Iraganeko errelatoaz hainbeste hitz egiten den herri batean, hori bezain inportantea iruditzen zait etorkizuneko errelato posibleez hitz egitea, hau da, datozen urte eta hamarkadetan existitu daitezkeen gizarte posibleez gogoetatzea. Azken finean, etorkizuna ez ezik, errelatoek oraina ere moldatu egiten dutelako. Ildo horretatik, aldaketa sozialak dimentsio politikotik aztertu eta irudikatu ohi ditugu soilik; baina, modu berean, eraldaketa sozial orok jendartearen emozio kolektiboetan eragin behar duelakoan nago. Zentzu horretan, krisi ekologikoaren gaia hedatzen doan heinean, nire inguru zabalean bederen, etorkizunarekiko iruditegi katastrofistak hartzen ari diren presentzia kezkagarria iruditzen zait, hain zuzen ere etsipen kolektiboa ez delako eraldaketa sozial askatzaileekin bateragarria.
"Oker gabiltza trantsizio ekologikoa berez emango den prozesua dela uste badugu: trantsizio ekologikoa justua izango da, edo ez da izango"
Gauzak horrela, euskal funtzionario batek “historikotzat” jo zuen arren, Glasgowko goi bilera dezepzionantea izan dela onartu beharrean gaude (berez, barrez lehertzekoa litzatekeen komentarioa da, ez balitz Ingurumen, Jasangarritasun eta Ekonomia sailburuaren ahotik atera). Berriro ere, bagenekiena gertatu da; ezin dugula Salbazioaren karta eliteen ustezko ontasunaren esku utzi, alegia. Argindarraren prezioaren igoerarekin gertatzen ari dena ikustea besterik ez dago, nahiz eta gasaren prezioak ere zeresan handia duen horretan.
Hamarkadak daramatzagu ostrukarena egiten, orain guztion ahotan dagoen ebidentzia zientifikoari muzin egiten; aldiz, arazo (eta erronka) erraldoien aurrean gaudela ukaezina da: talka bizitzen ari gara, kapitalismo globalaren eta Lur planetaren muga fisiko –krisi energetikoa eta material eskasia– zein biologikoen –klima aldaketa eta biodibertsitate galera– artean. Datozen urte eta hamarkadetan agerikoagoa izango den talka. Prozesu konplexu, poliedriko eta korapilatsua, ezin dena goiburu pare batekin laburbildu.
Edonola ere, hein handi batean, oraindik ere egiten dugunaren edo egiten ez dugunaren araberakoa izango da etorkizuna. Ulertu behar dugu onerako eta txarrerako ez dagoela klima aldaketa posible bakarra. Zientzialariek ezarritako marra gorriak gaindituko bagenitu ere (eta pertsonalki, egoera ikusita, ez dakit zentzurik ote duen garai aurre-industrialetik 1,5 graduen igoeraren langa ez gainditzearekin jarraitzeak) ez dago amore ematerik, tenperatura globalak igotzen jarraituko luke.
Oker gabiltza trantsizio ekologikoa berez emango den prozesua dela uste badugu: trantsizio ekologikoa justua izango da, edo ez da izango. Horregatik, sektore ezberdinetako jendea begirada soziala duen euskal ekologismoa artikulatu eta eraberritzeko egiten ari den saiakera da izan dezakegun berririk itxaropentsuena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]