Autoktonoei begira Bolsonarok daraman politikak bidea zabaltzen die indigenista eta kazetarien hilketei

  • Dom Phillips britainiar kazetaria eta Bruno Pereira autoktonoekin zebilen antropologoa tiroz hilik atzeman dituzte Brasilgo Vale do Javari territorio indigenan. Lur-jabe handiek, oihangintzako zein sektore estraktibistako enpresek eta ezkutuko arrantzan dabiltzanek autoktonoen lurretan bideratu aktibitate legalen eta ilegalen kontra jardun izan dute. Trabagarriak zitzaizkien batzuei eta desagerrarazi egin dituzte. Jair Bolsonaro presidenteak berak ere hastio ditu autoktonoak zein haien defendatzaileak, eta boterean denaz geroztik biderkatu dira horien kontrako indarkeriak, nonbait zigorgabetasuna bermatzen dielako hobendunei.

Protestak izan dira kazetariaren eta antropologoaren hilketa salatzeko. Indigenen alde zebiltzan borrokan, lanbidea ere horretara bideratuz. Nazioartean bezala, herri horietan ere ezintasuna eta samina eragin ditu desagerpenak. (Argazkia: Imago / Isabella Finholdt)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez zuten bizi-keinurik eman ekainaren 5az geroztik eta ekainaren 17an eta 18an baieztatu du Brasilgo Poliziak: aurkituriko gorpuak Dom Phillips kazetari britainiarrarena eta Bruno Araújo Pereira antropologoarena dira. Amazoniaren bihotzean gertatu dira erailketak, Javari lur indigenetan.

Pereira 2010ean sartu zen Brasilgo autoktonoen eskubideen eta lurren defenditzen dabilen FUNAI egitura publikoan. Laster murgildu zen, pasioz, bakarturiko eta gure zibilizazioarekin kontakturik ez duten herri indigenetan, eta 2018an izendatu zuten herri indigena bakartuen departamenduaren koordinatzaile –urte bakarrarentzat, ordea, Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak postu horretatik kanporatzeko manua emanik–. Orduz geroztik Javari Ibarreko Herri Indigenen Batasunean (Univaja) zebilen borrokan eta bere gertukoek ez dute duda izpirik: autoktonoak defenditzeagatik hil dute. Arrazoi berarentzat hil dute ondoan zuen lagun kazetaria. Phillips The Guardian egunkarian zebilen, baina urte bateko lan-geldialdian zen, Amazoniaz eta bertako indigenei buruz liburu bat idazteko. "Nola salbatu Amazonia" titularra jarria zion bukatzekotan zuen liburuari. Mendebaldeko herri aberats bateko egunkari ezagun bateko kazetari zuri bat hil izana esanguratsua dela dio Eliane Brum Brasilgo idazleak: "Zigorgabetasunaren bermea helarazten diete Bolsonaro eta haren gobernuak oihanaren eta bertako herrien kontrako krimenak bideratzen dabiltzanei". Bai, 2018az geroztik Amazoniaren kontrako politika gogortu eta okertu egin da. Poliziaren bertsioa gezurtatuz, Univaja egiturak zehaztapen bat eman nahi izan du agiri bidez: "Ez daude bakarrik bi hiltzaile, hor talde antolatu bat dago, hilketa hastetik buru planifikatu duena".

Kontestu orokorrago batean kokatu behar direlako azken hilketa horiek. "Bruno Araújo Pereira eta Dom Phillipsen desagerpena ez da ustekabea; hasieratik Bolsonaroren gobernuaren FUNAI Indioen Fundazio Nazionalak eraman politikaren ondorioa da" irakurri dezakegu The Intercept komunikabidearen Dossie inédito mostra como Bolsonaro cumpriu a promessa de 'foiçada no pescoço da FUNAI ("Dosier argitaragabe batek azaltzen digu nola Bolsonarok bete duen 'FUNAI sastakatzeko" promesa").
Bolsonarok autoktonoei bideratzen dizkien herra, irain eta mespretxua ezin ukatuak dira eta hori aspalditik. 1998an diputatu zela, ondokoa adierazten zuen: “Zer nolako pena Brasilgo zalditeria ez dela amerikarrena bezain eraginkorra izan: haiek bederen haien indioak deusestatzen lortu zuten”. Azpi-kategoriako pertsona gisa kontsideratzeaz gain, hastio ditu ondoko arrazoiarentzat ere: logika kapitalista nahi bezala aitzina eramateko bidean traba ditu; ez ditzake Brasilgo lurrak nahi bezain beste ustiatu.
Lurrak estatu federalarenak baldin badira ere, bertan direnen oniritzia bermatzea eskatzen du Brasilgo Konstituzioak, eta horien ustiapena bertan bizi diren autoktonoei mugaturik da. Betebehar hori oztopo du Bolsonarok eta bide batetik zein bestetik saihestu nahian dabil. Behingoan, inolako trabarik gabe lur horiek Fazendeiros izendaturiko lur-jabe handiei edota meatzaritzako eta oihaneko sektoreko enpresa handiei bideratu ahal izateko. Eskerrak Amazoniarentzat eta gu guztiontzat, aldaketa hori zekarren PL 191/2020 legearen kontra agertu zen urte hastapenean legebiltzarra.

Beste aldaketa bat ezin izan du bururaino eraman: lur indigenen zehazteko eta babesteko ardura FUNAIren eskuetatik Laborantza, Hazkuntza eta Hornidura ministeriora pasatzea.

Legea eta Justizia traba dauzkala, Nova FUNAI estrategia gauzatzen dabil Brasilgo presidentea: autoktonoen eskubideen eta lurren defenditzeko 1967an sorturiko FUNAI barnetik suntsitzea. Egitura horri “lepo-gibelean golpe bat” eman nahia adierazi zuen 2018ko hauteskundeen kanpainan, eta horretan dabil.

Funai: militar, ebanjelista eta lur-jabe handien esku

Boterean denaz geroztik, batzuk kanporatu eta beste batzuk sarrarazi... traba izan beharrean, bere aldekoak ditu orain FUNAIko arduradunak. Adibidez, Ricardo Lopes Dias kokatu berri du bakartuak diren autoktonoen koordinazioko goi-karguan. Nor den bera? Misiolari ebanjelista bat, 1997tik 2007ra AEBetako  New Tribes Mission egiturarentzat lanean ariturikoa. Iragan beltza du egitura honek Brasilen, tartean, eritasun batzuk sarrarazi izanagatik eta jarrera inposatzaileagatik. "'Otsoa arditegira sarraraztearen' estrategia honi esker, herri autoktono batzuen borondatearen kudeaketa kontrolatu dezake Bolsonarok", irakurri dezakegu miseajour.eu webguneko Pourquoi Jair Bolsonaro insulte les populations autochtones ("Zergatik Jair Bolsonarok herri autoktonoak iraintzen ditu?") artikuluan.

Lopes Dias ebanjelistarena ez da kasu isolatu bakarra, tendentzia orokor baten parte da –hilabete honetan plazaraturiko 210 orriko Fundaçao anti-indigena. Um retrato de FUNAI sob o governo Bolsonaro ("Fundazio anti-indigena. Bolsonaroren gobernuaren peko FUNAIren potreta bat") ikerketa-lanean xeheki aurkezturikoa–. Indigenistas Associados eta Inesc elkarteek publikaturikoa da eta aktualitateak horretara beharturik, azken puntan "Bruno Pereira, presente! Dom Phillips, presente!" idatzi behar izan dute lehen orrian.

"Zartagailu orendun bat aurkitu dugu FUNAIn eta ondoko galdera datorkigu: zer egin dezakegu orain, herri indigenen, funtzionarioen, batasunaren eta biziaren izenean? Horrela segituz ez delako gehiago inor izanen", dio ikerketaz arduratu den Leila Saraiva antropologo eta Inesc-eko aktibistak.

2019ko uztailean Bolsonarok egitura honen presidente izendatu zuen Marcelo Xavier. Polizia federala, zuria eta meatzaritzako sektoreari eta laborantza negozioari hertsiki lotua da gizon boteretsu hori. Bera dugu IN09 aginduaren oinarrian. Golpe handia izan da legedian bideraturiko aldaketa hori: oraindik homologatu gabeko eremu indigenak jabetza pribatuari ireki ditu –guztira 237 territorio, hau da, 9,8 milioi hektarea!–. "1988ko Konstituzioaz geroztik indigenen alde engaiaturikoak genituen FUNAIko lehendakaritzan. Lehen aldikoz, herri indigenen aurka den pertsona bat dugu presidente, eta FUNAI anti-indigena bihurtzeaz gain, herri hauen eskubideen aurka doazen politiken gauzapena dakar", Deborah Duprat juristaren hitzetan –prokuradoreorde izandakoa da eta berak idatzia du ikerketa-txostenaren hitzaurrea–.

Autoktonoen aldekoak izan beharrean, hauen desagerpena nahi luketenek dute ia FUNAI osoa kontrolatzen. Eskualde mailako 39 koordinazioetatik bitan soilik da funtzionario bat buru, besteetan militar edo poliziak dira. Hori aski ez balitz bezala, diru laguntzak ere moztu dizkio egiturari gobernu federalak. Gehiegi mugituz gero, indigenek eta hauen alde dabiltzanek mehatxuak eta zigorrak dituzte ordainsaritzat –baita heriotza ere Bruno Pereira zenari gertatu bezala–.

Indigenen kontrako bortizkeriak gora egin du eskuin muturra boterean denaz geroztik. Brasilgo Lurraren Batzordeak bideratu inkesta batek ondorioztatu berri du: azken 35 urteetan izandako urterik gatazkatsuena izan zen iazkoa eta Brasilgo landa eta oihan eremuetako lurraren inguruko gatazketan hildakoen kopurua %75 emendatu zen 2020 eta 2021 bitartean. Conselho Indigenista Missionário (Cimi) elkarteak ere alarma gorria pizturik du: ofizialki, 263 lur bereganatze ilegal –lapurketa– kontatu zituzten 2020an eta 2019an 256 –Bolsonaro boterera helduz geroztik %141 emendatu ziren–.

"Inbaditzaileak, oro har, egurgileak, zurginak, legez kanpoko ehiztari eta arrantzaleak, abeltzainak eta lur-garraiatzaileak dira. Lurrak inbaditzen dituzte egurra legez kanpo eskuratzeko; ibai osoak hondatzen dituzte urre eta beste mineral batzuen bilatzeko; deforestazioa areagotzen dute; eta larreak osatzeko eremu zabalak erretzen dituzte", dio Cimi elkarteak. Gobernu federalaren eta FUNAI egiturako buruen babesa ukanik ez da harrigarri inbaditzaileak inoiz baino gehiago izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Basozainei argazkiak manipulatzea leporatu diete Valle de Odietako akusatuek

Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.


Apoak klima aldaketaren seinale

Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.

Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]


2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


"Proiektu estraktibistak dituzten komunitateak pobreak dira, hitzeman dizkieten aberastasun eta garapena ez dira existitzen"

Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Eguneraketa berriak daude