Letraratu

Analfabetoa idazle | Agota Kristof | Alberdania, 2020
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gogoz eta beldurrez hartu dut Kristofek idatzi eta Eskarne Mujika Gallasteguik primeran itzulitako liburua. Gogoz, idazle ezaguna dudalako eta gustuko; beldurrez, liburu motzen intentsitatea ezin neurtu dudalako nahiz eta susmoa har diezaiokedan... eta asmatu. 50 orrialdetan bidaia sakona eta argia egin baitut irakurri ahala.

Autorearen bizitzan oinarritutako liburua da, lehenengo pertsonan idatzia. Hungariako gerra dela-eta deserrira joan behar izan denaren kontakizuna da, eta protagonistak hizkuntzarekin duen harremana da hari narratiboa, liburu osoa harilkatzen duena: txikia zeneko dena irakurri beharra, umetan istorioak kontatzeko ohitura, nerabezaroan idatzitako poemak, barnetegian egindako antzezlanak, deserrian bere hizkuntzaren galera, beste hizkuntzen inposaketa eta honek bizitza osoan beragan duen inpaktu emozional eta psikologikoa josten ditu oso fin. Berea ez den hizkuntza batean letraratzen ditu gainera.

Hori erakusten diguten hainbat adibide aurkituko ditugu: "Suitzara iristen naizela, frantsesez hitz egiten den hiri batera iritsi ere halabeharrez, eta zeharo arrotza zaidan hizkuntza bati aurre egin behar diodala. Orduantxe hasten da hori menderatzeko nire borroka, bizi guztian mantenduko dudan borroka luze eta amorratua" (25. orrialdea).

"Nola azaldu, bera mindu gabe, (…) bere herri hau basamortua baino ez dela guretzat, iheslariontzat" (41. orrialdea). Zerbaiten parte izatea bilatzen dugu gizakiok, hori da gure izatearen parte inportante bat. Eta parte sentiarazten gaituzten bi gauza galdu ditu protagonistak: ama hizkuntza eta herria, komunitatea.

Liburuak bere bizitzako denbora tarte zabala hartzen du, izan ere, txikia zenetik eta helduarora bitarteko pasarteak gogoratzen ditu. Liburu osoa orainaldian idatzita dago eta esaldi labur eta zehatzek osatzen dute kontakizuna erritmo bizia eta arina emanez. Kontatzen dituen anekdotak oso aproposak dira, irudiak eta sentsazioak primeran sortzen dizkiolako irakurleari.

Kanpo egiturari begiratu nahi izan diot eta horretarako orri gehien zein kapituluri eskaintzen dion begiratu dut aurkibidean. Hau izan da hartu dudan sorpresa: Kapitulu bakoitzak lau orrialde ditu. Ez gehiago ez gutxiago. Idazketa zehatz eta zuhurraren beste adibide bat.

Agota Kristofen beste hainbat liburu irakur ditzakegu euskaraz: Atzo, Berdin dio eta Koaderno handia. Bere lanez, literaturaz eta hitzez gozatzen jarraitzeko aukera aparta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Txiki eta Otaegi Valentzian

Ahanzturaren leizea

Paco Roca eta Rodrigo Terrasa

Itzultzailea: Bego Montorio

Astiberri, 2024

------------------------------------

Zer gertatzen da Ahanzturaren leizea Txiki eta Otaegiri buruzko polemika betean irakurtzen denean? Guri iruditu zaigu ez dagoela momentu... [+]


Gorputzak dio

Kontra

Ane Zubeldia Mangriñá

Susa, 2025

----------------------------------------------------------------------------------

Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]


Kaixo berriro, karis

Beste zerbait

Danele Sarriugarte

Consonni, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------

Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]


Aberria eta hil

Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025

------------------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]


Liburu ktitikak
Bizitzaz eta beste

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025

------------------------------------------------------------------

Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude