Kolektiboa

Autobusean, denak andrak, nirekin batera etorri diren guztiak, andrak eta etorkinak”. Ondo daki nire lagunak, nik bezala, halaxe mugitzen garelako, emakumeok, migranteek eta jende nagusiak erabiltzen dugula, nagusiki, garraio kolektiboa. Orain arte, behintzat.

Kolektibo. Gero eta gutxiago erabiltzen den terminoa. Ez dut “publiko” esan, azken batez, publiko-pribatu asmakizun ustiatzailearen menpekoa delako garraioa. Ondo dakite zein den desberdintasuna greban dabiltzan Bizkaibuseko langileek.

Ukrainagatik dela diote, horretaz ere luze egin genezake berba, baina kontua da garraioaren prezioa merketu dela azken sasoian. Fenomeno berri bat ekarri du horrek: erabiltzen ez zuten hainbatek ezagutu dute zer den beste batzuekin batera bidaiatzea. Eta, horra hor sorpresa, norbera moldatu beharra.

Ospitalera bidaiak luzeak dira, bai. Oso. Kotxez ordu erdiz egiten den bidaiarako, autobusez ia ordubete behar. Zerbitzua hobetu behar dela? Zalantzarik ez. Hainbat bide daude horretarako. Baina ez da ganorazkoa norberarentzako bidaia zuzenak eskatzea, beste herri batzuetako jendeaz arduratu gabe. Min eman zidan, benetan, autobusak Lekeitiotik ospitaletara egiten duen ibilbideari “ibilbide turistiko” deitzen zitzaiola irakurtzeak. Nork eta herri turistiko bateko biztanle batek idatzita. Ea, Ispaster, Elantxobe eta hainbat herri eta auzotako jendea postal batean bizi eta gaixotuko ez balitz bezala.

Bien bitartean, Ondarroako batzuek nahi dute Markinakoek errepide orokorrean itxarotea, trafiko eta euri artean, bost-hamar minutu ez “galtzeko” herri barrura sartzen. Mundial egon zen egunkarian ironikoki erantzun zion andrea, hamar minutu aurreratzeko, hobe zela eskaera egin zuenaren herrian, hiru geltokiren ordez, bakarra izango balute.

Laster batean gutako askok ezin izango dugu kotxerik eduki, garraio kolektiboan mugitu beharko gara derrigor (hobe garraio benetan publikoan egingo bagenu)

Denbora faltaz kexu bizi gara. Baina, zertarako nahi dugu ditxosozko denbora hori? Enpresari oparitzeko? Hamar minutu geuretzako erregalua izan litezke, irakurtzeko, hausnartzeko, geure baitan biltzeko. Hala ere, jendeak ez omen daki bere buruarekin egoten, Science aldizkarian argitaratutako esperimentuak azaldu bezala: lagineko gizonezkoen %67k eta emakumezkoen %25ek, 15 minutu pasaturik, nahiago izan zuten deskarga elektrikoak jaso, beren buruarekin egonean egon baino.

Garraio kolektiboa erabiltzeak bizitza beste modu batez hartzera darama, berez. Puntualitatea irabazteaz gain, gauza asko ikasten dira: denboraren kudeaketa ezberdina egiten, egun osoa bestela antolatzen, itxaroten eta denbora ematen (geuretzako denbora hartzen!). Eta ikaskizun inportanteena: zerbitzu hori ez dela gure premia puntualetarako. Gure premiak asetzekoa da, oro har, baina beste guztienak ere bai, Zengotita puntako atso zahar bakar batenak badira ere.

Laster batean gutako askok ezin izango dugu kotxerik eduki, garraio kolektiboan mugitu beharko gara derrigor (hobe garraio benetan publikoan egingo bagenu). Horretan ere utzikeriaz dabiltza gobernu eta administrazioak, zerbitzua hobetu eta zabaldu ordez, ezertarako balioko ez digun AHT madarikatuarekin entretenituta, herritarrok horren kostata irabazten dugun dirua lagunekin xahutzen.

Bai, zenbaitetan zerbitzu zuzenak ere beharko dira (eta, akaso, lantzaderak ere bai). Baina hobe geu ere hasten bagara ulertzen kolektibotasunak, ezer baino lehen, kolektiboan pentsatzea dakarrela. Bidea ez da nork bere babak eltzetik ateratzea, beste batzuenak erreko ote diren kezkatu gabe. Garraioan eta etortzeko diren beste ataka guztietan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude