Nabarraldek argitaratu berria du Iñaki Aginaga. El hombre que pensó la nación (vasca), Luis Mz. Garatek idatzia. Urte batzuk bete ditugunok pozik eskuratu ditugu misterioz beteta gizon horrek ezkutuan gordetako pentsamenduaren izkribuak. Izan ere, beste ideien artean, Francoren azken urteetako euskal nazioari buruzko pentsamendua ere jasotzen du liburuak, hirurogeiko hamarkadatik delako trantsiziora arteko Aginagaren ideiak, El Bonzo bezala ezaguna eta ELAren eszisio batetik sortutako eladioen buruzagietako bat zenarenak.
Garai hartan, abertzale ezkertiarrok, marxista ikuspuntutik, Euskal Herria independente izateko eskubidea aurkitu behar genuen eta Leninen izkribuak ezinbestekoak genituen euskal nazioaren askapenerako estrategia diseinatze aldera. Eginkizun horretan, Krutwigen La cuestión vasca, besteak beste, oso egokia izan zitzaigun, baina jakin dugu Aginagak ere gai hori landu zuela.
Aginagaren arabera, Euskal Herria espainiar eta frantziarren inperialismoak preso dauka eta hortik askatzeko euskal estrategia eratu beharra dago, inola ere ez estatukoa, alderdi marxista espainiarrek gura zuten bezala. Bestalde, askapenerako zuzendaritza bakarra izan behar du, non burgesia nazionala, euskal langileria eta beste hainbat herri klase integratuko diren zuzendaritza horretan. Azken finean, Maoren Fronte Nazionala proposatzen zuen Aginagak, garai hartako hainbat abertzale ezkertiarrok defenda genezakeen bezala, baina betiere zalantzekin, ikusirik EAJren praktika.
Alderdi estatalek iraultza soziala lehenesten zuten eta abertzaleok askatasun nazionala eta soziala atxikita doazela defendatzen genuen
Bestalde, garai hartako abertzaleontzat internazionalismoari egin geniezaiokeen ekarpenik handiena zatekeen geure nazioaren askapen nazionala eta soziala burutzea, ez estatuko alderdi marxistek proposatu eta defendatzen zutena. Alderdi estatalek iraultza soziala lehenesten zuten eta abertzaleok askatasun nazionala eta soziala atxikita doazela defendatzen genuen. Gai honetan ere, Aginagak eta abertzale ezkertiarrok, dirudienez, ez genituen diferentzia nabarmenak, nahiz hark gu mespretxuz kritikatu.
Politika inperialistak ez ditu esplotatzen Mendebaldetik at dauden herrialdeak bakarrik, Aginagaren aburuz. Izan ere, inperialismoak mozkin ekonomikoak erdiesten ditu lehengaiak erauzita, eta metropolia profitatzen da, batik bat herrialdeko oligarkia, baina kolonizazioa kulturan eta hizkuntzan ere gauzatzen da. Euskal Herriaren kasuan, espainiar inperialismoak ez ditu hemendik lehengaiak aterako, bai ordea zergak, eta, bistakoa denez, hizkuntza eta kultura ere inposatuko dizkigu metropoliak.
Euskal ekonomian espainiar inperialismoak duen eraginaz mintzo zaigu Aginaga. Garai hartan euskal ekonomian ematen ari zen deskapitalizazioaz idatziak egon, bazeuden, baina Aginagarenak ez ziren ezagunak. Adibidez, gai horiek Gurutz Antsolak edo nik neuk landu genituen, bai alde teorikoa, baita enpirikoa ere; argitalpenez aparte, gehienbat euskaraz, hainbat hitzaldi eta mintegi egin genituen unibertsitatean eta kultur ekitaldietan. Alta, Aginagak erabili zuen bibliografia ikusita, ez dirudi ezagutzen zituenik lan horiek. Haatik, elkarren berri zuzena ez genuen izan eta ondorioz, ezta gure arteko sinergiarik ere.
Aginagak hauteskundeetan zer egin planteatzen digu. Bere ustetan, espainiar inperialismoaren erakundeak legitimatzen dira parte hartzen bada, baina hauteskunde sindikaletan, euskal langileria defendatzeko, bidezkoa da parte hartzea. Gai horretan ez dut uste oso urrun geundenik.
Halere, El Bonzoren inguruan sortu zen misterioa argitze aldera, komenigarri zaigu aipatu liburua irakurtzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]