Gaur errazagoa omen da munduaren amaiera irudikatzea patriarkatuaren eta kapitalismoaren amaiera imajinatzea baino. Hori irakurri nien, beste gauza askoren artean, Eraitz Saezi eta Lur Albizuri Gureak ere badira, desira, boterea, epika liburuan, eta egia da. Espektatiben krisi kolektiboak bizi ditugun garaiotan, gure belaunaldiarentzat iraultzailea da beste mundu posible batean sinistea, beste Euskal Herri bat badela irudikatzea. Are gehiago, etorkizuneko Euskal Herri hori ez dagoela gure zain, baizik eta gaur guk egiten dugunak determinatuko duela hein handi batean biharkoa, bagarela subjektu aktibo, parean duguna eraldatzeko. Agertoki horren testuinguruan bete ditu Ernaik hamar urte; aitortza egin eta ospatzeko momentua da.
Eszenatoki horren antagonismo gisa, milaka gazte elkartuko gara apirilaren 6tik 9ra Elorrion, aurtengo Gazte Topagunean. Etsipen kolektibo horren anomalia da, egitaraua posible egiteko atzean gertatzen den guztiagatik eta lau egun horietan gorpuzten denak duen balio politikoagatik. Gazte topagune, danbada, akelarre zein martxak ehunka gazteren konpromiso militantez antolatzen ditugu. Auzolanean eta modu autogestionatuan; geure eskuekin ehundu, geure eskuekin josi eta geure eskuekin eraiki. Maitasunetik, baina errebeldiatik ere bai. Utopiak hatz puntekin ukitzetik, baina amestetik ere bai. Kontraboteretik, baina boteretik ere bai. Kritikatik, eta autokritikatik ere bai. Deseraikitzeko, eta beste asko eraikitzeko ere bai.
Gazte topagune, danbada, akelarre zein martxak ehunka gazteren konpromiso militantez antolatzen ditugu. Auzolanean eta modu autogestionatuan
Izugarria da utopikoak diruditen egun horietatik nolako harremanak loratzen diren, nola bertan politizatzen ditugun hainbat kontuk azkura eragiten diguten, geure buruak edo ingurua zalantzan jarri eta eraldatzeraino. Amesten dugun Euskal Herri aske, sozialista eta feminista posible denaren adibide praktiko eta kolektiboa da, elkar zaintza eta indar komunitarioa zutabe dituena, Euskal Herri hobe baten ortzimuga marrazten duena, hezur-haragiztatzen duena. Egun horietan gertatzen den guztia ez litzateke posible izango atzean dauden esku eta lan izugarriagatik izango ez balitz. Arrazoia dugu: elkarrekin posible da. Neoliberalismoarentzat mehatxu gara, espektatiben greba mugagabe honetan, eskirolak. Sistema patriarkal eta kapitalistak ez digu sekula disidente izatea barkatuko.
Amesten dugun etorkizuna posible den ideia bera, bizitzeko modu bat da. Geroa gaurdanik, orain, hemen, guk, elkarrekin eraikitzea posible den ideia bizitzeko modu bat da; batu bizitzeko modu honetara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]