Sisiforenak eta bi euskararen aldatzetan

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Badirudi beti hutsetik hasi beharra daukagula, ez dugula deus egin, ezta deus ikasi ere euskaraz bizitzera iristeko urteetan egindako asmatze eta akatsetatik. Ez dago jarraipenik, ez dago hobekuntza adierazlerik; segi ohiz egiten den horretan, kontua zerbait egitea baita, onerako aldaketa aski ez eragin arren. Berdin dio programa berarekin 20 urtez aritu izan arren, ostalaritzan eta merkataritzan euskararen erabilera inoiz baino apalagoa izatea hirian, are, ingelesak tokia hartu izana euskarari; inor ez da ausartuko ekimena errotik aldatzera, edota araudia betearazteko bideari ekitera. Eutsi horri bere horretan, asmatuko baitugu saltzen euskararen erabileraren alde gure gobernuak egiten dituenen erakusletzat; gainera, gaur egun inor gutxi etorriko zaigu kontu eske.  

"Esango dizuet duintasun eta eskubide kontua ere badela bi hizkuntz komunitateetatik baztertua eta gutxiagotua dagoen bakarra egoera horretatik ateratzea"

Duela 25-30 urte ere, ohikoa izaten zen auzoetako kultur programazioan euskarazko sorkuntzak gutxitan izatea tokiren bat; euskaltzaleok gure kontura programatu behar izaten genituen euskarazko emanaldiak, programazio ofizialetik kanpo. Urteak aurrera joan ahala, ordea, jabetu ginen ez zela bidezkoa; zergetan berdin tratatzen bagintuzten, izan erdaldun edo euskaldun, eskainitako udal zerbitzuetan ere horrela behar zuen. Eta lortu genuen euskarazko kulturak ere tokia izatea programazio ofizialetan, baita urtez urte zabalagoa izatea ere. Baina euskarazko programazioak ez du gailurrik egin, eta badoa aldapan behera berriz ere. Esaterako, antzerki eta dantza ikuskizunen urteroko programa entzutetsuan, 39 sorkuntzetatik 19 gaztelaniaz eskainiko dira, eta hiru besterik ez euskaraz. Gure auzoko kultur etxean ere, euskarazko programazioak sarritan izaten du sustatzaile bertako talde euskaltzaleren bat.

Eta erantzungo didazue egokia dela bazterkeriaren aurrean antolatzea eta guk geuk egitea. Jakina, bat nator. Era berean, esango dizuet duintasun eta eskubide kontua ere badela bi hizkuntz komunitateetatik baztertua eta gutxiagotua dagoen bakarra egoera horretatik ateratzea, eta bide horretan, guztionak omen diren erakundeek betekizun dutela euskaldunoi, gutxienez, erdaldunen pareko zerbitzuak eskaintzea. Horregatik, ez da onargarria arduradun politiko batek erabakitzea, 2022. urtean, kultur programa batean eskaintzaren %7,7 besterik ez izatea euskaraz.

Donostiako kontuak dira, baina aldatz horiek Euskal Herriko txoko gehienetan igo behar izaten ditu Sisifok.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude