Gogoratzen dut nire bizitza Internet aurretik. Gaur egun ez nuke jakingo zelan itzuli horra. Ez nuke nahi. Gogoratzen ditut ikusten genizkion demokratizaziorako aukerak. Kultura pop-ularra ere cyberpunk mintzo zitzaigun. Sareen sarea gure ortzi-muga zabaltzeko eta munduaren askapenerako tresna izan zitekeen edo, behintzat, hala zioen Hacker Manifestuak.
Informatika eta teknologia ez dira honezkero txip eta ordenagailu kontua, gure bizimoduen errotiko eraldaketa baino.
Atomizazio sozialeranzko joera lehenagotik ere badator, baina “connecting people” zioen iragarkitik hona gero eta deskonektatuago gaude. Gero eta jende gehiagori beldur edo lotsa ematen dio beste pertsona batekin aurrez aurre hitz egiteak edo, besterik gabe, telefono deiak egiteak. Adinkeriaz akusatu ninduen batek, horretaz hausnartu beharko genukeela esandakoan. Enpin!
Pantailek ezin dute ordezkatu aurrez aurreko harremana. Enpatia pizten duten ispilu-neuronen lana eten eta oztopatzen dute. Ingurua bera disruptiboa ei da. Animaliak, antza, bata bestearen aurrean egon behar gara enpatia lantzeko.
Enpresa teknologiko handiak jaun eta jabe dira. Mundu mailako enpresarik baliotsuenak GAFAM akronimopean daude. Google, Amazon, Facebook, Apple eta Microsoft dira, besteak beste. Ez begiratu hauteskunde emaitzetara; munduan nork agintzen duen jakiteko, burtsetara egin behar da so.
Ez dago digitalizazio berba aipatu ez duen politikaririk, zertaz ari diren ondo jakin barik. Bien bitartean, administrazioetako webguneak informazio zaharkituz usteltzen dira. Ez da hori digitalizazioaren helburua, ez da informazioa helaraztea edo herritarrei bizitza erraztea, kontrakoa baino. Administrazioak gero eta herritar gehiago aparte uzten dituen burokrazia modu berria topatu du bertan.
Administrazioak gero eta herritar gehiago aparte uzten dituen burokrazia modu berria topatu du digitalizazioan
Baina hortik harago, digitalizazioa gainbehera atzeratu nahi duen kapitalismoaren azken txanpa da.
Promesa handia da, kostuak merketzen (lanpostuak suntsitzen) jarraitzeko: errobotizazioa, lan harremanak deuseztatzen dituzten aplikazio eta plataformak, algoritmoek zuzendutako erantzun automatizatuak…
Negozio habi berria ere bada, meatzaritza, industria, komertzioa, garraioa eta zaborren negozioak elikatzen ditu eta. Kontsumismo, esplotazio eta estraktibismoa berdez margoturik.
Baina digitalizazioa edozein koloretakoa izan liteke, berdea izan ezik: mineralen sukarra, lurraldeen deuseztapena, birziklatu ezin diren zabor metak... eta energia gastua. Bai, hodeia ez da zerbait immateriala, elkarri konektatutako zerbitzariak baizik. Interneteko trafikoak sorrarazten dituen negutegi efektodun gasak hegalaldi zibil guztien bestekoak dira; AEBetako datu-zentroen hozte sistemek egunean 1.700 milioi litro ur gastatzen dituzte.
Azkenik, herritarren kontrolerako tresna ezin hobeagoak dira. Baina, adi, kontrol zuzenaz lor daitekeenaz gain, etengabean zelataturik gaudela jakite hutsak jendarte osoa konformismora eta sumisiora darama.
Hau ez da XXI. mendeko ludita bihurtzera deia, pantailen atzean jokatzen den guztiaz hausnartzera eta pentsamendu kritikoa lantzera baino.
Erresilientzia –modako beste berba bat– harreman, laguntza eta elkarlan humanoan dago, ez smartphone batean. Horixe da ehundu beharreko sare soziala. Besteak egoa elikatzeko tresnak baino ez dira, ego hori puzten duten like eta hate-en dopamina txuteetara ahalik eta denbora gehien engantxaturik egon gaitezen. Ni-a baino ez da existitzen bertan, ni-a eta Platonen kobazuloko itzalak pantailan proiektaturik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]