Apiril honetako Le Monde Diplomatique hilabetekarian artikulu interesgarria idatzi du Pierre Rimbertek: Événement total, crash éditorial (“Gertakari oso, erortze editoriala”). Berriketariak dio Mendebaldeko espazio mediatiko nagusian ohargarria dela nola gertaera batzuek bat-batean toki guzia hartzen duten, botere politikoak moldatu ikuspegi bakarretik. “Gertaera oso” horiek beste guziei gaina hartzen diete. Gainera, azaletik eta beroan bero baizik ez dituzte jorratzen kazetari gehienek. Hedabide horietan, propaganda ofizialetik kanpoko iritziei toki murritza uzten diete, bereziki arnas luzeko ikerketa sakonen ondorioak direlarik.
Mementoko adibidea dugu Ukrainiako gerlarena, dio Rimbertek: badirudi hedabide handiek eginbehartzat daukatela, ez informatzea, ez argitzea, ez hausnarraraztea, baizik eta mobilizatzea, ukraniarren alde eta errusiarren kontra. Irudi eta berri negargarriak etengabe zabaltzen dituzte kanal publiko eta pribatuek, berehalako sentsazioak eragiteko xedez, edozein albiste, artikulu, zutabe, kronika, atal edo sailetan. Libertatea eta Estatu burujabetza bezalako balore sakralizatuen izenean, galdegina zaigu haiekin jauzkorki bat egitea, baina gogoetatzen eta ulertzen saiatzea, ez.
"Badirudi hedabide handiek eginbehartzat daukatela, ez informatzea, ez argitzea, ez hausnarraraztea, baizik eta mobilizatzea, ukraniarren alde eta errusiarren kontra"
Ezinegon izugarri horretan parte hartzen du jendarte guziak, manera absurdoz batzuetan, Rimberten arabera: Milaneko Bicocca unibertsitateak Fiodor Dostoievskiri buruzko kurtso bat ezeztatu du “polemika saihesteko” eta Gatuen Nazioarteko Federazioak erabaki du gatu errusiarrak baztertuko dituela bere txapelketetatik.
Rimbertekin ados nago. Zentzugabekerietara joan daitekeen irakite horren partez, erreportaje mamitsuak irakurri nahiko nituzke Zelensky ukraniar lehendakari gazteaz, haren politika, ideologia eta estrategiaren argi eta itzalez. Nahiko nuke berdin hedabide guzietan gehiago eta serioski galdekatuak izan daitezen bakea eta gerla kontzeptuak Europaren baitan: bake estrukturala omen da Europar Batasunaren zimendua, hori da hedabide gehienek zabaltzen duten “egia”, baina Europa osoak erroak ez ote dauzka lehengo inperialismoen arteko gatazketan, Estatu-nazio handinahi berriagoen arteko tirabiretan, gerla hotzean, prekariotasun eragile den neoliberalismoan? Beste kontaketak entzun nahiko nituzke Ukrainiari buruz, beste kontaketak Europari buruz.
Beste eleak ere nahiko nituzke sosegu bila dabiltzan iheslariez: ezin jasana zait hedabide nagusiek aipa ditzaten ukraniarrak modu urrikalgarrian, besteak aldiz modu bihozgabe, bortitz eta gutxiesgarrian. Buruzagi politikoen ahoetan, lehenak “errefuxiatuak” omen dira, beste hauek “migratzaileak”; bidezkoa da ukraniarrak janztea, artatzea, gure etxeetan aterpetzea; ez da onargarria haatik besteak garraiatzea edo babestea: agintarien hitzek berek erakusten dute ukraniarrak eta besteak ez direla kontaketa beraren protagonistak. Ukraniarrak, delako “gertaera osoaren” zentroan dira; badirudi beste etorkinak halabeharrak ustekabean bultzaturik direla hona etorri, kontaketa anekdotiko baten aktore txarrak bailiran.
Historiaren kontakizunaz eta hiztegiaz bestela jabetzeko beharra sentitzen dut. Anartean, ez dut solas ofizial bihurria eta arrazista ekintzetan sostengatu nahi, baina berdin lagundu beharretan dagoen bakoitza. Siriar, afganistandar, irandar, ukrainar ala aberrigabeko, edozein presunak errespetu bera merezi baitu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]