Betaurreko moreak jarrita, desberdin egiten da arkitektura eta irakaskuntza lana. Seguraski, lanaren emaitza fisikoan ez da nabarmena izango, hau da, egurraren kokapenaren moduak edo pareta zehar-argiak zer uzten duen agerian, ez du argi kontatzen betaurrekoen eragina. Esan nahi da, betaurreko moreez egindako arkitekturak ez duela zertan estilo zehatz batean adierazkortasunik izan, ez duela zigilu formal eta material bat izango. Baina laneko zereginetan zeri eman zaion garrantzia, zertan kokatu den atentzioa, lanaren garapenean zeharka eragiten dizkioten beste hainbeste faktorerekin kontatu delako, oso kutsatuta egongo da betaurreko moreen magiarekin. Eta horrek guztiak eragin sentsoriala izan dezake espazioan.
Betaurreko moreak jarrita, beste errealitate mapa bat agerian gelditzen da, Matrix filmean antzera, begien parean eta errealitateari gainjarrita. Egiten eta pentsatzen dugunaren gain eragiten ari den pentsamendu-egitura ikusarazten da, eta azpian eta alboetan gelditzen dena ere bai, hala nola egoera horien ondorio mingarriak eta ondoeza. Kaleko eserlekua edo etxeko leihoak nolakoak izango diren erabakitzean, jabetza moreak kontuan hartutako egoerak eta aspektuak biderkatzen ditu. Eta akatsduna izateko aukera handiagotu egin da.
Betaurreko moreekin, irakaskuntza pedagogia desberdin bat egiteko beharraz ohartu naiz. Irakaslearen botere-lekua adi begiratzeko alerta piztu didate, boterea eta hierarkia rola nola kudeatzen dudan hausnartzera eramanez. Irakas-pedagogiak pentsamendu konkretu bat errepikatzen du, jakintza batzuk nagusitzen dira (eta beste batzuk gutxitu) eta horrek arkitektura eredu bat zedarritzen du (eta beste batzuk alboan uzten ditu). Ez dut erantzunik erronka honen aurrean, baina aurten omenduak izan diren EHUko emakume-irakasleak lagungarri dira, dudarik gabe: Mari Luz Esteban, Mirari Antxustegi, Paz de Corral, Maggy Barrere, Enkarni Gomez, Lourdes Arrien eta Vicky Areca. Eskerrak zuei.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]