Hondakinen artean, bizitza

Argazkia: Iñigo Basaguren-Duarte
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sargoritik ihes egitea ezinezkoa da hiri honetan. 40 gradutik gorako tenperatura adierazi du kaleko termometroak eta porlanari kea dario. Bilbo, gaur inoiz baino gehiago, tranpa hilgarri bat da. Etxeko kobazuloan babestea aukera onena den arren, kalera irten eta asfaltozko basamortuaren mapan ezkutuan dauden kripten bila abiatu naiz. Haietako bat Ripa kaian aurkitu dut. Muelle taberna babesleku egokia da, Larraskito gune izandakoaren errautsetatik antolatutako musika esperimental emanaldia baitago bertan.

Lehenengo kontzertua Leun Dura izeneko proiektuarena izan da, Itziar Markiegik, Iker Arrazolak eta Joseba Agirrezabalagak osatutako hirukotearena. Disonantzia industrialak bateria tribalistikoekin aurrez aurre jarri dituzte organikoaren eta sintetikoaren arteko guda pizteko. Gatazka baino, sinbiosi ederra sortu da. Itziar, Joseba bidaide duela, deabru bat da makinaren buruan eta jantzita daraman maskararen azpian irribarre suntsitzailea antzematen zaio. Arra-ri buruz zer esan: Akauzazten bateria jotzea ez da debaldeko gauza eta bera ikusteak ez du preziorik. Hirurek soinu banda aproposa jarri diote garaien amaiera honi.

Arratsaldeko bigarren saioa beste hirukote batek eskaini du: Mikel Vega, Izarne Oyarzabal eta Fernando Ulzionek osatutakoa. Proposamen intimista honek musika, inprobisazioa eta dantza batu ditu, gitarra, saxoa eta klake dantza pausuak uztartuz. Bi norabideko erritu bat izan da, ez baitago argi nork markatzen duen erritmoa, nork egiten dion aurre ezintasunari, mutu geratzeko beldurrari, nor den gidari samurtasunez gainezka egin duen emanaldian. Sorginkeria baten menpe daude agertoki gainekoak eta horrela gaude ere inguruan gabiltzanok. Arteak liluratu behar du eta hori lortu dute zoruari deika egindako inbokazioei esker.

Luxua da Garazi Navas zuzenean ikustea. Abangoardia eta akademizismoaren mugetan igeri egin eta akordeoia beste dimentsio batera eramateko gai da. Maisuki menderatzen du bere gorputzaren apendize organiko bat gehiago izango balitz bezala. Muelleko emanaldian minezko melodiak sortu eta han gaudenak mutu utzi gaitu. Infernuko hauspoa ezizena gutxitan izan da hain aproposa. Abestera ere ausartu da, mikrofonoaren laguntzarik gabe akordeoiaren soinuei gailenduz. Magia hutsa.

Azkenak Miriam Rzm eta Garazi Gorostiaga izan dira. Lehenengoa sentsoredun jantzi batekin igo eta bere buruarekin zein bere kidearen gorputzarekin jolasean ibili da, hau sintetizadoreekin dabilen bitartean, bien arteko kontaktuari soinua ateraz. Lagunen arteko jolas bat bezala hasi da, une liluragarriak sortuz.

Teoria batzuen arabera kolapsoa gertatuko denean onddoak izango dira bizirik atera eta lurra berpiztuko dutenak. Onddoak, organismo txiki eta misteriotsu horiek. Gure hirien kolapsoaren aurrean, baita kolapso kulturalaren aurrean ere, onddoak bezala loratzen hasi diren ekimenek piztuko digute esperantza. Muellen gertatutakoa adibide bat besterik ez da, beste asko etortzear daude eta.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Hitzik gabe

AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.

-----------------------------------------------------------
 
Etxebizitza eta elikadura egituren aldeko Tira jaialdiaren laugarren edizioa dugu gaur... [+]

Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude