Ia bi urtez luzatu zait Bermeoko plazan idazten hasi nintzen kronika. 2021eko abuztuan nuen lehen aldia Tatxerseko lagunak oholtzan ikusten, eta gogoan dut etxean hartu gintuen Xabik nire oharrak hartzeko koadernotxoan zirriborratu zidala “ez da gauza serioetarako momentua”-ren antzeko esaldiren bat. Saiatu izan naiz beste batzuetan, baina beti irentsi izan nau kontzertuak eta orain arte ez dut kanpotik bizi eta apunte batzuk hartzea lortu.
Bilbon sei urte bizitzen eman behar izan ditu taldeko baxu jotzaile eta abeslari den Jon Salinasek hiriko oholtza bat lehen aldiz zapaltzeko. Sei urte zain, baina ez edozeinekin eta edozein oholtzatara igotzeko. TOCeko lagun mungiarrek bero utzi diete Kafe Antzokiko eszenatokia eta pozik eta ilusioz beteta daude iruindarrak lepo dagoen aretoari kantatzeko. Hala aipatu digute oholtzara igo aurretik Jon eta Martinek eta segituan antzeman zaie emozioa lekukoa bizkaitarrei hartu berritan. “Mugitzen den inor ez da nostalgikoa” idatzi du Xalba Ramirezek diskoaren bueltan egin dien kritikan, hori egotzi baitzaie hiru gazteei egiten duten musika estiloagatik-edo. Ba Antzokitik urrun geratu da nostalgia gaurkoan.
Arreta erakarri du Tatxersek azken urte eta hilabeteotan, baina iruditzen zait ez zaiela behar bezainbeste erreparatu hitzetan dakartzaten mezu batzuen indarrari. “Mina nola banatu”; “dena aldatzen bada, nola ez ni”; “nire lagunak beti doaz joan nahi ez dudan lekuetara”; “ekoizten duguna baino gehio gara”; “zenbat bizi ez bizitzeko, baizik eta erakusteko”; “ez da amore ematea, atsedena baizik”. Horiek nik poltsikoan gordetakoak. Ez dakit asko flipatzea den, baina ausartuko naiz esatera nabari dela (onerako) arte ederretako ikasle bat dagoela hitz hauetako batzuen atzean.
Eraikitzen dituzten melodien bitartez tristezia politak pintatzeko gaitasuna du hirukoteak, Iruñea, Goizean Oskorri edota Paperezko Tigrea kantuetan modu nabarmenenean. Aitortu behar dut azken honen bukaera instrumentalean ezin dudala Coldplay-en Viva la vida tarareatzea ekidin.
Norberak bere garaiaren argia baino, itzala izan behar duela esan zuen aurrekoan Uxue Reyk Berrian eginiko elkarrizketan. Eta zein polita ostegun iluntzez, Kafe Antzokia itzaletan dela, publikotik norbaitek besoa luzatu eta oholtzara lore sorta bat jaurtitzen duela ikustea. Poz usaina dario giroari. Musika talde bat egiten duen musikatik askoz haratago doan beste dena ere bada, ”ekoizten duguna baino gehiago gara”. Agian hori batez ere?
Musikagatik ere bai, baina haratago doan beste horrengatik denagatik dira onenak (eta Euskalerria Irratian astelehen goizez musika jartzen egon eta kantu eder batzuk ezagutarazteagatik). Bide luzea du aurretik aldaketaren beldur ez denak.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.