aske dela; bainan tamalez ez gera bere aberastasun ugari ta emankorraren jabe izatera iritxi; horregatik gaurko txalapartak autonomoa izan beharko du eta bide berriak urratzen aleginduko da. Autonomoa jo-eran eta esanahiean. Esan dezakegu txalaparta bilakaeraren gurpillari itsatsirik dagoela, hare ta gehiago erti-edierazpenaren bitarteko bat izanik egungo musikaren aintzindari izan ditekela eta nere iritziz orain arkitzen dan saiozko-aro hunen ondoren kokatuko dela gaiñontzeko ereskin edo onstrumentu guzien artean beste bat gehiago izatera iritxiaz.
Azken galdera hau bukatu bezain laister, San Juan eskean dabiltzan gazte-kuadrilla iritxi da ate ondora eta ohitura zaharrari jarraiki bertsolari baten koplak entzuk ahal izan ditugu. Eta onenbestez amaitu dire Jexux Arza eta nire arteko berriketak. Agurtu dut eta San Juan suaren ondoan izaten dan giza-epeltasunaren billa joan naiz.
OLARRONDO
13

GaiezKulturaMusikaMusika tradTxalaparta
PertsonaiazARZA1
EgileezOLARRONDO1Kultura

Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude