Udak bide eman dio udazkenari eta, beste urte batez, Katalunian ikasturte politikoa berriro hasi da Irailaren 11ko ospakizunekin. Printzerriko Diada Nazionalak, paradoxikoki, porrot bat ospatzen du: Bartzelonaren gaineko hamalau hilabeteko setioaren ondoren, 1714an tropa borboitarrek hiria okupatu zutenekoa.
Gerra hartan bertan, Ondorengotza Gerra bezala ezaguna, zabaldu zen Herrialde Katalanetan “botiflers” terminoa. Horrela deitzen zitzaien Gaztelako Felipe V.aren aldekoei, eta, gaur egun ere, izen hori mespretxuz erabiltzen da “beren herrialdearen etsaiekin kolaboratzen” duten kataluniarrez hitz egiteko.
Aurten, hitz hori izan da, zalantzarik gabe, aldarrikapen egunean gehien errepikatu dena. Horrek erakusten du independentismoa zer puntutan dagoen gaur egun, 2017ko urriaren 1eko autodeterminazio-erreferenduma egin eta soilik bost urtera.
Generalitateko Gobernuko bi alderdien (ERC eta JxCat) arteko etengabeko liskarrak eta haien, CUPen eta Procès delakoaren motor bihurtu ziren hiru erakundeen (ANC, Omnium eta Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteak) artean ibilbide-orri bateraturik ez izateak, tonaka frustrazio eragin dute, mende honetan Europan izan den askapen nazionaleko mugimendu politikorik handienean.
Gaur egun ere “botiflers” terminoa mespretxuz erabiltzen da “beren herrialdearen etsaiekin kolaboratzen” duten kataluniarrez hitz egiteko. Irailaren 11n gehien errepikatu den hitza izan da
Ezbairik gabe, Espainiako Estatuak gauzatu duen errepresioak ekintza politikoa baldintzatu du, Òmnium-ek jasotako datuen arabera, 1.400 pertsona baino gehiago ikertu baitituzte prozedura penaletan, eta prozedura kontable eta administratiboek 1.200 lagunengan izan dute eragina. Elementu desmobilizatzaile horiek kontuan hartuta, eta pandemiak protesta mota guztiak baldintzatu zituen bi urteak gehituta, ANCk deituta 272.000 manifestarik Bartzelonako kaleak hartu zituzten, Directa-ren zenbaketaren arabera.
Pere Aragones presidenteak uko egin zion parte hartzeari, iritzi baitzion bere gobernuaren aurka zihoala, eta gobernuak “transbertsala” izateari utzi ziola. Ahalegin desmobilizatzailea eta deskribatutako testuingurua gorabehera, protesta arrakastatsua izan zen, eta gero eta handiagoa da sektoreen arteko distantzia, independentziaranzko urratsak gidatu behar dituen estrategia dela-eta. ANCk Aldebakarreko Independentzia Adierazpenaren (DUI) indargabetzea kentzearen alde egin duen bitartean –konbergentzia osteko sektore baten hitzezko babesarekin–, ERCk gobernu zentralarekin negoziazio-mahai bat elikatzen jarraitzen du, baina oraindik ez du lortu proposatutako konpromisoetako bakar bat ere.
Hau da, bi alderdi nagusiek eta erakundeetako batek, eraginik ez dutela edo zuzenean bideraezinak direla erakutsi duten estrategien alde egiten dute. Horiek guztiak, erretorika irreal batek hartu ditu, zeinak suntsitu besterik egiten ez duen estatua kolokan jartzeko bertute nagusia izan zena: gutxieneko adostasunetan oinarritutako batasuna lortzea.
Panorama horrekin, "botiflers" hitza arma moduan erabili zuten guztiek, guztien aurka, dekadente bihurtzeko arriskua duen jardunaldi batean, salbu eta zarataren erdian ez badira nagusitzen umiltasuna, zintzotasuna eta norberaren mugen onarpena. Bien bitartean, Felipe VI.a, duela 300 urte baino gehiago Bartzelona suntsitu zuenaren oinordeko duina, igaro da 2017ko urriaren 3an larrialdiko hitzaldi bat ematetik, barne-zatiketak bere erresumari lasaitasuna nola itzultzen dion modu irrigarrian begiratzera.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]