Marmotaren eguna

Badirudi adimen artifiziala erabiltzea beharrezko ongarria bilakatzen ari dela erakundeen lehiakortasunerako. Badirudi, ikertzen, alderatzen, sortzen denbora erabiltzeak, eta horrekin ezagutza esperientziaren prozesuaren bitartez geureganatzeak (gizakion ekonomietan lehengai nagusia dena) lanordutan ekartzen duen kostua oso handia dela eta berrikusi behar dela. Zertarako eman orduak proiektu baterako kalkulu-orria diseinatzen, adimen artifizial generatibo batek segundotan eman badiezazuke erantzuna? Zertarako egin argazki bat artikulu baterako? Zertarako galdu denbora proiektu baten lanketan dirulaguntza bat lortzeko?... Ez ote da nahikoa ideia izatea? Zelan kendu erditik ikerketa eta garapena?

Bai nire inguruan, bai sektore ezberdinetan badaude erakunde ugari teknologia hauek berenganatzen, emaitza azkarrak eta kostuen murrizketarako aukerak ekarriko dizkietelakoan.

Sistema horren baitan denok harrapatuta geratzen bagara, denok arazo berak konpontzeko galdera berak egiten baditugu, errealitateko esperientziatik ikasi ordez adimen artifizialari galdetu beste egiteko modurik praktikatzen ez badugu, ez al dira adimen artifizial horiek gero eta gauza berri gutxiago sortzeko gai izango? Ez al gara bukle bat sortzen ariko? Ez al dugu gure gizartea lautuko? Txirotuko? Marmotaren eguna bezala errepikatzen diren proiektuak sortuko ote ditugu?

Baina, beharbada, gutxiesten nabil teknologia hau, beharbada galdera onak izan daitezke adimen artifizialetan ideia berriak sartzeko modua, beharbada datu-baseen parte bilakatuko dira noizbait galderak, eta horrekin aniztasun eta konplexutasun handiagoko adimenak bilakatuko dira. Beste gauza bat izango da, horrelako sistemen baitan lan egiteak gure izateari zentzu handiagoa ekarriko ote dion.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2024ko urtarrilaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude