Atsekabez ikusi dut Palestinarekiko euskal elkartasuna bitan zatituta –eta ez dut sartu nahi izan Twitter sarean ere, nire tripen hobe beharrez, birtxioren bat, kitto–. Uste dut Palestinarekiko arduraz jokatzea dela zatiketa hori ez areagotzea.
Batzuk Donostian zein Bilbon egongo ziren, eta gehienak, nik uste, batean ala bestean, baina bietara joateko moduan. Nago manifestarien artean sentimendu orokor nagusi bat zegoela bi deialdietan ere: Palestina babestu nahiko genuke, ez gara ekidistanteak, ez ditugu ikusten "bi alde gerran".
Izan ere, Israelgo Estatua Palestinaren desagertzean oinarritzen da, sionismoaren teoriatik bertatik –"jenderik gabeko lur bat, lurrik gabeko jendearentzat"–. Estatu genozida da, hamarkadaz hamarkadako Palestinako mapa ikusi edo hildako eta errefuxiatuen datuei erreparatzea nahikoa da, jakin nahi duenak jakin dezan. Palestinarrek bere desagertzearen kontrako erresistentzia egiten dute, eta noizean behin, Gazan, Zisjordanian, 1948ko lurraldeetan, errefuxiatu kanpalekuetan eta munduko edozein bazterretan oihu egiten dute edo odolusten dira, desagertze hori entzun dezagun.
Ezin gara ekidistanteak izan, gainera, Israelek genozidio hori ipar-mendebaldeko estatuen laguntzaz egiten duelako: “gure” estatuak eurak ere ez dira ekidistanteak.
Palestinar bandera atera, sare sozialetako profilean keinu bat, manifa batera joan, informatu, sentsibilizatu... Ematen du ezer ez dela nahikoa. Etsigarria ere bada
Bitartean, irudiak ikusten ditugu hedabideetan, eta kalera ateratzen gara. Zaila egiten zaigu herrien arteko elkartasuna hezurmamitzea: palestinar bandera atera, sare sozialetako profilean keinu bat, manifa batera joan, informatu, sentsibilizatu... Ematen du ezer ez dela nahikoa. Etsigarria ere bada.
Alabaina, 2005ean, Palestinako 170 elkartek, errefuxiatu sarek, emakume erakundek eta sindikatuk Israelen kontrako Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpaina (BDZ/BDS) abiarazi zuten, arlo politiko, ekonomiko, kultural eta akademikoan Israel modu erreal batean presionatu dezagun oinarrizko hiru eskubideren izenean: errefuxiatuen etxera itzultzeko eskubidea, 1948ko lurraldetako palestinarren apartheida eta palestinar lurren okupazioa amaitzea.
Munduan kanpaina horrek bide oparoa egin du unibertsitate, musika zein kirol mundu, udalerri, sindikatu eta abarren aldetik, eta Euskal Herrian ere emaitza onak eta adostasun handiak lortu ditu. Palestinako gizarte zibilak deitu zuen eta tresna eraginkorra eman ziguten egunerokotasunean palestinar herriarekiko elkartasuna elkarrekin jorratu dezagun.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Denok genekien gezurra zela. Ukrainari emandako babesaren atzean ez zegoen arrazoi moralik, ez zegoen giza eskubiderik, nazioarteko legedia edo demokrazia defendatzeko asmorik. Urteetan Mendebaldeak beste alde batera begiratu zuen Kievek Donbasseko biztanleria bonbardatzen... [+]
Paleolitotik ez da aldatu gure harridura heriotzaren aurrean. Hileta-erritu bat irudikatzean, beti sartzen dira koadroan tristura eta larritasuna halabeharraren aurrean; pintzelkada leunetan edo dosi handietan, kultura horren emozioen tratamenduaren arabera, adierazkor edo... [+]
Artikulu hau katalanek lortutako amnistiari buruz idaztea nuen buruan, lorpen horrek gauza bi utzi dituelako agerian: dena negoziatzen ahal dela eta, batez ere, amnistiatik beherako edozer gauza lortzeko une historikoa alferrik pasatzen utzi dutela abertzaleek. Batzuek, betikoa... [+]