Errezitaldi lirikoa
Antolatzailea: Columbus Fundazioa.
Interpreteak: María José Montiel (mezzoa), Vasko Vassilev (biolina), Miquel Estelrich (pianoa).
Egitaraua: Khan, Bizet, Massenet, Sain Saëns, Falla, Granados, Halffter, Montsalvatge, Sarasate eta Guridiren obrak.
Lekua: Bilboko Elkarte Filarmonikoa.
Data: Irailaren 15a.
----------------------------------------------------------
Haurren minbiziari eta gaixotasun arraroei buruz ikertzeko egiten eta eskaintzen den guztia gutxi da. Garrantzitsua da guztiok, ahal dugun neurrian, helburu horretan laguntzea.
Elkarte asko, irabazi asmorik gabe, horrelako gaixotasunak dituzten haurren bizitza hobetzen saiatzen dira. Besteak beste, Columbus Fundazioa sortu zen 2017an, minbizia edo gaixotasun arraroak dituzten haurrei terapiarik aurreratuenak eta eraginkorrenak eskuratzen laguntzeko, haien bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea hobetzeko. Era berean, kultura eta zientzia sustatzen eta zabaltzen lan egiten du fundazio horrek, gizartera hurbiltzea ahalbidetzen duten jarduerak bultzatuta.
Ildo horretan, Columbus Fundazioak RenHacer 2023 jaialdia antolatu du, behar duten haurrei laguntza emateko, ikerketa sustatzeko eta kultura zabaltzeko. Jaialdi horrek, egun batzuetan zehar, ongintzazko kontzertu batzuk eskaini ditu, beren jarduerak egiteko aukera emango dieten funtsak lortzeko.
Kontzertu horietako bat Bilboko Elkarte Filarmonikoan egin zen, bertako kontzertu-areto nagusian. Areto hori Fidel Iturria arkitektoak eraiki zuen 1904an. Europako ganbera-areto zaharrenetakoa da, eta akustika onena duena. Grabazio garrantzitsuak egin dira bertan, hala nola Alicia de Larrochak Suite Iberia-ren egin zuen lehen bertsioa (bide batez, aurten, pianista handi horren jaiotzaren mendeurrena betetzen da).
Errezitaldia eman zuten Vasko Vassilev biolinistak eta María José Montiel mezzo bikainak, bigarrenak Miquel Estelrich pianistarekin batera (artxiboko argazkian ageri dira biak). Horrelako kontzertuetan espero zitekeen bezala, interpretatu zuten errepertorioa polita izan zen, publikoarentzat oso atsegina eta askotarikoa.
Kontzertuaren lehen zatia konpositore frantziarren obrek osatu zuten. Bizet, Massenet eta Saint-Saënsen piezak gustuz eta kariño nabarmenez interpretatu zituzten mezzoak eta biolinista bulgariarrak.
Bigarren zatian, bi bakarlariak oso gustura sumatu genituen interpretatu zituzten piezekin. Montielek abestu zituen Fallaren 7 kantu espainiar herrikoien hiru piezak ezin hobeto egokitzen dira bere ahots ilun eta adierazkorrera.
Vassilevek, bere aldetik, Sarasateren Aires gitanos lanean bere teknika eta musikaltasun handia erakutsi zituen.
Saioa bi bisekin amaitu zen: Guridiren Hamar euskal melodiak obratik Ala baita izenekoa, Montielek euskaraz bikain abestua, eta El día que me quieras tangoa. Publikoa, tamalez oso gutxi zena, poz-pozik atera zen.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]