Muga

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mugan jaio nintzen. Tira, teknikoki Donostiako Arantzazuko Amaren ospitalean, baina ulertzen da: kontzienteki mugan jaio nintzen mundura. Ez mugaren alde batean edo bestean, mugan berean. Niretzat gauza bakarra baita Hondarribia, Irun eta Hendaiak osatzen duten partzuergo, eurohiri edo dena delakoa. Dei diezaiogun Txingudi. Nik neuk ez ditut ulertzen, ezin, bata besteak gabe, zera bereko auzo bailiran, nahi bada bat gehiago logela, bestea bizigarri, laketoki hirugarrena, trukagarriak izanik hirurak ere. Batetik bestera naturaltasun osoz ibil naiteke –azalaren koloreak laguntzen dit, noski–. Muga, hain justu, hiru horietako batetik harago joatean legoke Txingudiko biztanle batentzat. Miguel Sanchez Ostizek Iruñea-Donostia-Baiona arteko triangeluan kokatzen zuen bere mundua. Ezagun da Pio Barojak Bidasoako errepublika aldarrikatu izana. Apalagoa da nire aberri txikia, munduan ainguratzea, behin eta berriro itzuliko naizen lekua, Txingudiko bazterrek osatzen dutena.

Mugaz hitz egiten hasi, eta burura etorri zait Trieste, gaur egun Italian, Eslovenia mugakide, hiru munduren arteko gurutzaleku: germaniarra, balkanikoa, latinoa. Eta hiru horiek kontuan izan ezean osatugabe. Multikulturala, poliglota, mugaldekoa, trasnazionala, Claudio Magris litzateke ordezkaririk behinena, baina paisaiaren parte dira Italo Svevo, Umberto Saba, Marisa Madieri, Boris Pahor, James Joyce bera, hamar urtez bertan bizi izan zena. Txingudi, gure Trieste partikularra, xumeagoa litzateke honetan ere, eta Irene Nemirovski, Carlos Blanco Aguinaga, Pablo Sastre, Marie Louise Legorburu, Extefana Irastortza lituzke ordezkari. Eta etorkizun ezin ederrago bat: hizkuntza, kultura, identitateen pasaleku, harrera gune, malgu, iragazkor, irekia, aberri txiki, munduan ainguratze, behin eta berriro itzultzeko moduko lekua, Txingudiko bazter hauek osatzen dutena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!