'Gamberro'

Galiziako lagun batek anaiaren taldea gomendatu zidan duela urte batzuk: Terbutalina zuen izena. Entzun nuen, noski, sartu nintzen haien sare sozialetan, eta pixka bat gogorarazi zizkidan Siniestro Total, Os Resentidos eta Anton Reixa, eta lurralde hartatik ditudan erreferentzia apurrak. Jostalariak, bihurriak, umoretsuak –absurdotik gertu maiz–. Zaku berean sartu nituen denak, ale, talde galiziarren tiraderara. Azaldu nion lagun galiziarrari sentipen hori, baina ez nuen adjektibo egokirik aurkitzen talde horien jarrera deskribatzeko. Hark eman zidan gakoa: gamberro.

Multzokatzeekin segituz, Ipar Euskal Herrian antzeko joera sumatu izan dut azken urteotan, zenbait talderen baitan. Zezenaren taldea izan liteke adibide esanguratsu bat. Eta begira, talde horretako kide Paxkal Irigoien polifazetikoarekin egin nuen topo Durangoko Azokan, eta kontatu nion Diabolo Kiwi garaztarren kontzertuan egon ginela aste pare bat lehenago, txango exotikoa eginda Irundik Biriatura. Diabolo Kiwi ere estilo horretatik urrun ez, eta ildo gamberro horri buruzko harrikada bota nion Paxkali, Galiziako taldeekin egindako konparazioa, eta abar. Ez nintzen konturatu mugaz bestaldeko biztanle gehienentzat hitz ezezaguna dela gamberro, eta azaltzeari ekin nion, arrakasta handirik gabe.

"Zezenaren taldeak instrumentuak entregatu zituenetik, nire buruan Diabolo Kiwi pasa da Iparraldeko talde 'gamberro'-en ordezkari nagusi izatera"

Zezenaren taldeak instrumentuak entregatu zituenetik, nire buruan Diabolo Kiwi pasa da Iparraldeko talde gamberroen ordezkari nagusi izatera. Eszenatoki gainean jarrera desenfadatua igortzen zuten (nola azaldu hori ere Paxkali?), transmititzera iritsi daitekeena  izatearen arintasun jasangarria, are gozagarria. Letra bitxi eta deszifratu ezinak, ia infantilak, maiz erreferentzia gastronomiko xelebreekin, itxuraz transzendentzia handirik gabeko errezetak errezitatuz: “Tortilla ta brokoli, ui ui ui, tortikoli, kiwi bat bi marrubi, bai, bai, bai, tutti frutti”, besteak beste. Hortxe beste gakoetako bat: Terbutalina talde galiziarrak “gastropunk” deitu izan dio egiten duten musikari.

Eta, noski, sumatu nuen musikari garrantzi handia ematen ziotela, ahotsari bereziki; oso doinu melodikoak, eztitsuegiak izan gabe. Eta abeslari nagusia, artean ezagutzen ez nuena, batzuetan organo atzean erdi ezkutatuta, besteetan aurrean, eszenatokia bere eginez, beti distiratsu.

Pentsatu nuen beharbada denbora batean ez nuela hainbeste gozatuko kontzertu batean; ez zitzaidan burutik pasa, ordea, ezin izango nuela Diabolo Kiwi berriz ikusi, ez behintzat orduko formazioarekin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude