Gaurkoan Emilienne Malfatto kazetari frantziarrak idatzitako liburua ekarri dut. Irakeko landa eremuan ezkontzatik kanpoko harreman bat izan duen neska baten istorio tragikoa da. Maitaleak gerrara joan eta bertan hil aurretik neska haurdun utzi du eta ekintza horrek neskarengan izango duen ondorio "ezinbestekoa" da heriotza: "Ohorea inportanteagoa da bizitza baino". Gurean, hobe da neska hila ama ezkongabea baino. Heriotzaz blaituta dagoen liburua da.
Kapitulu motzez osatuta dago. Atal gehienetan hil egingo duten neskaren ahotsa edo Tigris ibaiarena irakurriko badugu ere, protagonistaren ahizpa-nebek, amak eta koinatak ere hartuko dute ahotsa. Lehenengo pertsonan daude idatziak, testigantzen antza-edo dutenak. Kapitulu motzak dira eta pertsonaiak perfilatzeko espazio gutxi dago. Nebak protagonista ohorezko kontu batengatik hil beharrak bakoitzari sortzen dion pentsamendu eta sentimenduaren arabera suma dezakegu zerbait. Baina egoerak sor lezakeen mina, amorrua, tristura, kontraesana, zalantza, kuestionamendua ez ditut jaso. Ahotsek hotz eta distante hitz egiten dute. Gehienek erakusten dute modu sotilean desadostasuna, zalantza, tristura edo haserrea; hala ere, ez protagonistak ez beste inork ez du kontra egingo, ez du irtenbiderik bilatuko, ez da matxinatuko.
Tigris ibaiak ahotsa izatea estrategia aproposa iruditu zait. Milaka urtetan bertan egon den eta gizakiek konta dezaketena baino gehiago konta dezakeenari ahotsa ematea da. Denborak eta gerrak aldatu egin du, leku konkretu batzuetako zikinkeria ikusten du, pertsonaia antzinakoen ezagutza du eta gizakiaren “erokeriaren” testigu da aldi berean.
Erraz irakurtzen den liburua da, intriga puntu batekin ere irakur daitekeena, "baina, azkenean hil egingo ote du?" galdetuz bezala zure buruari. Irakurri ahala sakontasuna falta zaiolako sentsazioa izan dut. Baina gero pentsatu dut bere laburrean eta bere gordintasunean pertsonaien inmobilismoak sortzen duen amorrua oso ondo trasmititu duela autoreak. Eta patriarkatua bere gaixotasunean noraino irits daitekeen primeran erakusten du, zuzenean salatuta. Gainera, errealitate desberdinak ekartzea beti da aberatsa eta garrantzitsua.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]