“Euskarak ere terminologia berriak bere egin behar ditu, gainontzeko hizkuntzek bezala”

  • Pantaila eta mikrofonoaren beste aldetik entzuten dugu sarri, zientziaz orokorrean edota aktualitate zientifikoaz mintzo. Askorentzat ulertzeko zaila den hori errazago ulertu dadin egiten du lan Galarragak. Jendartearen zati handi batek zientziari errezeloz begiratzen diola jakitun, aurreiritziak albo batera uzteko gomendatzen du, egunerokoaren parte baita zientzia. Ohartzen ez bagara ere, gurekin dago une oro. Informazioa boterea den bezala, zientzia ere boterea dela dio. Frankenstein emanaldia ere sortu du Petti bakarlariarekin batera.

“Zientziak babes ekonomikoa behar du. Indar berezi bat egin behar da mundu mailan, jendarte osoaren onurarako izan dadin ikerturiko oro". (Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nola hasi zinen Elhuyarren?
Aurretik albaitaritza ikasi nuen Zaragozan, eta Elikagaien Zientzia ondoren, Gasteizen. Lan txikiak egin nituen han eta hemen, baina ez nenbilen gustura. Elhuyarrek beka bat atera zuen zientzia dibulgazioan aritzeko, eta bertara aurkeztu nintzen. Hemen segitzen dut geroztik. Betidanik maite izan dut irakurtzea, idaztea eta hitz egitea. Horregatik, uste dut nire zaletasunak erabat uztartzen dituen lanpostua dudala gaur egun.

Zientzia komunikatzaile erreferentea zara egun.
Kostata, baina uste dut emakumeok ere ari garela erreferentzia irabazten. Zaila da sistemak berak jartzen digun zama gainetik kentzea. Lotsak, dudak, ustezko gaitasun faltak… Ahalduntze prozesu luzea izan ohi da, baina zorionez, geroz eta emakume gehiago garela esango nuke.

Unean bertan gertatzen ari denaz jarduten dut, gaurkotasunari oso loturiko gaiak jorratzen ditut. Dena oso azkar doa eta gertatzen dena ulertzea ezinbestekoa da gure iritziz. Zientzia arloan ere momentuan dauden beharrei erantzuteko gai izan behar dugu euskaldun gisa.

Zientziaz eta euskaraz, erronka bikoitza?
Zientziari buruz jarduteak duen zailena da jendeari aurreiritziak kentzea. Badakit zientzia konplexua dela, ekonomia eta politika bezala. Aurreiritziak gainditu eta ulergarriak izatea da gure erronka. Kontu bitxiak azaldu baino, errealitatea ulertzeko gakoak ematen ditugu. Zientzia ere informazioa da. Informazioa boterea den heinean, zientzia ulertzea ere bada informazioaren boterea edukitzea. Garrantzitsua da zientzia eta teknologia ulertzea, are gehiago egungo gizarte ereduan. Eta euskaraz delako egiten dut nire lana plazer handiz.

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA

Terminologia nola lantzen duzue?
Erabakiak hartu behar izaten ditugu oso maiz, eta unibertsitateekin zein Euskaltzaindiarekin jarduten dugu. Euskarak ere terminologia berriak bere egin behar ditu gainontzeko hizkuntzek bezala. Zorionez, dagoeneko asko dira gureganatu ditugun hitzak. “Neandertalak”, esate baterako, lehen ‘h’-rekin idazten genuen: “neanderthalak”. Eta ‘h’-a kentzeko apustua egin genuen, jatorrizko izena eraldatuz. Euskara ez baitago mundutik at, eta bilakaerak ditu, gainontzeko hizkuntzek bezala. Badu aski legitimitate eta prestigio halako erabakiak hartzeko. Bestela arrotzak egiten zaizkigu eta ez ditugu azkenean erabat gure egingo.

"Zientzia ere informazioa da. Informazioa boterea den heinean, zientzia ulertzea ere bada informazioaren boterea edukitzea."

Zertan dago zientzia gaur egun?
Emaitza edo lorpen ekonomikoak ematen dituen hori aztertzen ari dira ikerlariak. Hor egiten dira inbertsioak. Osasunarekin edota energiarekin oso loturik daude gaur egungo ikerketak. Finantziazioa jasotzen dute, azken batean Mendebaldeko gizon zuri heterosexual familia buruarentzat interesgarriak direlako. Lortuko den emaitza ordaindu dezakeenari egiten dio mesede ikerketak. Zientziaren abiapuntua ordea, jakin-mina eta ezagutza dira.

Zorionez, aipaturiko korronte nagusi horretatik kanpo oinarrizko zientzia ere egiten da, baina ez da gehiengoa. Zientziak babes ekonomikoa behar du. Euskal Herrian ere ikertzen da, unibertsitatean eta zentro espezializatuetan. Esango nuke indar berezi bat egin behar dela mundu mailan, jendarte osoaren onurarako izan dadin ikerturiko oro.

"Zorionez, dagoeneko asko dira gureganatu ditugun hitzak. 'Neandertalak', esate baterako, lehen 'h'-rekin idazten genuen"

Zientzia bai eta kultura ere bai; eta orain Frankenstein?
Literatur zale amorratua naiz txikitatik. Pandemia garaian ordea, etxetik atera ezin genuen aro horretan, etxean nituen liburuetara jo nuen. Eta Mary Shelley-ren Frankenstein esku artean nuela, Pettik Manipulazio Estrategiak kaleratu zuen. Entzun nuen aldi oro, nobelaz gogoratzen nintzen. Jendartean erabiltzen diren manipulazio estrategiak, etika, morala… baitituzte bi lanek hizpide. Pettirekin harremanetan jarri nintzen, nire burutazio eta sentsazioak azaleratzeko. Handik gutxira, (H)ilbeltzan parte hartzeko proposamena egin zioten berari eta hark niri bota zidan amua. Hitzordu ezin hobea zelakoan, bion arteko lana uztartzeko eta hala Frankestein plazaratzeko. Eta hori egin genuen. Ume txiki baten ilusioarekin igo nintzen lehen aldiz oholtzara. Konfiantza itsuarekin, emaitza nolakoa izanen zen jakin gabe, eta zoragarria izan zen esperientzia. Baita jendeak ondoren esan ziguna ere.

Oholtzan mikrofono atzean bezain gustura?
Bai, oso gustura. Asko gustatzen zait. Antzerkia ere egin izan dut Zarautzen. Esperimentaziorako diziplina paregabea dela esango nuke. Niri askatasun sentsazioa piztu izan dit.

Ez dut inoiz asmo berezirik izan oholtza gaineko kontuekin. Baina suertatu egin da. Eta deitzen gaituzten lekuetara joaten gara pozik. Antzerkian, musika dantza, testua… Nahi dena integratu daiteke. Guk momentuz musika eta testua uztartu ditugu.

Frankenstein

Oholtzara igotzeko batere beldurrik gabe, erronka berriari heldu dio Petti bakarlari nafarrarekin batera. Nobela historikoa hizpide harturik, musikarekin uztartzea lortu du bikote artistikoak. “Harrera beroa egin digute hasieratik. Berezia eta ezberdina da eskaintzen duguna. Galderak, gogoetak eta planteamenduak proposatzen ditugu, pentsatzeko gakoak jaurti eta hortik gogoeta dezala norberak”. Kultura eta artearen bidez sentimenduak lantzea ederra da. 2022an egin zuten estreinaldia, eta urte hau oparoa izatea espero du. Galarragak ez du ez irririk ez ilusiorik galtzen mikrofonoaren atzean zein oholtzaren gainean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Kanaldude
Su eta Gar izarrak
MULTIMEDIA - solasaldia

'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


2025-08-18 | Dabid Martinez
Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala

Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, "baldintza egokirik" ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Sustatu
Tea app: emakumezkoen online segurtasunerako behar zuen tresna desastre bilakatu da

Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]


Teknologia
Lehen mugikor adimentsua

Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.

Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]


2025-07-23 | Civio
Hiru melanomatik batean erratu eta azal iluneko pazienteak alboratzen dituen algoritmoa

Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]


Sare sozialetatik ihes egin duten gazteak: "Saturatuta bukatu nuen"

Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]


Eguneraketa berriak daude