Irene Pujadasek idatzi eta Amaia Apalauzak itzuli duen Puskak liburuarekin natorkizue gaurkoan; beste batzuetan egin ohi ez dudan arren, gaurkoan azaleko irudian pausatu nahi dut begirada. Itsaso Arizkurenen argazki bat ikusiko dugu eta otorduren bat egin ostean eta mahaia jaso aurreko momentua erakusten digu; jan gabeko ogi puskak, ondo zupatu gabeko oilasko hezurra, intxaur azal batzuk, inork jan nahi izan ez dituen pistatxo pare bat eta kafeari azken zurrupa egin gabe duen taza. Bizitza puska bateko puskak hain zuzen ere.
Liburua 21 errelatuk osatzen dute eta literatur genero horren ezaugarriak primeran erabili ditu Pujadasek: testu trinkoak eta motzak dira, aurkezten den egoeran bat-bateko norabide aldaketa bat gertatzen da eta irakurlearengan inpaktua sortzen dute (askotan harridura eta batzuetan zalantza, izua, angustia eta abar). Hala ere, estilo propioa ageriko da eta hainbat planteamendutan originala eta bizia iruditu zait. Ironia, umore beltzaren erabilerak liburu osoaren tonua baldintzatuko du.
Ez dugu testu guztiak aipatzeko lerrorik, beraz, hiruzpalau aukeratu ditut mokadu eta aitzakia gisa. Liburuari izenburua ematen dion errelatuak irekitzen du bilduma: Puskak. Haur bat besoetatik erortzeak protagonistari sortzen dion beldurra baliatzen du hauskortasunaz eta zaurgarritasunaz hitz egiteko. Ez zen gertatu: bilduma bat errelatuak porrotera kondenatuta dauden eta, are gehiago, porrot gisa irakurtzen diren egoerak kontatzen dizkigu. Errelatua efikaza da: porrotaren ideia instalatzearekin batera arrakastaren ideologia bultzatu nahi duen jendartea salatzen duelakoan nago. Eta errepikapenaren estrategiak estutasuna areagotzen du. Galderen aroa heriotzari buruzko elkarrizketa bat da: haur batek inozentziaz egindako galderak eta heldu nekatu batek ematen dizkion erantzunek osatua. Heriotza gai errekurrentea da liburuan, nahiz eta leku eta ahots desberdinetatik egiten duen aldi bakoitzean.
Uxue Apaolazak gibelsolasean aipatzen du lehehengo irakurketa traketsak berrirakurketa dosifikatuagoa eskatu ziola, eta bigarren irakurraldia dibertigarriagoa izan zaiola idatzi du. Bat nator berarekin. Nire kasuan lehenengo irakurraldian liburua amaitzea ez da lan erraza izan. Ez interesik piztu ez didalako, errelatuek irakurraldi bat baino gehiago eskatzen zidatelako baizik. Eta arreta. Arretaz, belarriak zabalik eta begiak erne irakurtzeko liburua baita. Bigarren bueltan, aldiz, gozatua hartu diot.
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]