Eduki moderatzaileen oreka mentala

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bada, egun ditugun sare sozialetan, oso ezaguna ez den lan bat, eduki moderatzailearena. Dirudienez, eremu digitalean dena ez dago pentsatzen dugun bezain automatizatuta, zenbait eremutan behintzat. Badira makinek ongi bereizten ez dituzten edukiak: bortizkeriarekin loturikoak batez ere, sare sozialen jabeentzat buruhauste, bortizkeria zabaldu nahi duen eta algoritmoak zirikatzen ikasi duen jendea badagoelako. Jokabide horiek eragozteko, eremu digitaleko korporazio handiek eduki moderatzaileen lana sortu dute. Eduki moderatzaileek, egunero, lanaldi osoan bortizkeria oso grafikoki azalerazten duten edukiak ikusi eta zentsuratu behar dituzte. Lan hauetarako, askotan garapen bidean dauden herrialdetako pertsonak kontratatzen dituzte. Berriro ere “mundu garatuetako” hondakinak, garatzeko bidean dauden herrietako gizarteetan zabaltzen ari dira.

Azken urteetan lan hau existitzen dela ezagutu dugu, eduki moderatzaileek salatu dutelako euren egoera mentala asko kaltetu dela.

Ba al dago adimen artifizial baten aukera, mundu digitalean ikusi nahi ez duguna eragotziko duena? Noraino aldenduko gaitu horrek gizakion izaeraren errealitatea ezagutzetik? Gizakion burua errealitate horretatik babesteak noraino ez gaitu ahulago bihurtuko elkarrekin ekiteko?

Nire bulegoan, emakumeen bortizkeriaren kontra lan egiten duen emakume talde oso interesgarria dut. Bortizkeriaren eremu guztietan lan egiten dute: legezkoa, emozionala, gizarteratzeari loturikoa...

Beharbada, emakume horien eredua aintzat hartuz, moderatzaile eta algoritmoen bidez arazoa ezkutatu beharrean arazoa dagoela gizarteratu beharko litzateke, eta arazoa aurrez aurre borrokatzeko bideak sortu beharko lituzkete korporazioek. Beharbada.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude