Artifiziala ez den teknologia izango du goiburutzat Iametza komunikazio enpresak, ARGIA eta Ametzagainarekin elkarlanean, antolatu duen Euskarabildua jardunaldiaren 13. edizioa. Teknologiaren erabilera "etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa" aldarrikatuko dute, eta “betaurreko kritikoz begiratzea”. Iametzarekin hitz egin dugu jardunaldiari buruzko xehetasun gehiago jakiteko.
Teknologiaren eta komunikazioaren arloko hainbat adituk eta kidek parte hartuko dute euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailean. Urriaren 17an egingo da, Donostiako San Telmo Museoan.
Iametzak aurtengo edizioaren bitartez teknologiaren erabilera “etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa” aldarrikatu nahi du. Adimen artifizialaren “eztandaren sasoia” dela nabarmendu du, eta “inoiz baino garrantzitsuagoa” ikusten du erabiliko diren tresna informatikoei eta martxan jarriko diren digitalizazio prozesuei buruzko erabakiak “pertsonen behar eta eskubideak lehenetsiz” hartzea, baita teknologia “betaurreko kritikoz begiratzea” ere: “Euskarabilduak ikuspegi kritikoa sakondu eta zabaldu nahi du. Gelditu, ingurura begiratu eta norantz goazen ikusi nahi dugu, eta artifizialaren gainetik, pertsona eta komunitateei garrantzia nabarmendu ”.
Datuen kudeaketa eta algoritmoen demokratizazioa
Adimen artifizialak algoritmoak ditu oinarri, Iametzaren arabera “problema bat ebazteko eman behar den urratsen deskribapen formala”. Komunikazio enpresak azaldu du datuak algoritmoen lehengaiak direla, eta “ondasun preziatuena”. Azpimarratu du “datu ugari oparitzen” dizkiegula erraldoi teknologikoei, eta “doako zerbitzuaren aitzakian” datu horiek “euren teknologia elikatzeko” erabiltzen dituztela. Iametzak dio enpresa pribatuen sisteman sartzen diren lehengaiek, datuek eta prozesamenduko arauek “azken emaitza %100 baldintzatzen” dutela.
"Hodeia konpainia handien kontrolpean dago eta horren aurrean beharrezkoak dira datuen kudeaketa eta zaintza lokalak, gizakiaren beharretara egokitutako teknologia sortzeko, euskarari balioa emateko, eta teknologia gizakiaren mesedera erabiltzeko, eta ez alderantziz"
Iametza
Iametzak eskatzen du publikoa izatea algoritmoen bitartez ematen den azken emaitza nola eta zein irizpiderekin erabakitzen den, eta, dioenez, “oso garrantzitsua” da jakitea algoritmoak nola eraikitzen diren, horrek zehaztuko edo markatuko baitu eraikiko den mundu edo gizarte mota. “Arau horiek publikoak balira, segur aski mundua apur bat etikoagoa izango litzateke”. Euskarabildua jardunaldian datuen etikan eta pribatutasunean aditua den Manuela Battaglini abokatuak hartuko du parte, eta algoritmo publikoei buruz hitz egingo du. Abokatuak “gobernantza demokratiko bat lortzeko beharra” azalduko du, eta testuingurua “botere kontzentrazioei” dagokienez.
Algoritmoen arauak publiko egitea eskatzea “ezinezkoa” dirudiela nabarmendu du Iametzak, baina aldarrikatu du administrazio publikoan erabiltzen den adimen artifizialak modu publikoan funtzionatu beharko lukeela: “Herritarrok eskubidea dugu administrazioaren erabakiak zergatik eta nola hartu diren jakiteko”. Nabarmendu du algoritmoek norberaren gustu edo nahiekin bat datozen edukiak eskaintzea dutela helburu, eta horrek gizarteak “geroz eta mundu ikuskera murritzagoa” eta “ez anitzagoa” izatea ekartzen duela.
Las redes son nuestras (Sareak gureak dira) liburuaren egile eta kazetari Marta Guerrero Francok “sare kooperatibo eta demokratikoagoak” bilakatzeko proposamenak egingo ditu Euskarabildua jardunaldian. Kazetariak aldarrikatzen du Internet sorreran “deszentralizatua, anitza eta librea” zela, eta proposamenak egingo ditu “berriro Internet guztiona” bilakatzeko.
Teknologia, garapen ekonomiko eta sozialerako lagungarri izatea
Datuak biltzen dituen “hodeia” konpainia handien kontrolpean dagoela adierazi du Iametzak. Horren aurrean, beharrezkoak ikusten ditu datuen kudeaketa eta zaintza lokalak, “gizakiaren beharretara egokitutako teknologia sortzeko eta lantzeko”, euskarari “balioa emateko”, eta teknologia “gizakiaren mesedera erabiltzeko, eta ez alderantziz”. Teknologiaren jabe bilakatzea beharrezkoa ikusten du, eta garapen ekonomiko eta sozial “jasangarria” sustatzeko bideak proposatu ditu; esaterako, teknologia propioa garatzea eta kontrolatzea, tokiko elkarte eta kooperatibak saretzea, edota jakintza partekatzea: “Azpiegitura teknikoak eta telekomunikazioak kontrolatzen baditugu, komunitateek beren partaideen beharrei egokitutako teknologia sortu, partekatu eta berraprobetxatzeko aukera izango dute. Eta hori soilik software libre eta burujabearen bidez lor dezakegu”.
Aurtengo edizioan Euskal Herriko hainbat proiektu eta egitasmori ikusgarritasuna emango die Iametzak, hala nola zerbitzari lokalak eraikitzen ari diren kolektiboei, edota Common Voice egitasmo komunitarioari– lankidetza irekiko proiektua, ahots-grabazioen datu-base librea sortzeko–. Azken horren bitartez azalduko dute "ahotsaren bitarteko teknologian aurrera nola egin daitekeen".
Hezkuntzan, erraldoi teknologikoen esku-hartzea
Aurtengo udan Nafarroako Gobernuak Microsoften esku utzi du administrazioa digitalizatzea, “enpresa-lehiakortasuna hobetzea, lan-aukerak sortzea eta talentu digitala bultzatzea” ekarriko duela argudiatuta, eta Eusko Jaurlaritzak 2022an lau urterako lankidetza akordioa sinatu zuen Google-ekin, ikastetxe publikoetan multinazionalaren tresnak erabiltzea ahalbidetzen duena. Iametzak adierazi du multinazionalek egindako eskaintzek “tresnak erraztea eta bide erraz bat aukeratzea” ahalbidetzen dutela, oso “baldintza erakargarriekin”, baina Euskarabilduan azpimarratuko dute garrantzitsua dela garrantzitsua dela “burujabetzari heltzea”, nahiz eta batzuetan ez izan biderik errazena. “Beharrezkoa da hezkuntza bezalako esparru publiko eta erabakigarri batean tokiko digitalizazio plan eta estrategiak garatzea, non euskarari eta kalitatezko irizpideei lehentasuna emango zaien. Beharrezkoa da herri batek horretarako gaitasuna garatzea”.
Konpainia handiek euskara ez dutela kontuan izaten nabarmendu du Iametzak, euren interes komertzialei begira jarduten dutelako. Gaineratu dutenez, teknologiaren jabetza eskuratuz gero, adimen artifiziala “aliatu” eta “lagungarri” izan daiteke Euskal Herriko kultura eta errealitatea kanpoan ezagutarazteko.
Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak... Badirudi azken aldian Internetetik toxikotasuna baino ez dugula... [+]
Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]
EducaMadrid software librean oinarritutako hezkuntza plataforma 2002an jarri zen martxan Madrilgo Erkidegoan eta egun milioi bat erabiltzaile inguru ditu. Bertako kide Daniel Estebanek plataformaren aurkezpen praktikoa egingo du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo... [+]
Belén Ivars Softcatalà-ko kideak, katalana Interneten eta teknologia berrietan sustatzeko lanean ari den irabazi asmorik gabe elkartearen jardunaren berri emango du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Maider Likona informatikariak gidatutako solasaldi baten bidez, Alexis Guirlé Izarralde taldeko zuzendariak eta Xabier Garmendia Abaila kooperatibako kideak datu zentro lokalak eskaintzen dituzten euren proiektuei buruz hitz egingo dute. Era berean, datuen kudeaketa... [+]
Marta G. Francok, Las redes son nuestras (Sareak gureak dira) liburuaren egileak, Internet deszentralizatua berreskuratzearen garrantziaz hitz egingo du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Manuela Battaglini datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua Inteneteko gobernantza ereduari buruz ariko da urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]
Euskarabildua jardunaldiak egin dituzte Donostiako San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera eman ditu jardunaldiak. Euskaraz lan egitea... [+]
Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kideak Odoo tresna librea aurkeztuko du Euskarabildua jardunaldietan ostegunean Donostiako San Telmo museoan.
Mailtrain e-posta bidalketak egitea ahalbidetzen duen software librea da. Norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera eman eta datuen pribatutasuna zaintzen du.
Hodei propioa eraikitzea ahalbidetzen duen software librea da Nexcloud, datuen pribatutasuna zaintzen duena. Dokumentuen biltegia eta partekatzeko gunea izateaz gain, bestelako funtzionalitateak ere integratzen ditu: bideo-deiak egiteko Talk sistema; egutegia; posta... [+]
Herritar gehienontzat hiru kontzeptuek esanahi bera izan ohi dute: teknologia burujabetza eta software librea sinonimoak dira, baita librea izatea eta kode askekoa izatea ere. Baina nahiz eta harremana duten kontzeptuak izan, ez dira gauza bera.
Urriaren 26an Donostiako San Telmon egingo den Euskarabildua jardunaldien lehen zatian hezkuntza eta baliabide libreak izango dira hizketagai.