Udaletxera jo genuen aurrekoan. Zenbait lagun kezkaturik gaude gure herri euskaldun honetan erdara paisaia linguistikoa, besteak beste, apurka bereganatzen ari dela ikusita. Geure artean komentatzeaz kantsaturik, ardura daukan administrazioari helarazi genion egonezina. Eurak ere jakitun dira, noski, baina ostalaritza, merkataritza eta abarrei gonbidapenak egitetik harago, gauza gutxi ahal dela. Kontuz ibili behar dela ordenantzetan jartzen denarekin, helegiteak etor daitezkeelako.
Eta hala da. Auzitegiak hizkuntza politika egiten ari dira, gobernu eta administrazio organoen funtzioak lapurturik.
Ez naiz inozoa, ezer ez egiteko aitzakia perfektua ere izan liteke, baina izan dezagun gutxieneko konfiantza.
Edozelan, auzitegien jarduera ezin da isolatuki aztertu. Oldarraldi oso bat pairatzen ari gara euskararen kontra, berriz ere eta inoiz eten bada. Hasteko, auzitegiek ez lukete sententziarik emango, errekurtsoak sistematikoki jartzea norbaiten estrategiaren partea ez balitz.
Ideologikoki ere garatzen ari den estrategia honek, hizkuntza eskubideak ez ezik, beste eskubide batzuk kolpatzen dituzten estrategiekin puntuak partekatzen ditu. Aurrerapausoen aurreko backlash edo erreakzioa da. Eskubideak aldarrikatzetik, jendartean bizitzea askotariko zapalketa sistema konplexuetan bizitzea dela barneratzera egin genuen. Horretan gabiltza eta funtsa horixe bera da kolpatzen ari direna.
Bionomioko elementu biak parekatzea, botere harremanak kontuan hartu barik, zapaldua eta zapaltzailea lekuz trukatzea dauka helburu. Azken sasoiko falazia handienetako bat da. Arrazoinamendu okerra izan arren, arrazoiketa logikoaren itxura izan dezake. Terminoek ondo jo dezakete belarrira, baina faltsukeriazko proposizioak dira.
Ni elebiduna izan arren, zu elebakarra bazara, zure hizkuntzara behartu egiten nauzu. Hori ez da elkarbizitza. Hori zapalketa linguistikoa da.
Elebitasunaren elkarbizitza. Ni elebiduna izan arren, zu elebakarra bazara, nire hizkuntza ezagutzen ez duzun heinean, zure hizkuntzara behartu egiten nauzu. Hori ez da elkarbizitza. Hori zapalketa linguistikoa da.
Aukera askea. Ildo beretik, nik ezin dut aske aukeratu, nire hizkuntzaz aritzea galarazten badidazu.
Erdaldunen hizkuntza eskubideak. Gaztelera desagertzeko arriskuan dagoela eta Iturgaitz modukoen halako boutadeak albo batera utzita, zapalketa historikoa zelan edo halan zuzentzeko neurriak pribilegioekin nahasten dira nahita.
Kexu dira AEBetako WASP-ak, enpresek arrazializatutako jendea errazago kontratazen omen dutelako. Kexu da 4.0 matxismoa, emakumeok omen dauzkagun “pribilegio” legal eta administratiboengatik.
Erreakzioa momentu aproposaren zain egoten da. Duela hogei urte inguru Bertendonako martirien saiakera, esaterako, horrexetan geratu zen, CCOOen saiakera hutsean. Zer aldatu da, ba, azken urteotan? Tentsionamendua galdu dela esan ohi dugu. Hala botatzen dugu baieztapena, aseptiko, neutro. Gatazka linguistikoa gatazka politikoa da. Aztertu beharko genuke, autokritikaz, tentsionamendu politikoak nondik egin digun ihes. Borroka ideologikoa egiteari muzin egin diogun martxa berean beste batzuek “gerra kultural” delakoari ekin diote gogoz.
Zenbaitek “euskara denontzat” nahi dutela esan arren eta beste batzuek -edo bertsuek- “herrialde eleaniztuna helburu” dutela saldurik ere, blue lives matter dioen polizia bezalakoak dira, arma eskuan, 16 urteko gazte beltza errepidean odolusten den bitartean. Feminazi deitzen digun gizona dira, euren gainetik jarri eta munduan agindu nahi dugula pontifikatzen duena.
Eta euskaraldia, korrika eta abar guztiekin bat egin nahi izango dute, euskaltzale etiketapean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]