Bilbon astero daude manifestazioak eta kontzentrazioak. Garaiaren arabera, ia egunero. Esango nuke ez dudala sekula ikusi horietako bakar batean hiesaren kontrako preserbatibo banaketarik aurtengo ekainaren 28ra arte: Barik txartela eramateko erabiltzen den zorroaren antzeko batean kondoi eta lubrikagarri bana, “eman iezaiozu itzuli bat sexuari” esaldiarekin atonduak biak. Kontrazalean, elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren logoak.
Ideia ikaragarria iruditzen zait kondoiak banatzea, are agerraldi publikoetan jendetza biltzen dela eta ia denok sexu-harremanak ditugula jakinda. Baina, benetan ideia ona al da hiesaren kontrako ikusgarritasuna soilik LGTBI harrotasunaren eguneko manifestazioan egitea, gai horren bueltan jasan dugun estigmarekin? Uste dut arduraz jokatu behar dugula egiten dugunarekin. Asmo ona ez da nahikoa. Berriz ere hiesari buruz kalean hitz egiten den bakanetan LGTBI banderak airean. Berriz ere instituzioak estigma horren sustapenaren atzean.
Edozeinek izan dezake sexu-transmisiozko gaixotasun bat, eta gizon heteroekin oheratzen diren lagunek kontatzen dutenagatik, “sexuari itzulia ematea” gizon heteroei tokatzen zaie nabarmenki, zentzu batean baino gehiagotan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da Europako Batasuneko (EB) estatu kideen artean zerga erregimen desberdinak daudena. Horrek eragina du zerga egitura eta motari dagokienean. Sozietateen gaineko zergaren kasuan ere zergak oso bestelakoak dira herrialde batetik bestera, eta arlo horretan Herbehereak,... [+]
Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]
Martxoa gogoeta, oroitzapen eta minen hilabetea bilakatu da niregan 1999az geroztik. Denboran iltzatuak gelditu baitira guda zikina, tortura, espetxea eta inpunitatea. Urteetan errepresio motak gehitzen joan dira, galderak ere bai. Erantzunak eta egiak, ordea, estatu espainoleko... [+]
Arkitektura eta poesia uztartu zituen Joan Margaritek. Zenbaitzuek bi diziplinen arteko loturaz galdetzen zioten, bi jardun horiek bateratzea ezohikoa zelakoan. Halakoetan, bi alorrek antzekotasun handiak zituztela erantzuten zuen berak; izan ere, Margariten ustez, egitura... [+]