FITXA
Kursaal Eszenak aurkeztutako Leoncavalloren Pagliacci opera. Opus Lirica Orkestra. Zuzendariak: Iker Sánchez, Santa Cecilia Abesbatza. Laida Otaduy, Promusika Abesbatza. Alain Ayerdi, Easo Abesbatzaren Eskolaniak. Gorka Miranda. Bakarlariak: Nacho Guzmán (tenorea), Ainhoa Garmendia (sopranoa), Hao Wen eta Pau Armengol (baritonoak), Aitor Garitano (tenorea). Eszena-Zuzendaritza: Pablo Ramos eta Carlos Crooke. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: otsailaren 18a.
Batzuetan, gozamenerako ez ezik, gizartea gai jakin baten inguruan kontzientziatzeko ere programatu daiteke jarduera artistiko bat. Hori izan da Opus Liricaren asmoa Leoncavalloren Pagliacci opera publiko donostiarraren aurrean aurkezteko orduan. Opera honetan jeloskortasunak eta emakumearenganako mespretxuak dute protagonismoa. Argumentua XIX. mende amaierako Italia sakonean gertatzen da. Egia esan, denbora asko igaro eta gizartean aurrerapen handiak egin diren arren, emakumeen aurkako indarkeriak eta emakumeen mendekotasun harremanak ez dira nahi genukeen guztia aldatu.
Goazen gai artistikoa aztertzera. Lehenik eta behin, antzezpenaren abiapuntu den kontzeptu eszenikoari erreparatu behar diogu. Zerbait klasikoari twist bat ematea ohikoa da, askotan ikusi dugu. Baina batzuetan bira txiki horrek ez du zentzurik, edo ez dio obrari ekarpen handirik egiten.
Kasu honetan originaltasun elementuak egon ziren. Eta originaltasun hori, oro har, eszenatokiaren gainean pertsona eta elementu gehiegi egotean oinarritzen zen. Zalaparta handiegia agertokian. Koruko kideak ikusle gisa, gertakarien lekuko, dantzari zentzugabe samarrak, pailazoei ustez eragiten zieten hariak... Dena gehiegizkoa. Arreta galtzea eragiten zuen benetan garrantzitsua zen horrengan, gertaera artistikoaren gainean, eta publikoari helarazi nahi zitzaion mezuan.
Ahots arlora pasata, bakarlarien emanaldia eraginkorra izan zen, baina agian eraginkortasun horretatik ere ez zen pasa.
Ainhoa Garmendia, Opus Liricaren zuzendaritza artistikoa eramateaz gain, soprano bikaina da, eta Neddaren papera xarmaz interpretatu zuen. Oso une ederrak izan zituen (adibidez, Qual fiamma avea nel guardo, zinez polita), nahiz eta papera ez izan agian bere ahots dohainei distira gehien ematen diena.
Nacho Guzman tenoreak Canio antzeztu zuen, Neddaren senarra. Proiekzio ona erakutsi zuen, nahiz eta bere fraseaketa hobea izan zitekeen. Hao Wen eta Pau Armengol, biak baritonoak, Tonio eta Silvioren roletan hurrenez hurren, juxtu geratu ziren proiekzioan, baina beren paperak erraztasunez eta eraginkortasunez egin zituzten.
Santa Zezilia Abesbatzak, Easo Abesbatzaren Eskolaniak, Promusika Abesbatzak eta Opus Lirica Orkestrak une on eta txarrak izan zituzten, baina beren lana zuzen egin zuten uneoro.
Jakina, Opus Lirica zoriondu behar dugu ahalegin handiagatik, batez ere kontuan hartuta Kursaal ia hutsik zegoela. Hori bai pena.
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.