Euskalgintza apolitikoari deia

DOM CAMPISTRON
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko, noraino iritsi den Euskal Herriaren asimilazioa (edo espainolizatzea-frantsestea, gauza bera baita), eta jarraitzeko, nolako jarrera dugun pairatzen duen gatazkarekiko.

Euskararen egoera ez da ona, hizkuntzaren alderdi askotatik frogatu daitekeenez. Toki askotan galduta dago, edo galtzen ari da, frantziar okupaziopeko lurraldeetan mingarriki ikusten ari garen bezala, adibidez. Euskaraz hitz egiten den tokietan ere ari da indarra galtzen, eta inguruko hizkuntza nagusi horien kutsadura gehiegizkoa da, hainbeste, non badirudien euskara ez dela gehiago hizkuntza bat, morse moduko bat baizik. Gero, askotan oharkabean pasatzen zaigun detailea dago, jada ez dagoela euskaraz baino ez dakien euskaldunik, horrek esan nahi duenarekin.

Argi dago hizkuntzaren aferari heltzeko urteetan proposatua izan den estrategiak porrot egin duela, eta nahiz eta agerikoa izan hemengo administrazio (kolonial)ek politika anbiziotsuagoa egin zezaketela, arazoa hizkuntzaren afera aztertzeko darabilgun marko eta kokaleku okerrean datza. Izan ere, Euskal Herriaren gatazkatik erabat deslotuta aurkeztu ohi da hizkuntzarena, horren ondorio ez balitz bezala, edo konponbidea toki beretik etorri beharko ez balitz bezala.

Euskal Herriaren gatazkatik erabat deslotuta aurkeztu ohi da hizkuntzarena, horren ondorio ez balitz bezala

Euskararen eskubideez ari garenean, ez da Euskal Herria hizkuntzaren subjektu bezala seinalatzen, baizik eta hizkuntza-komunitatea, okerra ez ezik arriskutsua ere baden kontzeptua; gu ez garelako New Yorken bizi diren poloniarrek osatzen dutenaren moduko talde minoritario bat, baizik eta nazio bat, nazio ukatu eta zapaldu bat, hizkuntza ere halaxe duena. Euskara bere herriaren arazotik at koka daitekeela uste izatearen orbitan baino ezin da ulertu, zentzu horretan, euskaltzale kalifikatzailea, abertzale ez direnak baina euskara maite dutenak izendatzeko erabilia.

Hizkuntzak nazionalak dira, edo ez dira. Hizkuntza "autonomiko"ek ez dute bizirauten, hizkuntza horien jabe diren herriek ere "autonomi"etan bizirauten ez duten bezala, beste batzuen mendekotasunean gatibu. Elebitasuna ez da inon eta inoiz benetan existitzen, eta horregatik digute etsaiek bide hori proposatzen, hipokrisiaz bada ere. Espainola/frantsesa eta euskararen arteko berdintasun egoera kimera bat da, ameskeria hutsa da hizkuntza horien arteko elkarbizitza orekatua. Euskal politikariek ideia hori elikatzeak logika eduki dezake, beren estrategia politikoa salbatu nahian, hor bide bat dagoela defendatu behar dutelako, bai ala bai. Baina euskalgintzako eragileek? Zergatik kolaboratzen dute ilusioaren kea saltzearen iruzur horretan?

Elebitasunaren bidea gure asimilazioa nahi duen sistema politikoaren proposamena da, ez dagoena euskaldunon umiliazioa eta gutxiagotasuna gainditzeko diseinatuta, baizik eta horietan oinarrituta. Niri oso larria iruditzen zait pentsatzea Euskal Herriaren gaurko egoera politikoaren zilegizkotasuna aitortuta, euskararen auziak behar duena ausardia politiko handiagoa besterik ez dela, esatea borondatearekin dena konponduta legokeela. Ez dakit inozokeria den, baina barkaezina da. Eta ez baldin bada, are gehiago.

Ez dugu denbora alde, eta atzera bueltarik izango ez duen egoera batera iristen ari gara. Mesedez, jokatu arduraz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude