Beste kide batzuekin batera Kukuluak LGTBIQ+ eragilea sortu du Tania Gonzálezek (Tutera, 1986) Nafarroako periferian, berak dioen moduan. Taldearen helburua da Tuteran eta Erriberan (Nafarroa) espazio seguruak sortzea. Argi du xedea lortzeko zein norabide hartu behar duen taldeak: “Existitzen jarraitu, eta ikusgaitasuna lortu nahi dugu espazio publikoa hartzeko eta gure presentzia normalizatzeko”.
Nondik jaio zen Kukuluak?
Itxialdia baino lau hilabete lehenago sortu genuen taldea. Espazio seguruak eta ekintza kolektiboak sortzeko beharretik sortu genuen. Jakin bagenekien LGTBIQ+ kolektiboko jende asko dagoela Erriberan eta Tuteran, baina taldea sortu arte ez genituen gauzak elkarrekin egiten. Horregatik, komunitatea sortzeko beharra sentitu genuen.
Zaila da Tuteran eta Erriberan espazio seguruak topatzea?
Uste dut herri eta hiri txikietan zailagoa dela. Hala ere, errealitate asko daude inguruan; nire kasuan familia espazio seguru bat da, baina beste batzuentzat ez, eta gure helburua da bereziki horientzat segurua izatea.
Euskal Herritik kanpo topatu zenuen babesa.
Sexilioa beti existitu da, eta iruditzen zait ohikoago dela leku txikiagoetan. Duela hamahiru urte alde egin nuen sentitzen nuelako errazagoa izanen zela sexualitatea eta interes sozialak eta politikoak kanpoan garatzea. Kanpoan lortu nuen zentzu guztietan naizen bezalakoa sentitzea.
Nola gogoratzen dituzu joan aurretiko urteak?
Asko kostatu zait Tuteran eroso egotea. Ezin nintzen ni neu izan, eta ez nintzen Tuteraren parte sentitzen. Nerabezaroa nahiko konplexua izan zitzaidan: ez nituen espazioak topatzen feminismorako eta LGTBIQ+ mugimendurako. Horregatik, Kukuluak taldea sortu dugu besteei gauza bera ez gertatzeko, babesa sentitzeko jaioterrian.
Zer nolako erronkak dituzue esku artean?
Beste eragileen agenda maiz kontsultatzen dut, baina utopikoa iruditzen zait gurean berdin aplikatzea. Helburu nagusia da talde gisa existitzen jarraitu eta ikusgaitasuna lortzea espazio publikoan, kaleak hartu eta gure presentzia normalizatzeko. "Besta drag" asko antolatzen ari gara espazio publikoa aldarrikatzeko, eta horretan buru-belarri dabil Cornelia Power. Uste dut oraindik ere Nafarroako periferian ez dagoela normalizatua gu ere espazio publikoan egotea.
"Nerabezaroa nahiko konplexua egin zitzaidan: ez nituen espazioak topatzen feminismorako eta LGTBIQ+ mugimendurako. Horregatik, sortu dugu Kukuluak taldea, besteei gauza bera ez gertatzeko"
Eta diskurtsoari dagokionez?
Batzuetan diskurtso landuagoa zabaldu nahiko nuke, baina espazioaren beharren araberako diskurtsoa sortu behar dugu. Horregatik, uste dugu hobe dela zenbait espazioetatik mugitzea, ikusarazteko, eta une jakinetan diskurtso sakonagoa zabaltzea.
Periferiaz mintzo zara. Nolakoa da egoera soziopolitikoa?
UPNk gobernatzen du, eta alderdi horrek, sexu-genero disidentziei dagokienez, soilik politikoki zuzenak diren gauzak egiten ditu egin beharreko gutxienekoa delako. Tuterako instituzioek eremu pribatura mugatzen gaituzte. Hau da, gu geu izaten uzten digute, baina etxean. Euskararekin, LGTBIQ+ mugimenduarekin edo feminismoarekin zerikusia duen guztia baztertzen saiatzen dira. Sistema zisheteropatriarkal zurruna ez dena ertzetan uzten dute. Eta landa eremuan, gehiago.
Landa eremuko bollera zarela esaten omen dizute.
Bai, baina ez naiz bereziki identifikatzen: ez naiz batere landa eremukoa sentitzen. Egia da nire errealitatea deszentralizatuagoa dela, baina ez nuke esango landa eremua denik, niretzat landa eremua ez delako hori. Baina ulertzen dut Iruñekoek zergatik esaten duten. Urrunekoak gara, kanpokoak-edo.
Zergatik uste duzu?
Askotan Iruñerritik kanpo dagoen guztia landa eremutzat hartzen delako; azkenean, botere politikoa eta judiziala Iruñean zentralizatuta daude. Hala ere, ez dut uste mespretxuzko iruzkina denik. Historikoki, esan izan da Erriberatik Iruñera ehun kilometro daudela, eta Iruñetik Erriberara bostehun, inork ez duelako jaitsi nahi. Distantzia sozio-politikoa eta emozional oso handia da, eta distantziak distortsionatuta daudenez, jendea ez da Erriberara hurbiltzen.
Landa eremuarekin ez bazara identifikatzen, zerekin konektatzen duzu?
Bollera naiz hautu politikoa delako. Ez da bakarrik nor gustuko duzun, baizik eta horren atzean dagoen karga politikoa. Bollera periferikoa kontzeptu gisa ere gustuko dut, lurraldeari dagokionez ertzetik sortzen dudalako diskurtsoa.
Zer nolako lekua dauka diskurtso horrek Nafarroako agendan?
Uste dut nahi gabe gutxiago hartzen dela kontuan Iruñeak oso agenda markatua daukalako, eta gu oraindik ez goazelako norabide horretan. Hala ere, azken urteetan aldatzen ari da. Iruñeak diskurtso bat dauka, baina inguruan errealitate asko daude. Guk bat egiten dugu horrekin garrantzitsua delako kolektiboan borrokatzea, baina gure egoerara egokitu behar dugu. Kaleak hartu lehenik: momentuz E28ra begira gaude.
Sortzez Tuterakoa da González, baina duela hamahiru urte bertatik alde egin behar izan zuen askatasunez bizi ahal izateko. Lehenik Madrilen topatu zuen bere lekua, eta gerora Mexikon: “Tuteran epaitua sentitzen nintzen; agian nire inpresioa zen, baina egia da 30 urterekin Mexikotik itzuli arte ez nintzela Tuteraren parte sentitzen hasi”. Aldaketa bultza nahi du: besteentzat Tutera eta Erribera espazio seguruak izan daitezen Kukuluak LGTBIQ+ eragilea sortu du. "Uste dut periferia gutxiago hartzen dela kontuan, Iruñeak oso agenda markatua daukalako, eta gu oraindik ez goazelako norabide horretan. Iruñeak diskurtso markatua dauka, baina inguruan errealitate asko daude. Guk bat egiten dugu horrekin, garrantzitsua delako kolektiboan borrokatzea, baina gure egoerara egokitu behar dugu".
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.