EducaMadrid software librean oinarritutako hezkuntza plataforma 2002an jarri zen martxan Madrilgo Erkidegoan eta egun milioi bat erabiltzaile inguru ditu. Bertako kide Daniel Estebanek plataformaren aurkezpen praktikoa egingo du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
XX. mendearen amaieran, Madrilgo Erkidegoko teknikari eta politikari talde batek hezkuntza-plataforma propio bat sortzeko beharra planteatu zuen, mende berriak planteatzen zituen erronkei erantzuteko. 2002. urtean "Madrilgo Erkidegoko ikastetxeetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Garatzeko Plan Globala" aurkeztu zen, eta horren barruan EducaMadrid izeneko online ikaskuntza-plataforma sortu zen. Bi urte geroago, MAX (MAdrid_linux) sistema eragilea aurkeztu zen, hezkuntza-ekosistema libre, seguru eta iraunkorra osatzeko. Jaio zenetik bi hamarkada baino gehiago igaro direnean, gaur egun milioi bat inguru erabiltzaile ditu. Honela bihurtu da burujabetza teknologikoa hezkuntza sistemaren baitan sustatu nahi duten administrazio publikoen erreferentzia, bai Europan eta baita mundu mailan ere.
Daniel Esteban, EducaMadrid-eko kideetako bat da eta plataformari buruzko xehetasunak erakutsiko ditu Euskarabildua jardunaldian, aurkezpen praktiko baten bidez.
Esteban 15 urtez Los Olivos landa-eremuko ikastetxean irakasle eta zuzendari lanetan aritu zen. Bertan, "Somos teCnoRurAles" proiektua jarri zuen martxan. Proiektuaren hiru zutabeetako bat teknologiaren erabilera arduratsua, kritikoa eta errespetuzkoa zen eta hori lortzeko software librea hezkuntza-prozesuetan integratzen zuten, MAX (MAdrid_linuX) sistema eragilea eta EducaMadrid Madrilgo Erkidegoko plataforma ofizialeko zerbitzuak erabiliz. Gaur egun, irakaskuntzako aholkulari tekniko gisa dihardu Madrilgo Erkidegoko Digitalizazio Kontseilaritzan, MAX banaketaren garapena koordinatu eta EducaMadrid plataforman lan funtzionalak eta sustapenekoak egiten ditu.
Zer da Euskarabildua?
Euskara eta teknologia elkartzea helburua duen jardunaldi dibulgatzailea da, gizartean eragin nahi duen ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera ematen duena.
Iametzak, Argiak eta Ametzagaiñak elkarlanean antolatzen dituzte 2012az geroztik jardunaldiok. Aurten urriaren 17an egingo da San Telmo museoan goizeko 09:00etatik hasita.
Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak... Badirudi azken aldian Internetetik toxikotasuna baino ez dugula... [+]
Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]
Belén Ivars Softcatalà-ko kideak, katalana Interneten eta teknologia berrietan sustatzeko lanean ari den irabazi asmorik gabe elkartearen jardunaren berri emango du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Maider Likona informatikariak gidatutako solasaldi baten bidez, Alexis Guirlé Izarralde taldeko zuzendariak eta Xabier Garmendia Abaila kooperatibako kideak datu zentro lokalak eskaintzen dituzten euren proiektuei buruz hitz egingo dute. Era berean, datuen kudeaketa... [+]
Marta G. Francok, Las redes son nuestras (Sareak gureak dira) liburuaren egileak, Internet deszentralizatua berreskuratzearen garrantziaz hitz egingo du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Manuela Battaglini datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua Inteneteko gobernantza ereduari buruz ariko da urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.
Artifiziala ez den teknologia izango du goiburutzat Iametza komunikazio enpresak, ARGIA eta Ametzagainarekin elkarlanean, antolatu duen Euskarabildua jardunaldiaren 13. edizioa. Teknologiaren erabilera "etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa" aldarrikatuko dute,... [+]
Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]
Euskarabildua jardunaldiak egin dituzte Donostiako San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera eman ditu jardunaldiak. Euskaraz lan egitea... [+]
Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kideak Odoo tresna librea aurkeztuko du Euskarabildua jardunaldietan ostegunean Donostiako San Telmo museoan.
Mailtrain e-posta bidalketak egitea ahalbidetzen duen software librea da. Norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera eman eta datuen pribatutasuna zaintzen du.
Hodei propioa eraikitzea ahalbidetzen duen software librea da Nexcloud, datuen pribatutasuna zaintzen duena. Dokumentuen biltegia eta partekatzeko gunea izateaz gain, bestelako funtzionalitateak ere integratzen ditu: bideo-deiak egiteko Talk sistema; egutegia; posta... [+]
Herritar gehienontzat hiru kontzeptuek esanahi bera izan ohi dute: teknologia burujabetza eta software librea sinonimoak dira, baita librea izatea eta kode askekoa izatea ere. Baina nahiz eta harremana duten kontzeptuak izan, ez dira gauza bera.
Urriaren 26an Donostiako San Telmon egingo den Euskarabildua jardunaldien lehen zatian hezkuntza eta baliabide libreak izango dira hizketagai.
Hala jarri diote izena aurtengo Euskarabildua jardunaldiei, mintzatzeko Google-tik harago dagoen mundu burujabeaz. Baina izan zitekeen 2012an Iametzak eta Ametzagaña taldeak antolatu zuten estreinako edizio haren izena ere. Hamabi edizio iragan dira ordutik. Hizlariak,... [+]