Arantza Santestebanen dokumental autobiografikoa, 918 gau, ikusi dut Topagune Feministan. Spoiler bat egingo dizuet: Santesteban kartzelan dagoenean konturatzen da gusturago dagoela preso sozialekin preso politikoekin baino. Gizonezko gihartsuz inguratua agertzen da patioko argazki batean, eta onartzen du ondo sentitzen dela anabolizanteez puztutako gorputz horien artean. Kartzelaren burbuilak perspektiba eman dio ohartzeko militantzia politikoa ere burbuila bat zela. Euskal presoen aldeko kontzentrazioen argazkiak bidaltzen dizkiote lagunek, pankartetako leloak irakurtzen ditu, eta jada ez dute asetzen.
Bereziki interesatu zitzaidan filmaren parte hori, aspaldi barrundatzen nabilen ezinegonarekin lotu dudalako. Feminismoa da mundua esplikatzeko, nire burua eta ingurua ulertzeko baliatzen dudan tresna analitiko nagusia. Aldiz, eguneroko gatazketan ohartu naiz leloak egia borobiltzat hartzearen mugez zein arriskuez.
Maitasunak ez du minik ematen
Matxiruloak sutara
Bollera da bide bakarra
Teresa Maldonado filosofia irakasleak eta militante feministak Hablemos claro (Argi hitz egin dezagun) saiakeran jarri dizkio nire ezinegonari hitz zehatzak:
“Azken garaietako hizkera feminista estereotipoz, klixe linguistikoz eta egindako esaldiez gainezka dago. (…) Jada ez dira pentsamendu konplexu eta ñabartu bat artikulatzeko tresnak, hura argitu eta aberasten dutenak, baizik eta buruz errepikatutako kantinelak, konplexutasunik eta gaitasun kritiko izpirik gabeko sasi-pentsamendu baten soniketeak. Hori gerta daiteke dogmari kritika dogma bihurtzen denean”.
"Ez dezagun ahaztu bizipenak leloak baino askoz ere konplexuagoak eta kontraesankorragoak direla"
Lelo kategorikoek funtzio inportantea bete dezakete, baldin eta modu kontzientean, zuhurrean eta neurtuan baliatzen baditugu. Ekintza komunikatiboaren helburua argi izan behar dugu: pedagogia egin nahi dugu ala probokatu? Jendea gerturatu nahi dugu ala gatazka azaleratu? Besteen kontzientziazioa ala gure autoafirmazioa da xedea?
Maldonadok liburuan adierazi duen kezka bat da, hain zuzen ere, kostatzen zaigula erregistroa moldatzea. Alegia, hizkera berdina erabiltzen dugula barne-asanblada batean, hedabideetan edota doktoretza-tesi batean. Nikaraguako feministekin ikasi nuen komeni dela gure mezuak zabaldu aurretik burbuilaz kanpoko pertsonekin kontrastatzea.
Ez dezagun ahaztu bizipenak leloak baino askoz ere konplexuagoak eta kontraesankorragoak direla. Norma Vázquez psikologo feministari elkarrizketa egin nion Pikara Magazinerako, eta honakoa esan zidan:
“Iruditzen zait batzuetan feministok oso urrun gaudela emakumeen bizi-esperientzietatik. Diskurtsoa soberan daukagu eta kontaktua falta zaigu, baita gure bizi-esperientziarekin ere. Itxuraz oso ideia argiak eta zorrotzak dituzten feministak ikusten ditut, haien harremanetan korapilatzen direnak. Oso ohituta gaude kanpoko munduarekin borrokatzera eta ideia oso orokor batzuetatik abiatuta emakumeei gertatzen zaiena azaldu nahi izatera.”
Horregatik eskertu dugu ama feministok Adrienne Richen Emakumeagandik jaioak saiakera: amatasunari kritika feminista sutsuaren aurrean, instituzioa eta esperientzia bereizten dituelako (nahiz eta batak bestea zedarritzen duen). Hala, anbibalentzia da Richek amatasuna definitzeko darabilen kontzeptu nagusia.
Ondo legoke esperientzia jakin bat gorpuztu barik gai izatea horren konplexutasuna antzemateko, besteen bizitzei buruzko lezioak ematen ibili ordez. Dogmari dogma berriekin erantzun baino, gaitasun kritikoa indartzea eta errealitatearen korapiloak, ertzak eta argi-itzalak onartzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]