Zientzia sozialen alde

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Noizean behin filosofiak hezkuntzan izan beharreko papera eztabaidagai izaten da, Hego Euskal Herrian bederen. Gutxiagotan eztabaidatzen da, ordea, gizarte zientzien lekuaz eta funtzioaz, bi gaiak oso lotuta egon arren. Oro har, azken urteetako joera da filosofiari eta pentsamenduari loturiko irakasgaiei eta edukiei lekua gutxitzen joatea, gizartean gehiago baloratzen omen diren gaitasun batzuen mesedetan. Horrela, filosofiako irakasgaiak lekua galdu du edo are zokoratu da erreformaz erreforma, eta aldi berean ezagutza sozialak, eta ikuspegi kritikoak orokorrean, ezbaian jartzen dira. Irakasgai eta jakintza alor zehatzei lotutako eztabaida izatetik urrun, joera hauek ondoko galderari atxikitzen zaizkio: zertarako da hezkuntza gure gizartean? Zer egiteko du?

Gutxieste joera hori gertatzeaz batera, adjektiborik gabe zientziatzat hartzen diren arloek kontrakoa bizi dutela esango nuke: STEAM delakoak –askotan zientzia “gogorren” eufemismo bilakaturik– goraipatuak dira, maiz salatzen denez ikasle “onak” zientzietara bideratzen dira bigarren hezkuntzan, eta abar. Joera horietan guztietan hiru gako nabarmenduko nituzke.

"Zientzia sozialek erakusten digute arazoen iturburua egiturazkoa dela, lehen begiratuan norbanakoaren arazoak iruditu arren"

Batetik, zer hartzen den zientziatzat, kultura zientifikotzat; izan ere, zientziaren ikuspegi estua gailentzen dela iruditzen zait, zientziatzat arlo batzuk soilik hartzen dituena. Bigarrenik, horrek guztiak duen kutsu androzentriko garbia. Hain zuzen ere, jakina denez ezagutza arloetan –dela bigarren hezkuntzan, dela unibertsitatean, ikerketan, eta abar– generoen araberako banaketa argia gertatzen da oraindik, eta emakumeak nagusi diren ezagutzak dira joera horietan galtzaile irteten direnak. Horren aurrean, uste dut irtenbide bakarra ezin dela izan neskak bideratzea sozialak ez diren beste zientzia horietara; eta giza zientziak balioestea ere lehentasunezko egitekoa dela. Eta hirugarrenik, honek guztiak duen kutsu ideologiko argia ezin da azpimarratu gabe utzi: gizartean nagusi den mundu ikuskerari funtzionalak zaizkion gaiak baitira aldarrikatzen direnak.

Hezkuntzaren soziologiak eta ezagutza kritikoek, oro har, aspaldi erakutsi bezala, hezkuntzan nagusi diren gaiak, arloak, dinamikak… estuki loturik doaz gizarteko egiturei. Hezkuntzan egiten dena, nolabait esateko, gizartearen makineria osoaren zerbitzura dago, eta horregatik jotzen dira ezagutza batzuk baliogarritzat eta beste batzuk, aldiz, denbora pasa hutstzat. Paradoxikoki, hezkuntza kritika sortzeko esparrua ere bada, baina arestian esandako mugak ezin dira inoiz ahantzi, nire ustez.
Bada, hasierara itzuliz, filosofia hezkuntzan ezinbestekoa dela aldarrikatu beharra dago, eta aldarrikapen horri ezagutza sozialen aldarria batu. Zientzia sozialek erakusten digute arazoen iturburua egiturazkoa dela, lehen begiratuan norbanakoaren arazoak iruditu arren. Norbaitek esan dezake hori gizarte zientzia onak –edo filosofia onak– egiten duela, eta ados nago baieztapen horrekin. Baina hori beste eztabaida bat da: giza eta gizarte zientziek hezkuntzan eremuak galtzen jarraituz gero, ez da inolako espaziorik izango zientzia sozial ona eta txarraren artean desberdindu ahal izateko.

Beraz, gizartean geroz eta gehiago guztia dagoenean azalpen eta irtenbide indibidualak gailendu daitezen bideratua, funtsezkoa iruditzen zait hezkuntzan ere zientzia sozialen ekarpena aldarrikatzea, gure bizitzetan eragiten duten egoeren egiturazko izaera ulertu ahal izateko baldintza gisa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude