Omen, ezkerreko mugimenduok eztabaidatu behar dugu Polizia eredu berriei buruz, iritzi “gotortu” edo “erosoetatik” aldenduz. Gotortzea al da norbere ideiak eta printzipioak defendatzea? Erosoa izan al da inoiz sistemaren aurka borrokatzea? Animatuko naiz, bada, ene iritzia gehitzen auzitan den gai arantzadunari.
Gure herrian tortura, erailketa eta errepresiorik krudel zein zigorgabearenaren ikur badira ere, inork pentsa lezake, “eredu ona” topatzekotan, ez dela zertan halakorik errepikatu. Alta, aipa ditzagun bestelako argudioak.
Polizia: ordena publikoa zaintzea helburu duten estatuko segurtasun-indarrez osatutako erakundea.
"Ez dago Polizia eredu onik, kartzela eredu onik ez dagoen bezalatsu. Biak ala biak erauzi behar dira"
Estatua: lurralde mugatuan finkatuta eta botere subiranoz hornituta dagoen unitate politikoa; boterea gauzatzen duten erakundeen multzoa; botere publiko zentrala, botere lokalei kontrajarria.
Polizia estatuari hertsiki lotutako instituzioa da eta, lehena zalantzan jarriz gero, hurrena ere kolokan jartzea logikoa dirudi. Izan ere, Poliziarik gabeko herri edo kulturak topatzeko, estatuaren adigai modernoaren aurreko garaietara jo behar dugu. Egun, badira Poliziarik gabeko herriak, zapatistak kasu, defentsarako antolatuta badaude ere.
Niretzat, argi, garbi eta oskarbi: ez dago Polizia eredu onik, kartzela eredu onik ez dagoen bezalatsu. Biak ala biak erauzi behar dira. Ez dut uste arazoa denik Polizia eredua, Polizia bera baizik. Pertsona batek beste pertsonen gaineko boterea aitortzen dion uniformea duen bitartean, beti izango du botere hori neurrigabe baliatzeko aukera. Estatuburuen tankeran: afera ez da zein den pertsona edo erakunde politikorik zintzoena botere hori era justu batean kudeatzeko, arazoa boterea bera da. Problema ez da, hortaz, nork agintzen duen, agintea bera baizik. Historiak erakutsi digu, asmorik iraultzaileenak zituztenek ere akatsak (baita gehiegikeria izugarriak ere) egin izan dituztela, behin boterea eskuratuta. Beraz, botere guneak ahalik eta gehien murriztu behar dira, erabakitze muinak kolektibizatuz eta herritarrak instituzioen gainetik boteretuz.
Nork beteko ditu, orduan, polizien zereginak? Tai gabe, hainbat eginkizun komun-zulora bota ditzakegu: manifen/mugen/jendartearen kontrola, errepresio-funtzioa... Herritarrontzat baliagarriak direnak, aldiz, lan bereiziak eta zibilak bilakatu daitezke: trafikoaren antolaketa, salbamendua, biktimei laguntza, liskarren bitartekaritza... ea.
Utopikoa? Baliteke. Utopiek, ostera, iraultzaileon bidea marrazten dute!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]