Madrildik dator notizia

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oso gutxi ikusten zen jada “Antifaxista”, horrela, zuzenean, “Antifascista”, Madrilen, biseretan, kamisetetan. Eta begiratzen zitzaien antifaxismoa nostalgia moduko bat balitz bezala (bisera bat, kamiseta bat), izan ahal balitz bezala. Eta orain loratu dira Madrilgo zentroan eta, beraz, eta, azkenean, eta, batez ere, komunikabideen zentrora, ez mamuak ikusten zituzten antifaxistak, mamuak berak baizik, mota guztietako faxistak. Nondik atera dira?

Ferrazen, PSOEren egoitzaren aurrean putomaricónek eta veteatupaísek ikuskizun pornografiko hori antzezten duten bitartean, Madrilen bertan, urteurren bat bete da isilago. Carlos Palominoren hilketarena. Metroan hil zuen faxista batek elkarretaratze arrazista bati aurre egitera zioala. Izan ere, auzoetan, norbait ari zen hain demode zegoen faxismoari aurre egiten, eta hargatik isilean ordaintzen (ikusi Alfon-en kasua ere, bestela). Arazoak auzoetako migranteentzat zirenean, inor ez zen tertulietan asaldatzen. Madrilgo erdigunera joan behar izan dute, eta gorbatadunen bat izutu, batzuk “hori faxismoa da”, ohartzeko. “Hau eskandalua, hemen jokatu egiten da!”.

Irene Zugastik artikulu bat idatzi du El Salto hedabidean: “Lo de Carlos”. Eta, orain, faxistak denon bistara atera direnean, 2007an metroan hil zuten belaunaldi hura aldarrikatzen du. Orain ere, 2023an, badago bazterrean borrokatzen den Madril bat, auzoetan, argindarrik gabe batzuetan (Cañada Real). Mamuen kontra. Gorbatadunen bat izutu arte, ez ditugu ikusiko komunikabideetan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude