Badira aste batzuk auzo honetan ezohiko bizia dagoela. Kontzertuak, giroa eta beste aspaldiko partez, Txantreako agendaren parte dira. Asteburu honetan zita dugu, berriz ere, elkartasunetik eta parrandatik asko duena: Margolari eguna.
Artistikotik ordea gutxi du ospatzeko. TAOk urtebete egin du Txantreako kaleetan, eta urtebete da, beraz, auzokide talde handi batek erresistentzia eta asmamen handiz marra urdinen gainean pintura zuria jarri zuela. Urtebete, horietako batzuk zifra handiko kalte-ordainekin isundu zituztela. Isunok pagatzeko jaialdia da, beraz, larunbat honetakoa, eta Zopilotes-ek girotuko du iluntzea.
Los Zopilotes Txirriaos
NOIZ: azaroaren 26an
NON: Auzotegi Kultur Etxea (Txantrea)
Sarrerak agortutak (sic) daudela jartzen du kartelean. Ateak ireki orduko inor gutxi bildu da larunbat arratsalde euritsuan Auzotegira. Atenenak musika jartzaileei egokitu zaie aretoa berotzea, baina barrako txandalariok baino ez gaude hasieran. Ilundu orduko hasi dira gerturatzen lehenengo festazale solidarioak.
Ez da sekretua nafarroi mexikar rantxerak gustatzen zaizkigula, eta are gehiago Zopilotes baldin badira. Kontzertu luzea izan da, eta arreta gehiegirik ezin jarri ibili gara kaña, kalimotxo eta konbinatuak prestatu bitartean. Kanta ezagun asko, mitikoak. Eta belarrira jo didan berriren bat ere bai. Aspaldi ez nituela jarraitzen, baina beti bezain alai (balada tristeren bat kenduta, noski) eta beti bezain erromantiko aritu dira.
Konejo abeslariak ez du hutsik egin. Espero genituen haren hitz batzuk, abesti eta abesti artean: Auzo pintxe pendejo borrokalari honetan… Badaki ego handia duen auzoko bizilagunei are harroago egon daitezen esan beharrekoak esaten, txantrearrak are txantrearrago egiten.
Bukatzerako kultur etxea lepo dago, auzotarrez nahiz kanpotarrez. Bero handia egiten du kanpoko eguraldi makurraren aldean. Eta lan handia behar dute antolatzaileek entzuleak mugiarazteko. Elkartasun jaialdia parranda zoro bihurtu da kasik. Baina esker onez agertu dira isundutakoak, izandako harrera beroarekin eta musikariekiko esker onez. Zorte pixka batekin, auzoak bizia izaten jarraituko du hurrengo hilabeteetan ere. Ez dadila izan halako arrazoiengatik ordea.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.