Fikzioaren gramatika IV: dvandvak


2021eko azaroaren 07an

"Fikzioa omen da komunikazioa, norberaren interpretazioa ez bezala. Fikzioa omen da egia, gezurra ez bezala. Fikzioa omen da errealitatea,fikzioa bera ez bezala".  A. Alieva

Bikoteka lerrokatzen dira, elkarte kopulatibo gisa. Alabaina, belarrira eman dizunaren kontrara, dvandvak ez dira animalia exotikoak. Sanskritotik etxekotuak omen ditugu aspaldixkotik –“bikote” esan nahi omen du etimoan–, eta ageriko lardaskan aritzen dira. Gizakion genealogiatik urrutixko daude, edonola ere: ez dira gure antzeko piztia-abere.

Kategoria bera izatea omen da gakoa eta, adituek diotenari jarraika, aski emankor gertatzen dira egoki uztartuz gero: ezker-eskuin, goi-behe, aitzin-gibel, zuri-beltz, pobre-aberats, gizon-emakume… Pluralezko izaera aitortzen zaie dvandvei, nahiz eta berez biren arteko harremana den. Halaber, arestian kateatu dituzun adibide mutuek protesta egin arren, maila berekotzat hartu beharrean gaude.

Euskarazko adibidea ere badakarren frantsesezko Wikipediak salbatu zaitu, nolabait, kaosetik: forment une énumération virtuelle. Birtualak dira, izan ere, dvandvak. Belarriz, errepika baterako aproposak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude