Esan gabekoak, gaizki esanak, berba gehiegikeriak


2023ko abenduaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu
Susa, 2023

---------------------------------------------------

Lausoa du azala Iñaki Irazuren (Asteasu, 1954) azken argitalpenak, zuri-beltza. Halere, lurrean ikusgarri da bide baten arrastoa: noranzko markarik ezean ezin jakin geu izan garen honaino heldu eta atzera begira gaudenak edota, hari segika, norabait heltzeko seinale den aierua. Asteasuarraren ibilbideko bigarrena den poema-liburu hau, lehena bezala, oroimenaren joan-etorrirako gonbita da: hegei poemak osatzen dute Zakur zaunkak (Susa, 2023) izendaturikoa, memorian gordeak izateko aterpe galdegiten dutenentzat hogei gotorlekuk.

Gerra Zibila eta gerraostea dira bildumaren ardatzak: Martuteneko kartzela, ukuiluak, Donostiako Gobernu Zibila, Neguriko jauregiak, Salburua landa, hilerrietako lur saindu eta sastraka arteko bazterrak zein bestetzuk topa genitzake bertan proposatzen den ibilbidean. Oraina iraganarekin lotzen den lekuotan irudi indartsuak mamitzen ditu poetak: sardez zulatutako belar piloak, irentsitako pegatinak, atzapar bat lepoan pausatuta... Gorriaren beroa darie batzuei, metalaren hotza bestetzuei. Norberak bizi gabekoaren memoria sentsoriala pizteraino hel daitezken horiez gain, interesgarria da poetak hitzari aitortzen dion garrantzia ere: Afarian ginela poema dugu horren adierazle argi.

Azken horrek eragin zuzena du bildumaren osaera formalean. Izan ere, Irazu han-hemenkako istorioen bildumagile lanetan aritu dela esan genezake: bestetzuen esanak eta, are, bestetzuen esaerak ere islatu baititu liburuan; baita irakurleari ezagun izango zaizkionak ere, modu nabarmenean, Giltza gorri bat olerkian. Honekin, bada, ni poetikoaren aldean beste pertsona markak gailentzen dira poemotan, kutsu narratibodun nolabaiteko testigantzak jasotzen baitira orriotan. Oro har, bizitakoaren laztasunari, jasandako errepresioari eta sentitutako minari lotutako isiltasuna arrakalatzen dute bertako boz eta oihartzunek.

Joan-etorriko bidearen antza izateaz gain oroimenak soinuaren islapenaren antza ere badu eta akaso. Antza, behar besteko tartea ezinbesteko da oihartzuna sortu eta lehen noizbait izandako soinuak berriro guretzat entzungarri izan daitezen: “mendian barrena / bidez gabiltzala, / guri heltzeko / ahalik gabe / aditzen dugun / zakur zaharraren / zaunka urruna”. Hitzok balio dute tarte hori handitu ahala apurka-apurka iraganera gerturatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Gorputzak dio

Kontra

Ane Zubeldia Mangriñá

Susa, 2025

----------------------------------------------------------------------------------

Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]


Kaixo berriro, karis

Beste zerbait

Danele Sarriugarte

Consonni, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------

Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]


Aberria eta hil

Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025

------------------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]


Liburu ktitikak
Bizitzaz eta beste

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025

------------------------------------------------------------------

Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Eguneraketa berriak daude