Errusiar inbasioa eta alemaniar umiliazioa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urtebete igaro da Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik eta orduan ez genekizkien gauza asko argitu eta susmo batzuk frogatu dira. Adierazgarrienetako bat da Petro Poroxenkok eta Volodimir Zelenskik azaldu dutena, esanez Kievek ez zuela inolako asmorik Minskeko bake akordioak betetzeko. Akordio horiek Ukrainari berrarmatzeko eta indartzeko denbora emateko helburua zutela aitortu dute Angela Merkelek eta François Hollandek ere bai, biak bake protokoloaren sustatzaile nagusiak.

Gerra programaturik zegoen RAND korporazioak (Pentagonoaren zerbitzura dago 1948tik) 2019ko txosten ospetsuan azaldu bezala. NATOko idazkari Jens Stoltenbergek adierazi du 2014tik NATOk aurrekaririk gabeko laguntza militarra eman diola Kievi, bere indar armatuak entrenatuta, ekipatuta eta babestuta. Ardatz anglosaxoiak Ukraina erabili nahi zuen Errusiari gerra egiteko, horregatik, AEBetako defentsa idazkari Austin Lloydek garbi utzi zuen inbasioa hasi eta aste batzuetara egin zituen adierazpenetan: "Errusia ahuldu nahi dugu". Horretarako gerra luzea behar zutenez, anglosaxoiek bake akordioak lortzeko saiakera guztiak oztopatu dituzte. Berriki Israelgo Lehen ministro ohi Naftali Bennett-ek azaldu du errusiar-ukraniar gerraren hasieran egoniko negoziazioetan bitartekaritza lana egin zuela, eta bi parteek gauzak bide onean jartzeko borondatea zutela, baina AEBek eta Erresuma Batuak sabotatu zituztela elkarrizketak. 2022ko apirilean antzera gertatu zen, orduan Turkian Erdoganek buruturiko bitartekaritza lanarekin ia bake akordioa lortu zuten, baina azkeneko momentuan, Ukrainska Pravda hedabidearen arabera (Zelenski zalea) AEBek eta Erresuma Batuak negoziazioa bertan behera uztera behartu zuten Ukrainako Gobernua.

Ardatz anglosaxoiak aspaldi programatu zuen gerra, baina 2022ra arte ez zuen erabat eztanda egin, Alemaniak eta Errusiak ez zutelako nahi

Ardatz anglosaxoiak aspaldi programatu zuen gerra, baina 2022ra arte ez zuen erabat eztanda egin, Alemaniak eta Errusiak ez zutelako nahi, beraien ekonomiak kaltetu zitzakeelako; horregatik, germaniar-errusiar lankidetza ekonomikoak jarraitu du, 2018an North Stream II gasbidea eraikitzen hasi zirenean bezala. Halere, 2022ko otsailaren 24an, azkenean Errusiak nazioarteko legedia hausten duen erabaki kriminala hartu zuen, eta inbasioa hasi zuen. Jazarpena eta bazterketa sufritzen duen ume batek pazientzia galdu eta arma bat hartuta, eskolara tiroka sartzen denean bezala izan da. Sobietar Batasuna erori zenetik Errusiari egin zitzaizkion promesak eta sinatu dituen akordioak bata bestearen atzetik ezerezean geratu dira, eta geroz eta jazarriago sentitu da.

Urtebeteren ostean, militarki Errusiari ez doakio batere ondo. Irabaztea edo galtzea erlatiboa da espektatibekin duelako zerikusia, horregatik, Mosku galtzen ari da, nahiz eta kaltetu nagusia ukrainar herri xehea izan. Dimentsio ekonomikoan, berriz, Errusiaren kontrako Mendebaldearen gerran antzekoa gertatzen da: hasi zutenen espektatibak kontutan hartuta, Errusia irabazten ari da. Halere, Mendebaldeko herrialdeen artean galtzaile nagusiak Europar Batasuna eta bereziki Alemania dira.

Gatazka honetan aberastasun transferentzia handia gauzatzen ari da Mendebaldeko Europatik AEBetara, baina ez da hori soilik, Alemaniak ikusi du bere ustezko aliatuek berak bultzaturiko bake akordioak sabotatu dituztela, eta Errusiatik Alemaniara gasa eramaten duten gasbideen kontra eraso egin diotela; dena alemaniar ekonomiaren kaltetan. Bitartean, Berlin ez da gai ezer esateko bere interes nazionalaren defentsan, itsu, mutu, gor dago umiliazioa pairatzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude