Institutura itzuli naiz duela pare bat aste, denbora batez baimen egoeran egon ondoren, eta aspaldiko partez, D eredura. Gogotsu nengoen gaztetxo "euskaldun"ekin topatzeko, urte luzeak egin ditudalako A ereduan eta Lapurdiko B eredu modukoan –hezkuntza nazional frantsesean–, eta nekatuta bainengoen euskaldunok halakoetan sentitu ohi dugun arroztasun egoeraz. Euskara irakasten aritzea, baina hain mundu paraleloan, ezin izanik ikasleekin euskara hutsez erlazionatu, edo naturalki euskal kultura bizi, edo erreferentziak eta mundu-ikuskera partekatu.
Pentsatzen nuen etxeko goxora itzultze moduko bat izango zela, baina hara non ikusi berri dudan dena fantasia hutsa izan dela, ameskeria galanta. Bai, egia esan, asko tristetu naiz ikasleen hizkuntza-jokabidea ikusita, erdararekiko joera ia erabatekoa dute, baina hortik areago, beren hizkuntza-hautuarekiko halako harrotasun moduko bat erakusten hasi dira, lotsagabekeria handiagoa, guri ere erdaraz egiten digutela, damu eta ahalge izpirik batere adierazi gabe gure ohartarazpenen aurrean. Kezkatzekoa.
Ez nuke ikasleen kontra bakarrik jo nahi, nahiz eta onartu behar dudan oso barneko fibra bat ukitzen didan kontua dela hizkuntzarena, eta hala izaki, ahalegin berezia egin behar izaten dudala erreaktibotasunean ez erortzeko, harremana arriskuan ez sartzeko. Errazena ardura guztia beraien gain jartzea litzateke, baina analisi sinple eta inozentea litzateke inondik ere, gu ere bagarelako erantzule, eta badakigulako zuzenean interpelatzen gaituela gazteek egiten duten guztiak. Gustatu ez arren, gure ispilu dira, garenaren sintoma eta ondorio zuzen.
Herriaren normalizazioan (independentzia) ezarri beharko genuke arreta, eta horretara bildu gure indar guztia, horixe da-eta euskarak duen gaitzerako sendabide bakarra
Erdara modu desafiatzailean erabiltzearen arrazoia, gazteen beharrak batere kontuan hartu gabe segitzen duen hezkuntza-eskaintzaren erreakzio modu bat dela iruditzen zait, edo hala dela pentsatu nahi dut behintzat. Gu gara sistema horren agente, eta erdarak ematen digun minaren jakitun direnez, horren kontrako amorrua adierazteko modua topatu dute horretan, arma eraginkor bat. Sintoma da, eta duena baino garrantzia handiagorik ez ematen saiatzen naiz.
Eta erdaraz aritzeko inertzia hori, edo euskaraz egiteko zailtasunarena, gure mendekotasun eta zapalkuntza egoerak esplikatzen du, horrek sortzen duen diglosia gero eta handiagoak. Herri menderatuak, gutxietsia eta azpiratua du hizkuntza ere, eta nekez lehiatu daiteke euskara erdararen nagusitasun osoarekin, gazte baten begietara, behinik behin. Zein hizkuntzari helduko zenioketen zuek, gazteak bazinete, Iruñerrian (adibidez)?
Herriaren normalizazioan (independentzia) ezarri beharko genuke arreta, eta horretara bildu gure indar guztia, horixe da-eta euskarak duen gaitzerako sendabide bakarra, badakigu. Politika gorenaren eremuan jokatzen da hizkuntzaren biziraupenaren partida, eta konponbidea ez dago, hortaz, hezkuntzaren esku, edo ez behintzat bakarrik. Baina, zerbait egin al daiteke gure eremuan? Jakina baietz. Gure ikasleak soziopolitikoki alfabetatu, euskararen arazoaren testuinguratze egokia eginez, gertatzen zaigunaren arrazoiak garbiki azalduz. Ez da asko, baina zerbait bada.
Emakumeon zapalkuntzari hezkuntzan ere ematen hasi garen trataeraren antzeko zerbait egitea, adibidez, ez da hain zaila. Arazoa zapalkuntza-sistema handiago baten baitan –heteropatriarkatua– ulertu behar dela esaten zaie ikasleei, eta marko egokian kokatzen laguntzen duen ideologia baten tresna –feminismoa– eskaintzen. Zergatik ez dugu berdin jokatzen euskararekin? Zergatik ez ditugu berreskuratzen inperialismo edo nazio-zapalkuntza kontzeptuak?
Ez dakit, baina datuak alarmanteak dira. Yuppiren munduetatik ateratzeko garaia heldu da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]